ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

4. SINTAXIA

 

Elgoibarren erabiltzen diren egitura sintaktikoak zerrendatuko ditut kapitulu honetan. Horretarako, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak gramatika-bilduma hartu dut oinarritzat: perpaus juntatuei, mendeko perpausei eta lokailuei dagokienez, han egiten diren sailkapenak erabili ditut.

Kasu honetan ere, beste atal batzuetan bezala, bereizgarriak diren egituren lekukotasunak jasoko ditut, batez ere perpaus juntatuetan. Mendeko perpausen eta lokailuen kasuan, adibide-bilketa orokor samarra egingo dut.

Egitura bakoitzaren azalpen teoriko gutxi egingo dut; behar-beharrezkoak iruditzen zaizkidanak bakarrik. Azalpen horiek beste gramatika orokorrago eta teorikoago batzuetan (Euskaltzaindiarenean, besteak beste) aurkituko ditu haien bila dabilen irakurleak. Egitura bakoitzaren lekukotasunek osatuko dute, beraz, kapitulu honen ardatza.

Perpausaren sintaxia landuko dut lehendabizi: batetik, perpaus juntatuak; hauetan maila bereko perpausen elkarketa gertatzen da; beste era batera esateko, juntagailuen bidez (ETA, EDO, ALA, BAINA) egiten dena. Bestetik, mendeko perpausak; perpaus mota hauek menderagailuak erabiliz osatzen dira (-eN, -eLA, -eNEAN, -eLAKO, -eN ARREN, aditz jokatugabeak...), eta goragoko sintaxi-maila duen perpaus baten mendekoak dira (perpaus nagusia). Perpaus nagusi horren mendekoak edo perpaus horretako elementu baten mendekoak.

Kapituluaren amaieran, testu-mailako sintaxian ere sartuko gara. Esaldiak bata bestearekin testu-mailan lotzeko erabiltzen diren gailuak jasoko ditut, lokailuak. Hor ere Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak lehen aipatu dugun gramatika-bilduman egin duen sailkapena erabiliko dut.

Gatozen, bada, atalez atal, sintaxi-egituren adibideetara; lehenik, esan bezala, juntadura eta menderakuntzaren adibideetara, eta, azkenik, lokailuen adibideetara.

 



elgoibarko udala