ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

4.1. PERPAUS JUNTATUAK

 

4.1.1. BANAKARITZA

 

Bata ... bestia ...

—Eta bizi, hemen bizi dira? Bata bai, bestia ez.

—(Erromerixa) jente asko izete(n) giñan. Toki askotan. Batian batera, bestian bestera. Holaxe.

—Fubola ere bai, e! Danerakuak. Batari bata gustatze(n) jako, bestiari bestia.

—Hurrengo emendau, eta batian ura, bestian harrixa palta, bestian… Bueno!

—Enteniu eitten dogu, ba, batak baiño bestiak hobetuago. Eske, toki batzuetan bixkor eitten da.

—Gurasuak ziran bata Santsongua, ama, eta bestia Garagartza basarrikua, San Lorentzotik goratxuo, aitta, ziran.

—(Trenak) bata topua zan, eta bestia bizkortxuagua. Bestia, Nortia, bizkortxuagua.

—Hamasei urtera arte, ba, etxian. Batian hara, eta bestian hamentxe, zerera jun be. Etxian, dirurik irabazi be.

—Pertsonia jaixotzen danetikan gastatzen hasitta dago, eta urtia juan eta urtia etorri, gastatzen: batian katarruak, bestian bihotzekua, eta bestian estomagokua.

 

Juntagailuaren bidez: eta, edo, ...

—Etorri nitzuan, eta geizki edo ondo, hemen gabixaz, bueltaka.

—Egunero harek bi buelta eitte(n) jaittuek. Jai tta aste, e!

—Eta hamen ibilli nitzanian ere, gaixorik, jo batera ta jo bestera ibilli nitzanian ere, ba andria zan, eta harek laguntzen zi(d)an dana.

 

Aditz partizipioaren bidez eginiko banakaritza

—San Migelen izen, hemen izen, hemen San Lorentzon izen, hemen goi etxietan izen, berdiñ, igual eitte(n) juagu danok euskeraz.

—Bai, danian pasatzen dana. Konparazio baterako, kanpora juan zaitte, eta radixo bat hartu'izu, eta katalana izan, edo Valentzia izan, diperente eitten dabe.

—Honentzako etxe haren aurretik pasau, atzetik pasau, ez zala alde haundirik egongo, berdin samar izango zala, eta harentzako libertade haundixa zan atzetik pasatzia, nik uste dot errazoia zakela hórrek.

—Zuri esan edo paretari esan, berdin dok!

—Pertsonia jaixotzen danetikan gastatzen hasitta dago, eta urtia juan eta urtia etorri (...), batian katarruak, bestian bihotzekua, eta bestian estomagokua ...

 

Zenbait elementuren errepikapenaren bidez eginiko banakaritza:

 

Bai... bai ...

—Gero Durangotikan, ba, oiñez, bai juan eta bai etorri, Urkiolarako atzera-aurreria.

—Zuek, gaiñera, hemen bizitzerakuan, bai Elgoibar eta bai Markiña, bi aldiak hartuko zenduezen, ez?

 

Dala ... dala ...

—Basarrixan beti dakazu edo sagarra dala, edo patatia dala, edo hau dala, bestia dala. Denporia pasauez, ba, gustora.

—Zu, honek porruok, hasi landaratik, hazittik, gero landaria, gero bata dala, bestia dala, jorratzia ta, bedarra ataratzia ta…

—Kotxiakiñ erretz bajatzen da herrira, baiña kotxia kostau eitten da. Bateko pintxazua dala, besteko eztakit zer dala...

 

Nahiz ... nahiz ...

—Neri deporte gehixen gustatzen jatana, fubola.

—Neri ez. Neri gustau, gustau… bai, baiña nik nahixo dot nahiz pelotia, nahiz harri jasotzia edo aixkoria.

 

Edo ... edo

—Len, basarrixan behiñ urte bi, hiru ezkero, benga: edo atxurra, edo segia laste izete(n) zan. Behiñ sei-zazpi urtera ezkero, segia. Eta lan gogorra.

 

4.1.2. PERPAUS JUNTATUEN ADIBIDEAK

 

4.1.2.1. EMENDIOZKOAK

 

ETA

—(... ) eta hartu ardixak, eta juten nitzan Elgoibarko plazan zihar.

—Eta etorri ziran, eta bertan tratau. Eta gero, harek erten da ni sartu.

—Gero autopistiak bota egin zigun basarrixa, eta gu jun giñan horra behera; hor behian erosi giñun tabernia, eta hortxe bizi izen giñan hau egiñ, eta zertu arte.

—(...) Radio Euskadi, astegunian zazpiretako partia entzuten dot nik. Ra, ematen diot orratzari, eta topatzen det, eta lagatzen diot, eta orratzari pixkat eragitten diot... kontra-kontran daure alkarrekin Radio Popularra eta Radio Euskadi.

 

4.1.2.2. HAUTAKARITZAKOAK

 

EDO (ERO, EO, O)

—(...) eta gero arratsaldia libre; arratsaldian jute(n) giñan Elgoibarrera, kalera, handikan etortzen giñan, edo uda partian musikara edo pasio bat ematera.

—Ni izan banitz kalian edo bizimodu erretz bat izan baneu...

—Udan zera, bedarra ebagi, edo ardixak zainttu edo zeoze; beti zeoze.

—Abixau egin bihar. Teleponua jo bihar ero bazkarixa aparte egin bihar.

 

ALA

—Gero, hurrengo kartia zan ondoez bat eman tziola. Eta egongo zan ala etorriko zan, eta ni enuala esan nion hari, harek zela esan tzian hori... Ni enixela.

—Bueno, martxan dagok hau ala ez?

—Eta, oiñ eztakit zu sarri pasatzen zaran ala ez, baiña ...

 

4.1.2.3. AURKARITZAKOAK

 

BAIÑA

—Ez, konparaziorako, ni han jaixo, baiña hazi hemen.

—Hamen etorri ziranian, pentsatzen zaban jentiak, ba, etzala jungo mutillik soldau, baiña gero hartu zittuen atzetik.

—Eta gero, Zumarragara jun tziran hemendik. Baiña penaz jun tziran, ohittuta zauden-da hemen, San Lorentzo aldian.

—Bertakuak izen dienak badakixe, basarrikuak dienak askok, baiña kalian jaixotakuak ze daki, ba, basarriko berri? Kanpuan ibiltzia dala, eguzkixa hartzia, eta kitto.

 

4.1.3. JUNTAGAILUAK IZEN-SINTAGMETAN

Jakintzat ematen den informazioa ez emateko, edo esan nahi duguna zehatz esan nahi ez dugulako, juntagailuak era berezi batean erabiltzen dira izen sintagmetan: jakina da juntagailuek maila bereko bi unitate (sintagmak, perpausak ...) edo gehiago elkartzen edo juntatzen dituztela; kontua da hemen aipatzen ari garen egiturotan bigarren osagaia isildu egiten dela, lehen esan ditugun arrazoiengatik; hala geratzen da juntagailua sintagmaren bukaeran.

 

4.1.3.1. IZEN SINTAGMA + ETA

—Hemen, ortuan da batutakuak.

Etxia ta kalian daukaz, baiña ze eingo dau han, ba?

—Gero, txahalak eta, kenduta daukuz.

—Hamar anai-arreba ziran gure ama ta.

—Txarra, berua, ura ere txarra, ura ere bidoietan; ipiñi hola ura bidoietan, ekarri automobillakin da, eta bidoietan. Eta ura epel-epel-epela, txarra.

 

4.1.3.2. IZEN SINTAGMA + EDO

—Umiak badaukez, bost edo, baiña hazitta.

—Han bertan eguneko etxakixat ze pagatzen zigun. Pezetia edo zuan eguneko.

 

4.1.3.3. ALA

Ala-ren kasuan ez dira izen sintagmak, perpausak baizik. Ala-k berez bigarren perpaus batekiko juntadura egiteko balio du, baina sarritan bigarren perpaus hori eliditu egiten da, edota ezeztapena bera bakarrik geratzen da.

—Ez zauan, ba, razionamiento kartillarik eta, ala?

—Hori, baiña, ezta txarra, ala?

—Eztakik ni nungua nitzan, ala?

—Bueno, martxan dagok hau ala ez?

 



elgoibarko udala