ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

5.10. BESTELAKO EGITURA AIPAGARRI BATZUK

 

Beste atal edo azpiataletan kokatu ezin diren egiturak sartu ditugu hemen; beraz, askotariko egiturak agertuko dira; kontua da interesgarriak eta deigarriak iruditu zaizkidala, eta nonbait sartu behar. Hementxe doaz, bada, egitura horiek, nahas-mahasean.

Lehenbizi, informazio garrantzitsua

—Oin badakazue ganaurik? —Ardixak oiñ.

—Ta gero gari harekin, beste problema bat egoten zuan. Erun biha(r) izeten zuan, ba, Mendarora errotara.

—Eta gero beste gauza bat zuan: garua mendixan.

—(...) baitta hau, menua astekua ematen debe eta.

—Baiña jendia asko, e! Buf, jente gaiztua, asko juntatzen dok.

—Hamen gelditxuta gau batian, gabeko bederatzirak-hamarrak inguruan, akordatze(n) naiz nola tren bat etorri zan espeziala; neu ere allegau nitzan Altzolaraiño, eta heriduak eta aldatu, eta hoteletara, zerera, balnearixora.

—Jungo al gaittuk kalera? —Ez oindik!

Izen mugatua + zenbatzailea

Ahuntzak hiru.

Astua bat. Bihorrak bi.

Istorixak asko jaukaz nik, Jesus, Maria ta Jose!

Holakuak mordua.

—Hurrengo, Elusukua dago. Hara ere igual eingo dogu. Oiñ, astixa gehixago.

—Baiña jendia asko, e! Buf, jente gaiztua asko juntatzen dok.

Hamen ...-an; hona ...-ra

—Bai, Santa Luzietan eitten dira horrek. Eta gero, hamen Markiñan ere bai, eta hor Elorrixon ere bai, eta… Hórretara juten gera.

Hamen radixuan, ba, Arrate ipintzen dogu.

—Gure aurreko hau, lenguetakua, hamen Mintxeta basarrixa?

—(...) igual bidia ebagiko juek hor Urkaregiñ, eta ezin pasauko nok Markiñara; hor igual Altzola aldetikan ixo eta allegau leikezak hona Urkaregira.

Harako ... haura

Harako etxe haretan bizi dok Patxi.

*EDUN aditzaren erabilera bat

—Hona etorritta egon zan, hamengua zaban ama ta.

—Gelatxok soiñua. Jesus, lengusua naban, gaiñera, Gelatxo.

—(...) mikeletia zaban anaixa ta.

—Ama Zabaletakua zaban.

—Handikan kilometro bira, Urberuaga de Ubilla, han tzauan zer bat, batalloe bat, komunistia, izena ere badakitx, Rosa Luxenburgo izena zaban batalloia.

—Bai, andria zaban Kakatzakua, Nikolasa.

—Eta bera ezkonduta dago. Alabatxo bat dauke. Eta andria zerakua dau, Larruskaingua.

EDUKI aditzaren erabilera bat

—Horren aitxa naukan nik neure eskola-laguna.

—Joño! Martiñen semia! Haura laguna daukagu.

—Haren arreba dauka horrek andria.

IZAN aditzaren erabilera bat

—Eskolara juten giñuazen ... egualdi txarra zanian.

—Eta bazkarittarako zain egoten dittuk gero preparauta, eta bazkaldu eta pixka baten hemen egoten gaittuk, neskak hemen diranian da.

Gernikan giñan, perixara junda.

—Soziedadia? Bai. Hori eskolia, hantxe zan eskolia.

—Eta gero, ba, ointxe dala hamabost egun izan giñan.

Neurriak adierazteko egitura batzuk

—Pixu haundixa zakan, ehun da hogei kilo zan, hil tzanian.

—Presiak daukaz ehun da hogeta hiru metro alturan... Eta luzian, ba, luzian da, ba, harek eukiko deu luzian, Elgoibarko estaziotikan horraiño bai, mendiraiño bai luzian.

—Eta luzian hartzen deu, ehun da larogeta… eztakitx hamairu ala hamabi kilometro. Eta zabalian berrogeta bi. Osea, itxasua da, konpletamente itxasua.

—Osea ke, hemendikan horra baiño altuagua. Eta beste metro t'erdi bat bai altua, gora. Eta holakotxe galdarak.

—Gasa eitxen dok eta jun, eta harekiñ egunian milla eta bostehun kilo egur erretzen nitxuan.

—(...) eta hor kriston erromerixia, frontoia bete-bete jente egote(n) zan han dantzan, jo ta sua.

—Hamendik egon bihar da sakukada bat azukria; hamendik egon bihar da patatia beste ehun kilo; hamendik egon bihar da bakillaua.

Kantitateak adierazteko egitura bat: bi-hiru ...

Ohikoa da EDO juntagailua erabili beharrean zenbakiak elkarri lotzea, inongo juntagailurik gabe.

—Santa eske egunian ertetze(n) ziran tallarrian zortzi-hamar lagun.

—Badaukazu lorarik? —Bai, bederatzi-hamar bai.

Lau-bost klaseko lorak: gorrixak, zurixak eta edarrak.

—Larraitz; han ere hiru-lau taberna daure.

—Gerran, han bi-hiru urtian haura, eta gu hemen.

—Egunero egoten zittuan han gaztiak, neska eta mutill. Igual hamalau-hamabost urtekuak, eta hárekiñ pelotan eiñ, eta hantxe.

Adina adierazteko egitura batzuk

Elipsia askotan erabiltzen da adinaren berri ematerakoan. Ondo ulertzen da isildu den aditza zein den.

—Nik hirurogeta bost ein bihar ointxe. Ba, lau daukaz, baiña febreruan bost ein bihar. Eta horrek dakaz… Hik zenbat? —Nik hirurogeta hamabi ein bihar.

—Haura eztok gaztia. Hirurogeitik gora.

Data adierazteko

HILLA(RE)N hitza asko erabiltzen da, delako eguna zenbaki bidez eman nahi dugunean.

—Pilarika eguna, «doce de octubre» eztok, ba, izaten? Bai, hillan hamabixan da.

Adibideak emateko

—Burgosen orduan zazpi rejimiento zauden. Zauden sanidadia, kaballerixia, artillerixia, infanterixia…

—Hor gauzia, gauza asko esate(n) jako, baiña beste izen bat esate(n) jako gauza askori, bai. Hori bai. Konparazio, abarketak guk esaten doguna, abarketak han. / Nola gabaz ibiltze(n) giñan eta berandu… Pentsa'izu: jun konparazio baterako Madarixara erromerixara, gero hartu neskia, eta berritz etorri hona. Eta gero atzera berritz ere ara jun bihar. Ja, ja, ja.

—Hola gaztiak eta, neskak edo, konparaziorako, neska kuadrillia kaletik, edo erromerixatik etxera, eta gerrixan ero lotu katia, eta hara atzian, tarrr!!

—Umieri ezin diogu lagundu. Eta, en kanbio, baldin badago bat, gazte bat… Oin, konparazio baterako, gure illoba, hogei urte dakazena, hor euskera batu hori ikesten, horrek lagundu leike asko.

Esate batera.

Deskribapenak egiteko

—Haren aitta San Lorentzoko semia zuan, plako altu bat.

—Asko harena juten giñuazen, Don Justona. Alto zabal haundi bat zuan.

Aho-korapiloak

—Zein zan Sanson? Sanson zein zan? Sanson Sanson zan. [Sein san Sanson? Sanson sein san? Sanson Sanson san]

—Zein zan Sanson? Sansonek esan zaban Sanson Sanson zala. [Sein san Sanson? Sansonek esan saban Sanson Sanson sala]

—Akerran adarrak baiño okerragua dok ume hori!

 



elgoibarko udala