ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

5.6. KONTAKIZUNAK BIDERATZEKO EGITURAK

 

ETA juntagailua:

—Bueltak ematen da, bueltak ematen da. Ondo ete dago? Oindio ere ta. / Hantxe eguzkixa zauan arte, eta gero, illuntzixan lan asko eitteko, eta arrapataka, hauraxe eiñ ezinda.

—Domusantu egunetan, egun horretan hiru meza ematen zitxuan apaiz bakoitzak; hiru. Eta, lenengua goizian lauretan edo lau t'erdietan edo. Eta, holaxe juaten giñan. Ni gogoratze(n) naiz, gure aitxa zanak, etxian (gu bizi giñan planta bajan, eta gero lelengo pisuan) ... lelengo pisuan zaukagun, hango sala baten, su bajua, eta gaztaiñak erretze(n) zitxuan gure aitxak, batez ere Domusantu egunian. Eta izaten zan gaztaiña-erre egunan moduan edo, lenengo aldiz gaztaiñak erretze(n) ziran eguna. Eta, haretxek, gero illuntzixan, gaztaiñak afalonduan jan, eta hurrengo goizerako ere, preparau, eta, hárek janaz, mezetara.

ZER DA, ETA ...:

—Sospetxa bat bai txarra. Joño, zer da, ta ...

Zer da, eta nere aurretik bera hill!

Ze, ta eibartarrak jun dira Markiñara, eta (...).

HOLA ETA HOLA, HAU ETA HAU:

—Tallarretik natorrela, hola ta hola, «lagundu ein bihar didak, lagundu ein bihar didak».

Hau ta hau esan zian ...

—Eta gero, etorri hola, eta nik ikusi, eta eztakit zer eta badakit zer, eta hamen zauana enkargau Gorriti zanak. Eta bestiak eztakit zelako, badakit zelako ta (…).

HALAXE KONTUAK:

—Ba hemen, halaxe gauzak.

Halaxe kontuak!. / Holaxe kontuak!

ZERA, ZEREKO ZERA, ZERTU...

Askotan erabiltzen da ZER hau ahozko jardunean. Jakina, idazterakoan baino asti gutxiago izaten dugu ahoz ari garenean, eta hitzen bat burura ez datorkigunean edo esan nahi ez dugunean (ulertutzat ematen delako-edo), ZER honek ordezkatzen du dena delako hitz hori. Normalean izena izan ohi da ordezkatzen duenaren kategoria gramatikala, baina adjektiboa edo aditza bera ere izan daiteke. Hona hemen adibide batzuk:

—Ba, arboliak gero kerizia. Eta horixe, bueltan etxia pixkat zertu eitten dau.

—San Migel, hamen inguruetan dagon zererik edarrena dago oiñ (auzorik edarrena).

—Jai-egunetan? Ezer ez guk. Juntatzen gera hamentxe lau laguntxo zapatu arratsaldian, eta zerian, ... jokuan eiñ.

—Rejimentua zera zan, «Sexta región veterinaria».

—Ordukotxia goguan, baiña kaleko umiak zera jakingo juek beste gauzarikan!

Zera-ta barrez. Harek pixkat serixuago egon balira, igual hobe.

—Juten giñuazen eskolara, eta han egoten giñuazen, bestiak aurrian eta gu beti atzeko zerian, filan.

—Ezin ba jun zerera ... bakaziotara.

—Andra bat dago hamen, Zestuakua da izatez, baiña hor zerian bizi da, Markiñan.

 



elgoibarko udala