ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

5.8. EUFEMISMOAK

 

Batzuetan, zerbait aipatzea, esatea komeni ez denean, erabiltzen ditugun ihesi-berbak dira eufemismoak. Itzulinguruz-edo saihestu egiten ditugu tabu moduko berba batzuk: berba horien ordez erabiltzen dira eufemismoak. Hona hemen Elgoibarren jaso ditudan batzuk:

—Oin bakandu dittuk asko, e! Pentsa'ik, oiñ larogei urte eukitzeko, bittarte horretan zenbatek heguak ipiñiko zittuan. (= Hil).

—Oiñ aprobetxau, hankak luzatu eta gero alperrik da-ta! (= Hil).

Arnasia gastau jako. (= Hil).

Gaixo txarrarekin hil da. (= Minbizia).

Neska txikixetara juatia gustatzen jako. (= Prostitutak).

Lanak aurretik egin dittualako ezkondu bihar da Joxe. (= Haurdun geratu).

Beteta laga jok nobixia. (= Haurdun utzi)

—Kristonak egin jittuk, eta barrura sartu juek ixa-ixa. (= Kartzelara sartu)

—Zintzo portau hadi, hor goiko hori akordatuko dok bestela eta! (= Jainkoa)

—Ez, ez, kalian eztago lekurikan. Eta, geiñera, kalian kotxia nun lagarik eztago. Errekauetara junda ere, segittuan daukazu txartela egitten, hau bestia ta… (= Isuna jartzen).

Gizonen etxian bonbia jarri debe. (= Guardia Zibila).

Kajatik ekarrittako umia dok hori. (= Umezurztegitik ekarritako umea).

—Emakumiori esnekixa hartzia komeni jaku, hona omen da erretirora allegatzen geranerako. (=Menopausia).

Biraoak nolabait disimulatzea ere eufemismotzat har daiteke. Hona hemen adibide batzuk:

—Brometan moduan esan nion: «(Jo)ño, eztok merkia!».

Dedio(s)! Eztok giro aspaldixan elur honekin!

 



elgoibarko udala