ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.1. ESKOLA

 

¬ JOXE: Gabeko eskolia ematen zan len. Eta hantxe. Baiña gu hasi giñan, ba, oin bezela ez, lau urtekiñ eta hirukiñ. Orduan zortzi-bederatzikiñ edo hola hasten zan; eta, bost-sei bat urte edo. Astixa zaguanian jun bihar izaten zan.

¬ GALDEGILEA: Bai, bai. Lehengo baten, zeiñek esan zidan? Garagartzako Joxek-edo esan zidan, eurixa egitten zabanian, eurixa egitten zabanian…

¬ JOXE: Bai, ba, lehen esan doguna, hamen zaguan kuadrilliakin ere, bizimodua ateratzeko… Hamen ardixa eta ganaua asko egoten zan.

¬ GALD.: Bai, e?

¬ JOXE: Eta ... «Gaur arratsaldian eztagok iñorako zerarik, eta jun hari, jun hari eskolara». Eta, lehen gogo gitxi... Hauxe zan edarra: noizian behin jun.

 

* * * * * * * * * * * *

 

¬ JOXE: (...) Ba, eskolara juten giñuazen egualdi txarra zanian. Bestela, egoten zittuan lanak etxian.

¬ GALD.: Eta orduan, piper.

¬ JOXE: Bai. Orduan aittak esandakua egin bihar izeten zuan, e! Eta juten giñuazen eskolara egualdi txarra zanian; eta, bestela, egoten zittuan ardixak zaittu, behixak zaittu, ittulan egiñ… Eta lanak egitteko etxian. Eta egualdi txarra zanian, lanik ez zuan egoten, eta «segi eskolara», esaten juan. Juten giñuazen eskolara, eta han egoten giñuazen, bestiak aurrian eta gu beti atzeko zerian, filan. Maistriak, hara, (…) «peloton de torpes» esaten zigun, eztakik hori?

               Eta hola ibiltze(n) giñuazen eskolan. Eta etxe zaharra, oin konpondu juek, ba, hor, San Lorentzon? Hor zaguan gure tia bat. Gero, Saturixon hil zuan haura. Gure tia zuan haura, eta harek ipintze(n) jauan bazkarixa morduari, hemen basarrixetako ume morduari, bazkarixa erunda; babak eta a(ha)l zana. Erun, eta han jaten genduan mahai haundi baten eztakitt, ba, zenbat izango giñan, dozena bat bai kanpoko umiak. Azkaratekuak hor maiz bazkaltze(n) juen.

¬ GALD.: Eta oiñez etortze(n) ziran?

¬ JOXE: Juaristikuak hementxe bazkaltze(n) juen eskolara etortze(n) ziranian. Ezin, ba, jun zerera, etxera. Etxauan orduan autobusikan. Pedro Txankilluak jakan bakarrik autobusa.

¬ GALD.: Zein da hori?

¬ JOXE: Hil zuan Pedro Txankillua. Txatarrerua zuan, antziñakua. Harétxek autobus bat jakan bakarrikan, eta hola ibiltze(n) giñuazen. Eta gero, bazkaldu, eta eskolara berriz ere. Eta a(rra)tsaldian, bazkaldutakuan, eskolatik ertendakuan (lau t'erdiak), etxera azkar.

(Joxe Gurrutxaga)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Gau-eskola

 

¬ GALD.: Eskolan ibilli ziñaten zuek gaztetan?

¬ PEDRO: Asko ez, ni behintzat. Hau, eztakitt.

¬ GALD.: Zu bai?

¬ PAKO: Ni hamabost urtera arte bai. Baiña bueno, gero eskolan, lanian hasi tta gero ere, gabeko eskolan da, hor ibiltze(n) giñan.

¬ GALD.: Hasi, zenbat urtekin hasi ziñaten eskolan?

¬ PEDRO: Eskolan orduan, sei urte arte ez zeben ametitzen. Seittik aurrera. Seirekin. Eta gero, seittikan atzerako urtiak, batian behixak zaitzen, bestian ittulan basarrixan, eta, ahal zanian, eskolan. Eta holaxe. Gero, Elgoibarren hasi nitzan ni Itturriñian lanian, hamairu urtekiñ.

¬ GALD.: Hamairu urtekiñ?

¬ PEDRO: Hamairu urtekin, bai. Orduan, hemezortzikuak zerian, frentian, zauden da.

¬ GALD.: Ze maistra ziran zuenak?

¬ PEDRO: Bueno, bi emakume, partikularrak ziran.

¬ GALD.: Partikularra izaten zan eskolia?

¬ PEDRO: Hárek etzauken hola puestorikan, eskolarik eta. Etxian; nahi zabanari. Eta basarrittikan juten giñan hiru-lau mutill, edo gehixago ere bai, gitxiago ere bai, pare bat ordu.

¬ GALD.: Tallarretik urten eta gero?

¬ PAKO: Tallarretik ertenda, bai. Zeozer ikistera. Ez gendun astirik euki aurretik ikisteko ta.

(Pedro Lariz - Pako Isasti)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Eskolako zigorrak

 

¬ PEDRO: Kaskarreko edarrak partitze(n) zittun maistriak.

¬ GALDEGILEA: Eske, len esaten zaben, garai batian oso gogorrak omen zirala, makilliakin da…

¬ PEDRO: Bai, bai. Gu, bazkaldu ta frontoera juten giñan, edo elizpera. Pelotan egiñ, eta, eskua zikin-zikin eginda, eskolara. «A ver —listia pasatzen—, Pedro. A ver esas manos». La ostra! Zaplada galanta atzaparretan! Da hona, itturrira, garbitzera aguro. Gogorra? Horixe!

¬ GALD.: Oiñ halakorik ez dago.

¬ PEDRO: Keba!

¬ PAKO: Haura zan gogorra, etxerako ematen zizuen leziua, eta hárek egiñ egin bihar izeten ziran, bestela…

¬ PEDRO: Oiñ ere ematen jittuek, e!

¬ GALD.: Bai, bai.

¬ PAKO: Bai. Nik uste det orduan gogorrago hartze(n) zittuela (deskuidorik egin be).

¬ PEDRO: Bai, bai. Baiña orduko gogortasuna neretzat txarrago. Jo etxok egin bihar. Buruan-da igual kaskarrekuak!

¬ GALD.: Bai.

¬ PEDRO: Hori ere gogorregixa da. Kastigau edo zigortu esaten dana, beste modu batera. Gaur bi illera daukazuz eskolan egitteko? Kastiguakin, lau. Eta bixar ezpazatoz, bost. (...) Haura txarragua esan nahi dot, oingua baiño.

¬ GALD.: Bai, bai.

¬ PEDRO: Oingua baiño haura txarragua. Holakotxe kañabera gogorra izaten da, ba?

¬ GALD.: Bai.

¬ PEDRO: Halakotxia. Eta, ño! Kaskarrian behera!

¬ GALD.: Hori, okerrak ziñatelako izango zan...

¬ PEDRO: Keba! Bera, okerra! Ni ezkertixa naiz, izetez...

¬ GALD.: Eta lagatze(n) zizuen ezkerrakin idazten?

¬ PEDRO: Laga! Hasi iñoiz, eta etorri atzekaldetik, ttaka! Atzaparretan da. Joe! Hola. Eta gero, bestiakin egin bihar.

¬ GALD.: Eskubixakin.

¬ PEDRO: Nik oiñ, jan da eskribitzen, eskubixakiñ, hantxe ikesitta.

¬ GALD.: Bai, baiña oin ya, zuk eskubixakin egingo dozu dana, ezta? Ohittuta.

¬ PEDRO: Len eskribittu eta jaten. Ogixa ebagi ere, nik ezkerrakin egin bihar. Eta pelotan, (ez gera oiñ ibiltzen, baiña ibilli bihar bada) hau, ezkerra, nagusi.

¬ GALD.: Bai, bai. Jende asko hola, e!

¬ PEDRO: Lehen etzeben ametitzen; esan det, ba.

¬ GALD.: Bai, bai.

¬ PEDRO: Igual hola zerian hasi, eta atzekaldetik etorri igual, eta danga! Atzaparretakua galanta kañaberiakin! Eta kendu eskua atzera, eta benga bestiakin! Biharko eskubixakin egiñ!

(Pedro Lariz - Pako Isasti)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Dotrina eta eskolako zigorrak

 

Eskolatik erten eta dotriñara juten giñan abadiana. Dotriñia ikasten ezpazan, etzaguan komuniorik egitterikan. Bi komunio zauden, komunio haundixa eta txikixa. Komunio txikixa zazpi urtekin edo egitten zan, eta hamaikakin edo hamabikin edo, segun dotriñia zela zakizun, komunio haundixa. Atzeratu ezkero, beste bronka bat etxian. «Danak hamar edo hamaika urtekin komuniua egitten, eta hik zer? Aittitta egiñ eta gero jun bihar dek?».

Zigorra jaso ezkero, akabo! Han etzaguan motiborik preguntatzerik. Batian regliakin, bestietan zumitzan egurrakin: taka! Eta gero ez jun etxera esanez «maixuak jo egin ditt», e! Bestela, beste bat zaguan da!

Guk euki gendun Don Cesareo Moreno izeneko maixu bat; txikixa zan, baiña oso maixu ona (santanderinua zala uste det). Baiña, klaro, igual 70 lagun eskolan. Zazpittik hamalau urtera artekuak, danak gela batian. Danak zaitzeko ere, nik eztet esaten jo biharko zanik, baiña maisu oso gogorra zan; ondo preparautako jende asko erten zaban haren eskuetatik. Panorama haura ikusitta, zeozer egin bihar zaban. Harek beti esaten zaban «entran unos y salen otros, y siempre domando potros». Maixua sartze(n) zan goizian bederatziretan, eta urtengo zaban eskolatikan a(rra)tsaldeko zazpiretan, eta gero gabeko eskolia berriz beste batzueri. Gaur gitxiagorekin ere erreko dira maixuak igual, ezta? Nik eztet esaten jotzia ondo egongo zanik, baiña...

«Cara al sol» eta horrek ikasi genduzen.

(Jabier Arriola)

 



elgoibarko udala