ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.2. NESKAMETZA

 

¬ TEODORA: Biarritzen egon nitzan bi urtian. Bi urte pasau. Ezkontzeko etorri. Eta, egixa da, konde batzuen etxian.

¬ GALDEGILEA: Eta ze moduz han?

¬ TEODORA: Ondo. Bageundezen, hiru lagun ziran eurak, eta beste bost kriau-edo bagenguazen. Ondo. Gero, jentia asko. Beti bazkaltzen, baten batzuek. Bera, kondesia zan, eta gustatze(n) jakon berari. Eta beti, ba, gonbirauak. Eta gonbirauekin, ba, preparau egin bih(ar) (d)ozu, egun guztian lana. Ostian, ondo.

¬ GALD.: Ta zela juten ziñan? Zelan topau zendun lan hori?

¬ TEODORA: Ba, zera, hemen zaguan San Lorentzoko zeran, Begoñan, tia bat, aittan arreba, han iñude egonda familixa harekin. (...) Hiru zauden, eta gero jun giñan tia Maria eta beste Azkoittiko neska bat, Argaingua, eta ni, hiru. Haren lekura. Eta gero, etorri nitzanian ni hona, Munastegi Errotako Maria juan zan hara. Hil zan. Maria ezagutuko zendun, Munastegi Errotakua?

¬ GALD.: Eztakitt, entzunda bai. (...) Orduan, frantsesa ikasiko zendun.

¬ TEODORA: Berba batzuk. Nik, hola gauzen izenak eta: «de pomme, de pomme de terre» eta hola. Patatia, sagarra, hola. Berba suelto asko. Denpora gehixokin, ikasiko naban, baiña españolak ziran eurak ere.

¬ GALD.: Españolak ziran?

¬ TEODORA: Españolak ziran, bai. Bat Zaragozakua, bata; bestia, eztakitt nungua zan. Españolak ziran, kozineria ere zan Fuentarrabixakua, euskaldun jatorra. Nik harekin (sukaldian pintxe egon nitzan, ba), euskeraz asko. Eta kriaua kastellanua, eta ostian erderia. Eta holaxe pasau nittuan bi urte pasau.

¬ GALD.: Internazionala zera, orduan.

¬ TEODORA: Bai. Izen giñan, behintzat, han ere.

¬ GALD.: Gero egin zendun, handik etorri, eta ezkondu?

¬ TEODORA: Bai. Etorri, zerian, abrillian etorri, eta febreruan ezkondu edo. Ez, febreruan etorri, eta abrillian ezkondu edo. Febreruan amaittu hangua, eta abrillian… Domekan pasau ziran urtiak. San Markos egunian hogetabost urte, domekan, ezkondu giñala.

(Teodora Arakistain)

 



elgoibarko udala