ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.7. ERROMERIAK

 

«Dultze meneo»

 

¬ LUIS: Erromerixara, badakik: Madarixara, Kurutzetara, San Lorentzora… Gero, mendi erromerixak, asko: Sarguate ta, Irukurutzeta ta…

¬ GALD.: Eta danera ibiltze(n) ziñaten?

¬ LUIS: Hórretara, danetara. Larraskanda ta… Hor bazittuan, Aittolako Kurutzian da… Bueno! Hor Urbixan hasi ta, zerian, Xoxoten da, erromerixak… Udan beti egoten zuan nunbaitten. Eta gu, danetara. Baiña zuenian egoten zuan, zerian egoten zuan…

¬ GALD.: Kurutzetan egoten zan.

¬ LUIS: Kurutzetan egoten zuan, pijo. Eta Madarixan. Igual juten giñuazen lenengotik Madarixara. Madarixan etxuen, ba, dantza lotua egitten lagatzen.

¬ GALD.: Madarixan ez? Hori bateron batek kontau zidan.

¬ LUIS: Azkoittiko partian etxuen lagatzen. Azkarate gaiñian, Elgoibarko partetik dantza lotua egitten zuan. Dultze meneo esaten jakuan Azkoittixan horri. Eta Azkoittiko partetik dana sueltua egin bihar izaten zuan, dana sueltuan.

(Luis Etxaniz)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Ibilaldi luzeak

 

¬ DIONISIO: Ezkondu gu egin giñan, ba, «el año cuarenta y ocho» ezkondu giñan, bai. «Kuarentaiotxuan». Hartaraiño bittartian, ba, erromerixara, batera-bestera. Etzan oingo moduan. Orduan juten zan, gazterixia, ba, oiñez San Migelera ta beste aldera-eta.

¬ GALD.: Bai, bai.

¬ DIONISIO: Oiñ ez, oin kotxia hartu, eta di-da juaten da jentia; baiña diperentia, oso diperentia gelditzen da, bai. (...) Pentsaizu ba, Santa Eufemia badakik nun dagon? Badakik nun dagon?

¬ GALD.: Nun dago hori?

¬ DIONISIO: Markiñatik harutz, Santa Eufemia.

¬ GALD.: Markiña baiño harutzago?

¬ DIONISIO: Bai, bai, harutzago oindio.

¬ GALD.: Bai.

¬ DIONISIO: Eta hara-ta, oiñez juaten giñan.

¬ GALD.: Oiñez?

¬ DIONISIO: Oiñez! Ez hemendik bakarrik, baitta hortikan ere, Madarixa aldetik eta Urruzuno bailletik, San Lorentzo bailletik-eta, oiñez danak, hamen goizaldian daka, daka, daka… Eta etorri ere bai.

(Dionisio Txurruka)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Neska-laguntzea

 

¬ LUIS: (...) Bai, neska laguntzera ta, horixe! Beti ez, baiña askotan bai. Neskak etortze(n) zittuan da…

¬ GALD.: Eta jun ein bihar.

¬ LUIS: Hi, eta gaur eztok ezer! Gaur basarri danetara kamiñua dagok. Mutillak ezpadauka, neskiak kotxia jakak, berakin jungo haiz.

¬ GALD.: Bai.

¬ LUIS: Baiña orduan zer? Orduan basarri batera ere etxauan kamiñorikan, etxauan… Ezer ere etxauan: etxauan kotxerikan, etxauan… Motorra edo, baten batek ekarri zabanian ... danak motorrari begira, ahua zabalduta, hi. Han Kurutzetan azaldu zanian lenengotik motorrakin, ba: «Ene!». Atzian beste lagun bat edo hartuta: «Aiba! Hori, hori millonarixua izengo dok», pentsatzen moduan. Ez zuan orduan...

¬ GALD.: Eta orduan, sorgiñak eta holako kontuak etziran entzuten?

¬ LUIS: Bai, bai, bai. Sorgin-kontuak eta…

¬ GALD.: Eta etxerakuan bueltan, bakarrik zuazenian bildurrik ez? Edo ohittuta igual.

¬ LUIS: Bai, baiña sorgin kontu hori asko entzuten zuan orduan. Batian da, bestian da, entzuten zuan. Azkoitti aldian-da ertetze(n) zittuan gaiñera asko. Hamen ertetze(n) zittuan batzuetan… Paillazo batzuek!

¬ GALD.: Bai.

¬ LUIS: Paillazo batzuek! Gero hor, baten batzuek deskuidau zittuan harrapatzen edo, eta… ba, paillazo batzuek, bertakuak. Eta ezer ez. Neri etxaan sekula erten, makiña bat lekutan ibilli nitzuan da. Orduan lokatzia egoten zuan, pistarik etxauan da. Dana ganaua ta gurdixa ibiltze(n) zan. Holako lokatzia! Sartu hanka bat, eta jota erropak eta dana txarri egin, eta, buah! Oiñ, oiñ eztok iguala… zapatakiñ ibiltzeko moduan dago. Orduan hor zera, abarkakin da, botiñekin da, juten giñuazen neska-laguntzera ta juteko. Biherko!

               Orduan, egualdi ona bazan, ba, ni abarketa zurixekin lenengo. Gaztetan, abarketa zurixekiñ ibiltze(n) zuan jentia asko, abarketa zurixa. Eta orduan, Azkoittiko partian behintzat, dana abarketa zurixa ikusiko zuan. Eta Madarixara jun, pelota bat harrapau, eta abarketa pare batekin jun, berrixekiñ, apurtu pelotan, beste bat erosi, eta hola… Bertan egoten zittuan saltzen, eta etxera ere bai iñoiz.

(Luis Etxaniz)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Neskatan

 

Guk, koadrillan, oso gitxi egitten gendun neskatan, gehixago izan gera parrandazaliak, neskazaliak baiño. Juergarik juerga, txikiteua, kantuan egiñez: horixe zan guri gustatze(n) jakuna. Eibarrera eta beste herri askotara juten giñan parrandara. Mendira jutia ere asko gustatze(n) jakun, eta neskatan egitteko denporarik ez zakagun. Ni berandu ezkondu nitzan, 34 urte nakazen, ixa mutilzahar; justu-justu harrapau zidan. Orduan jende asko geratze(n) zan mutilzar eta neskazar. Zelako neskak, gaiñera! Gaur egunian ikusten dittut emakume onak, jatorrak eta eztot entenditzen zelan geratu diran horrek neskazahar! Eliziak indar asko zakan orduan, eta dana pekatua zan, andrazkuentzat, gaiñera, gehixago, eta zailla zan eurentzat mutilletan egittia.

Nere andria Endoixakua da, eta Itziarren ezkondu giñan. Ezkonbidaia Valentzia eta Alicante aldera egin gendun. Hogei egun inguru egon giñan, eta oso ondo ibilli giñan. Gerora, seme-alabak etorri ziran.

(Joxe Mari Betelu)

 



elgoibarko udala