ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-12-27

 

Kaixo, aspalditxo Ixaka ¿zer moduz, lagun zarra?

— Ondo ta i. ¿Oraindik ere «La Constancia» irakutzen dek?

— Irakurri... ba dakik. Izparringi «katoliko» garbia zala gure denporan onekin izan giñala. Ik, nik baño argiago «muturra» ikusi ta utzi uan, eta nik oraintxe garbi ezagututa utzitzeko asmotan nekiok. Lengoa ez det oraingo «Constancia». ¿Irakurri aldituk, iregatik jarri dituan gaizki esanak?

— Bai, motel. Baño neriak etziak iluntasunik eman. Apaiz bategatik, jarri zituanak; «Bizkai Jemeingo Apostolua» ixekaz jarrita ikusteak orrek bai sutu nauala. ¡Elgoibar'en degun apaiz jatorrenetako bategatik «burlaz» ari!

Onen gaiñ bialia zeukat idazti bat. Azalduko dala uste diat «Euskal Orrian» irakurrik azaltzen danian, azaltzeko garaia dik onezkero ta.

— Poz pozik alare. Ire idazki denak irakurtzen dizkiat.

— Eskerrik asko. Nik ezin ulertu diat «Constancia» bidea. Danogaitik gaizki esan, besteren egia gezurtatu ezin duanian eta izen ordeko bat artu gaur bigar beste bat eta arpegia izkutatu.

Bide ori bide okerra iruritzen zitzaidan. Egia garbi azaltzeko nik beintzat arpegia emateko lotsarik ez diat.

Ezkutuka dabilena... nun... ¿arpegi garbia ote zeukak?

— Irekin nauk, Ixaka. Gaizki ezaka, jardutiak, arpegia izkutuka, ez dik gizontasunik. Eta benetan esaten diat. Orrexegatik «Constaciaz», bete egin nauk. Berak onak, besteak erok baño txarragotzat botata, aspalditxok bidea dik. Uzteko asmoetan neoken ta...

— Nik ez diat neregatik utzi dekala ezaterik nai; baña oldoztuik eta geroz egiñ erabakia.

— Agur bada Ixaka; poztutzen nauk ondo arkitziakin. Jarraitu egi alde.

— Eskerrik asko, lagun zarra, agur, agur.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala