ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-06-18

 

Lizarra'ra.— Juan dan igandean uri onetatik ere notintza aundia juan zan udalakin, berebil aundi aundi bat eta beste berebil txiki askotan. Beste asko gelditu ziran juan beribilik ez zutelako billatu eta danak poz pozik etorri ziran beren etxetara.

 

Zarauz'era.— Datorren igandean notintza aundia juateko azmoa dauka Zarauz'era Euzko Batzokian zabalketa dalako.

 

Elizkizunak.— Juan dan igandean euki zuten illeroko Jaun artzea Mirenen alabak seiretako jaupa ondorean.

— Larunbatean eman zayon asiera Koldobika donearen bederatziurrenari. Gabero Koldobika'tar asko izaten da bederatziurrenak.

— Datorren igandean izango dute illeroko Jaun artzea zazpiretako jaupa ondorean.

 

Deun Andoni.— Larunbatean eta igandean notintza aundia juan zan Urkiola'ra bertako zaindaria dan Deun Andoni Apatzera.

 

Lan gutzi.— Uri onetan ere asi da igartzen lan gutxi dagola, ba iskillu lantegietako langille asko kalean dabil eta «San Pedro» lantegian langile asko bidaldu egin dituzte eta lana egiten dutenak ere astean bost egun egiten dute.

 

Naskaldia.— Comillas'tik etorri da Etxebarria'tar Agustin.

— Eleizakuak artuta arkitzen da «Bentura» antxia. Laister sendatzia opa diok.

 

ATXOLIN

 

_____

 

Jaiotza.— Neskatxo bat eduki dute gure lagun Txurruka'tar Balendi, eta bere emaste Arrizabalaga'tar Miren-ek. Zorionak.

 

Deun Andoni.— Emengo Udaleko idazkari dan Peziña'tar Andoni, beronen urte-betetzia dala ta. Gexo-etxe edo Hospital'eko gaxoeria aparteko bazkaria eman oten beronek ordainduta oso pozik Gexo-etxekuok igaro zuten egun ori. Goratuaz gure Udal idazkari ori.

Baita ere asko ta asko izandu da aurten.

 

Urkiolan.— Igandean urtero bezala txadon nagusia ospatu zan baserritarrak daukaten maitetasuna Andoni Donearentzat. Goizian zortziterdietan izan zan jaupa nagusia, itzaldia egin zuan Opaku'tar Estanislao'k.

Baita ere oso ederki ospatu zuten Mikel Deun [...] baserritarrak Deun Andoni eguna. Goizian amar-laurden gutxinetan, atere zan ibildeuna txadenetik Deun Andoni irudia erabilirik, eta txistulariak Deun Iñaki'ren eresia juaz lagundurik. Txadonan sartzian jaupa eder bat abestu zuten, eta itzaldi eder bat egin zuan aita Zezilio Markiña'ko Karmeldarrak. Ondoren gorpuzkia mun egiteko eman zan.

Arratsaldian bere-biziko batzarre egin zan.

 

Koldobikatarrak.— Luis Donea'ren bederatzi urrena egiten ari da txadon nagusian gabeko zortziretan, gaste talde ederra izaten da (ura edertasuna) abesti ederrak eurok abestu ere bai.

 

Estella'n.— Gar aundia zegon uri onetan, eta olan ikusi ere egin degu. Igandian berrogei elagoibartar Estella'n izandu ziran Euzko Araudi edo Estatuto Vasco ontzat artzen Estella'n. Gure Udala'k lan ziñegotzi eta idazkaria bidaldu zituan beren ikurriñarekin, oso pozik etorri dira. Yarrai ba gure Udal maitea Euzkadi'ren alde geuria da ta.

 

Naskaldia.— Emen argitzen dire Eizagirre'tar Iñaki Ondarroa'ko alkate abertzalea izana, eta bere seme Andoni gaurko ziñegotzi abertzalia beronen alaba Miren Gotzone'rekin.

Emen egondu eida Belaustegi'tar Pantzeska «Tabiratarra» tamala det bera orduban ez ikusia.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Azpeitia'tar Benture Andrea Laister sendatzia opa diot.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala