ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-08-04

 

Elgoibar'ko Euzko-Batzoki berria'ren zabalkundia, eta ikurriñ berrien onetsa gozenetakua atera zan illan 30'an eta 31'an.

Uste baño ere aundiana atera da gure Batzoki berriaren zabalkundi eta ikurriñ berrien onetsa zorioneko daude jai aldi eder an gertatu zuan batzorde Osoro'tar Gotzon «Aberri», Andonegi'tar Erromalda, Epelde'tar Alberta, abertzale gaztiak.

Illan 30'an.— Gabeko bederatziretan kalez-kale eresi oso alaia jo zuten Patxiko eta lagun txistulariak. Ondoren eresbatzak «Kendu» arinketa jo zuan eta ondoren dantza azkatua Euzko Oituren enparantzan.

31'an.— Goizeko bostetan eresi alaiak kalez-kale Patxiko ta lagunak.

Bederatzietan.— Eldu ziran Eibar'ko ezpatadantzariak, eta zuzendu ziran eskoletako enparantzara. An baserritar askon aurrian dantzatu zituzten gure dantzak, eta ondoren arri jasotzia bertan emengo Agarre'k bost minutuan amabost bidar jaso eta Mutriku'ko Mendibeltza'k bederatzi bidar, bederatzi arrua-ko arri zilindrua.

Amarretan eresbatzak kale-jira juaz zuzendu zan ostea txadon nagusira, an abestu zan oso ederki «Eukaristika», «Ofertoria»an oso ederki bakarrik abestu zun «Frank Avemaria». Au bukatzian Deun Iñaki'ren gorpuzgiña (relikia) mun eiteko eman zan. Gure txauneslari organista dan, Bereziartua'tar Iñaki'k bitartian euskerazko eresiak asko jo zituan.Eleizkizuna bukatzian Udal gizonak ziñegotziak igaro edo pasatu ziran ezpatadantzariak ezpatekin jarri zuten arku azpitik. Oso asko atsegintzan.

Amaiketerdietan.— Eusko Batzokian ikurrin berrien onetsa egin zuan Urrestarazu'tar Keperin txaunburu jaunak, eresbatzak ikurriñak jasotzian «Euzko Abendaren Erezerkia» jo zuan osteak abestuaz lagunduta. Au bukatzian arrinketa saltakia egon zan kalez-kale bi jira bira emanik.

Lendabizikua, Maiorta txikiak atera zuan.

Bigarrena, «Artajalei» Mendaro'kuak.

Irugarrena, Mutriku igeltsegu gaztiak.

Laugarrena, Etxezurik.

Ordubatian.— Oturantza banketia Batzokian. Jan ali orretan egun ta amabi bildu giñan. Bazkari oso ederra eman zigun. Zorionak benetan Izeta'ren alargunari guztion aldetik. Jan aldi onen bukatzian itzaldi bero bat abertzale gaztieri zuzendu zien Iriondo'tar Modesta jaunak. Iznertu olerkiak oso ederrak abestu zituzten Beristain'tar Tiburtzik, eta Gabilondo'tar Lontzi'k. Baita ere zuzendu zuten itzaldiak Mendaro'ko Batzoki'ko lendakari dan Lonbide Sabin'ek onek talde aundia etorri ziran beren ikurriñarekin. Baita ere abertzale gazte ta argi dan Epeldi'tar Alberta'k. «Agur Jaunak» abestu zuan oso ederki Axkorbea'tar Juanito mutikuak guztiok lagunduta.

Lauretan pelota tokia notiñez beterik egoan jokatu zuten Arrien eta Gurrutzaga'k Beldun Rezola eta Agarre'ri. Onek irabazi zuten ogeira galtzaliak amazazpian utzirik. Ondoren irugarren aldiz gure dantzak dantzatu zituzten ezpatadantzariak, eta aurresku eder bat ere oso txalotuak izanik. Baita ere illun arte, euzko erromeria antolatu zan eresbatzak jota. Gaubian Batzoki gañez egoala olerki ederrak bota zituan Uriguen'tar German Etxegiñak txalotua izanik.

Aiztu baño len esan bear det, egundu baño abertzale geiago batu zala gure Jauna artzen goizian, eta baita ere ez dala ezagutu lenetan orduan beste ikurrin abertzale geiago. Aurrera dijua ba, uri onetan abertzaletasuna eta jarrai aurrera, izlariak esan ziguten bezela, oraintxe dala gure garaita.

Eskerrak ba jai au antolatu dutenen eta lagundu diguten guztiori, baita ere Eibar'ko abertzalieri egun orretan ainbestek ikertu gaituztelako. Baita ere zueri eusko idazle diran «Burdin-Bide» eta «Itxas Aurre»ri, eta beste bat arte.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala