ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-23

 

Eguarriak.— Eguarri eta urteberriak ondo igarotxea opa dizuet EUZKADI izparringi onetako zuzendari idazle eta irakurle guztiei.

 

Gabon-zarreko peria.— Larunbatean izango da uri onetan urteko peria Gabon-zar egun [...] sarata aundia dago emen inguruko errietan oste aundia etorriko dala esaten dute.

 

Eriotza.— Luzaro gaxorik egonda il da Etxeberria'tar Nikolasa.

Nere samin agurra sendiko gustiei.

 

Itzaldia.— Larunbatian, Euzko Batxokian itz egin zuan Ozerin'tar Lukin izlari ospetsua, beran itxaldia ordubete ingurukoa igarri ere egin gabe jesan yakun eta beran itzaldi bitartean izugarrizko txaloak entzua zitun batez ere azkenean.

 

Egualdia.— Juan dan aste gustian otz aundia eta igande arratxaldean elurra asi zan.

 

Jaiotxa.— Arozena'tar Prudentzi eta emazteak aur bat izan dute.

Zorionak.

 

Etorriak.— Madrid'tik etorri da Ayesta'tar Peli.

Pasaia'tik Etxaniz'tar Edorta (Eduardo).

Gasteiz'tik Ubiria'tar Sebasten.

Bilbo'tik Gonzalez'tar Damen irakaslea beren sendiakin.

 

ATXOLIN

 



Bilatu:


elgoibarko udala