ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-03-13

 

Datorren igandean arratsaldeko bost ta erdietan izango da itzaldi aberkoi bat Elgoibar'ko Euzko Batzokian Emakume, abertzale Batza'k eraldute.

Itz egingo du Donosti'ko Zipitria'tar Elbira, «Ira». Irakasle, ta idazle, azkarra dan onek, erakutziko digu Elgoibar'tarroi euskera ederrean, gure aberriaren zoriona nundik eta nola etorri litekean.

¡Elgoibar'tarra igandean guziok Batzokira!

 

ABERRI

 

_____

 

Jauna'ren besoetan illda 69 urte zituala, Gabilondo'tar Maurizi «Ibartola» baserrikua. (G.B.)

Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri.

 

* * *

 

E.A.B.'k antolatuta, igan de arratsaldeko bostetan, Euzko Batzoki'ko aretuan, izango da bere biziko itzaldi aberkoia. Zipria'tar Elbire «Ira» euzkel idazle gartzuaren gain dago, euzkel idazliok oso ongi ezagutzen degu idasle lanetan oso argia dala, eta diote izlaria ere gaiñ-gañekua dala. Poz aundia daukagu ba berari entzuteko eta ¡Emakumok! gustiok igande arratzaldian Batzoki'ra.

 

* * *

 

Eibar'ko Arrillaga'tar Iñaki Mirena'ren ebakietxe «Klinika'n» ebakikintza «operasiua» egin dute, E.A.B.'ko baskide eta antzeslari bikaña dan Larreategi'tar Miren neskatilliari.

 

* * *

 

Leipzig (Alemania'ko) ikusketa «feria»'ra jun da, Osoro'tar Nazari emengo Banco Gipuzkoano'ko zuzendaria. Ongi ibili.

Datorren igandian, Deun Mikel, txaidian, izango da arri-jasote polita. Jasotzallia izanik «Berazaluze» baserriko Azpitarte'tar Joseba. Arria izango da iru arroakua, eta ordu erdian jaso biarko du jokua irabasteko 150'dar.

Gar aundia dago joku au ikusteko jolas zale onen artian.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala