ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Euzkadi, 1932-12-25 | Politika - Euzko Abertzale Batza | Euzkadi, 1933-01-14 »
Euzkadi, 1933-01-01

 

Batzarra.— Gaur urteberri arratsaldeko ordubietan Jel-Batzokia'n izango da Jel-Alderdiko bazkidien batzar nagusia, eta gustiok batu gaitezan bat bera gelditu gabe.

Urteberri goizeko 9 terdietan jokatuko dute Joaristi'tar Kepa «Argin»ek eta Mendikute'tar Imanol «Azaola»k au ikusteko gar aundia arkitzen da burukakua dalako.

 

E.A.B.— Emakume oneik onura aundiko lana egin dute eguarri egunian. Eskerrak elgoibartar eskuzabalekueri ederki erantzun dutelako onen deyari, berrogeita amar baño geyago Euzko-langile txiroeri lagundu zien, pozez igaro egien eguarri jaya janak beren artian banakatuta. Baita ere entzutia degu emakume oneik Iru Bakaldunetan jantzi edo Roperua'k banakatuko ditula Euzko-langile txiruen artian. Benetako goraldua izanda uri onetan emakume onein lan eder au. ¡Gora Elgoibarko E.A.B.! jarrai bide orreri Goikuak ordainduko dizutela.

 

Izpar beltza.— Markiña'n Jaunaren besoetan ilda Onaindia'tar Joseba Mikel (G.B.) uri ontako txadon nagusiko apaiz gurgarria dan Onaindia'tar Kelestin. Laguntzen diogu atzegabian sendi gustiari batez-ere gure lagun Kelestin eta Alberta ezaguneri.

 

Semetxo bat.— Lendabizikua izan dute, Osoro'tar Kepa, eta bere emaste Arluzeaga'tar Pelise. Zorionak.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da, Osoro'tar Josebe «Etxeberri-Guen» baserriko anderea.

 

Opaldia.— EUZKADI izparringi egilieri, «Lauaxeta» idazle, irakurle ta abertzale gustieri opa diet, bukaera ona urte sarrari, eta asiera ona urteberriari.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala