ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-03-04

 

Eup.— Aitzola, Mendaro, Deba, Azkoitia, Azpeitia, Soraluze, Bergara, Eibar eta Ermua'ko abertzalieri izpar atsegingarri bat emateko bidian arkitzen naiz.

Aspaldin iñoiz bezela Elgoibarren ez gera batzardu inguru onetako abertzaliak, eta or nun emengo Emakume Abertzale-Batzakuak inguruko abertzaliak batzeko eguna ipiñi dien.

Il onen 12'an, arratsaldeko lauterdietako antolatu digute itzaldi aberkoi benetako bat itzaldia izango da «kaminero»ko pelota-toki estalpian, euria egiña gaitik ezta itzaldia galduko.

Itzegiteko aukeratu dira gaingañeko bizkaitar gain-gañeko izlari diran Basaldua'tar Kepa eta Zubia'tar Igone anderea.

Albo urietako izparkariak «Jaiki» eta jakin erari izparringi bitartez elgoibarren abertzalioi batzako eguna il onen 12'an izango dala.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala