ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-09-13

 

Batzarra.— Igesi dan astelenian Jel Batzokian batu ziran Jel Alderdiko bazkidiak batzarrian. Gipuzko-Buru-Batzarrak aurkeztu (presentau) digun Gipuzkoa Jel Alderdiaren eralguntz (Ponencia) berria irakurri eta eztabaida batzuk egon ondoren, ill onen 17'an Zumarraga'n egingo dau batzar Nagusira'ko Epelde'tar Alberta aldun (apoderau) autu zan autorkis eta orde Osoro'tar Gotzon.

 

Izpar-beltza.— Jaunaren besoetan il da 86 urte zituala Zubiaurre'tar Kalista (Pepein zarra) G.B. Laguntzen diegu atzegabian sendi eta enparau gustiori.

 

Jayotzak.— Mutiko bat izan dute, Urrutia'tar Martin eta bere emaste Etxabe'tar Miren'ek. Beste bat Azpiazu'tar Sakari eta bere emaste Uribetxeberria'tar Garbi Sorne. Zorionak.

 

Eleizkizunak.— Igesi dan igandian ileroko jaya eduki zuten Miren alabak. Goizian seiretan jaupa ta Jaun-artzia. Arratzaldian itzaldia beren buru dan Onaindia¡tar Kelestin'ek eginda.

Datorren egon dian ileroko jaya izango dute Koldobikatarrak. Goizian saspiretan jaupa ta Jaun artzia.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala