ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-11-23

 

Donostia'ra.— Gar bizia arkitzenda, abertzalien artian, igandez Donosti'ko Urumea pilota jokiratzeko euzko-itzaldia entzutera. Gil Robles eta Calvo Sotelo kokolokerieri erantuna emango die, gure aldun argiak diran, Montzon, Iruxo eta Agirre jaunak. Egun orretan bultzi (tren) bereziak egogo dira 4,45 laurleko jun etorria izango da.

— Datorren igandian, Jel Batzoki'ko antzeslari trebiak «Itxaropena» aretuan «Gure Txokua» atal biko Ixaka egiliaren antzerki ederra antzeztuko dabe. Arren bada guztiok juan gaitezan ikustera.

— Nekazari zintzo (Munandi'ko) Etxaniz'tar Imanol eta Osoro'tar Alexander'ek izan duten mutiko jayo berriari «Sabin» euzkel-izen polita ezarri diote. Zorionak.

 

Eriotza.— Arboleda'n Jaunaren besoetan il da, emengo seme zan Izeta'tar Simon (G.B.) 55 urte zituala.

Laguntzen diegu etsegabian bere sendi tamaltsubari, batez ere gure lagun abertzale diran Izeta'tar Julen eta Maxime bere anai arreberi.

 

* * *

 

Datorren astelenian, Gexoetxe-Hospital'eko eleizatxuan, goizeko seiretan eta arratzeko zortziretan, irurrena (tridiua), aziko da, itzaldiak aita [...] Barakaldo'ko Paul'darran gain daude.

— Igandian, illeroko eleizkizuna izango dute. Irugarren malakuak, Deuna Kalare eleizan. Goizian seiterdietan jaupa ta Jaunartzia. Arratsaldian iruretan eleizkizun eder bat irugarren mallako il diranen aldez.

— Larunbatez, baita ere izango dute, beren illeroko eleizkizuna Gaugurtzaliak.

— Lerun zelayan, Eibar'ko «El Gallo» eta Elgoibar F.C.'en txanda da datorren igandian, Bergara erbarruko ostiko txapelketari dagokiona.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala