ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-09-08

 

Eriotza.— Orain dala egun batzuek luzaroan gaxo egon ondoren Jaunak bereganatu du Izagirre'tar Manuel «Azkate». Goyan bego. Nere samin agurra bere sendiari, batez ere, bere seme Peli abertzale jatorrari.

Baita ere il zaigu 89 urtekin Elortza'tar Joseba, «Ibai Errota»kua. Goyan bego.

 

Ezkontza.— Juan dan astian ezkondu zan «Antxusita» basarriko mayorazkua, Azkoiti'ko «Gaztelua» basarriko neskatillarekin. Zorionak.

 

Agurtu.— Eibar'ko jai aberkoia dala bide, emen agurtu ditugu Donosti'ko Zubimendi'tar Joseba euskotar zintzua, Azkoiti'ko «Zorrospe» idazlia, Azpeiti'ko Goenaga'tar Iñaki, Azpeiti'ko Garmendia jatorra bere lagun batzuekin ta abar.

—Aurreko egun baten Itziarko «Itziartxo» idazleme jator ta olerkaria ere emen agurtu genduan.

—Gure artian arkitzen da Aranberri'tar Benedite andereño abertzalea, Oiartzun'dik etorrita. Laurentzi balleko aize osasutsuak on egin deizula.

 

—Gaxorik egon ondoren pixkortu zaigu Aranberri'tar Jeolimo mutil gaztea. Poztutzen naiz.

 

San Antolin.— Ballera onetakuak aurten ere jator ospatu dute beren egun au, ikusgarrizko arri jasotze ta soka tirakak egin zituzten.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala