ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1936-06-07

 

Aberri-eguna.— Guztiz aundikiro ospatu degu Elgoibartarrok aurtengo Aberri-Eguna. Larunbat gaubean eman zioten asiera ta gure mendigoizale zintzuak sekulako su ederrak egin zituzten.

 

Eriotzak.— —Aingerutxo bat zeruratu zayote Urruzuno Etxetxo basarrian.

—Iriondo'tar Babila, «Kaxeta» basarriko 21 urteko neska gaztia ere il zaigu. G.B.

—Elizakuak artu ondoren il da Isasti'tar Katalin, Soruetan basetxeko 92 urteko amona xarra, azkenengo auteskundietan ere bere urte pilla galanta bizkarrian zuala zintzo zintzo izan genduan geuri autarkia ematen. Eta gañera etxerakuan Gora Euzkadi Azkatuta deadarka joan omen zan. G.B. Bere gogo aldez Aita gure bat, irakurle.

—Madrid'en il da Alberdi'tar Julian San Lorentzo'n «Txistu» izenarekin ezagutzen zana. G.B.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala