ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-08-11

 

Asteroko euskal egotzaldiak.—Astero [...] urrutizkiñak —telefonia sin hilos— aldi goxo bat igaro [...] digu bere euskal egotzaldiak.

Lengo astekoa, oso atsegin egiñ zitzaidan Arzelus'tar Amale'ren aldia. Ezda ez nolanaikua gaztetxo au. Bero haiak garbi azaldu zizkigun.

Ez orainguan bakarrik; bera dan guztia. Nerekiñ astero euskal egotzaldia entzuten egoten diranak «¡¡zer sorgintxua!!» diote Amale'gatik; nik diot «zeiñ jatorra».

Orainguan «Amano gona gorri» ipui polita azaldu zigun lenbizi; gero «euskeraz beti» euskeraz gure geuria dan ezkero ezkuntza garbian, beti itz egin bear degula, zion berak.

«Oye Mirentxu ven aqui» ¿Egokia, ezta e Amale? Jarrai, jarrai, zure Donosti oriatik itz egiten, guk entzuten dizugu ta.

Abesti aldiak, soñu aldiak euzkotarrak danok ederki abesten dituzte agotzaldi oietan. ¿Ez al degute beñere [...]? Ba, astero bein asteazkenean eta bestean ostegunez izaten da (aste ontakoa gaur izango da), eta entzun ear genduke danok.

¡Apur bat bizituago, garbiago, emango baluteke...! Aldi batzutan zatar-samar bai dator eta eziñ ondo aditu.

Nik, Alegria'tar Agustiñ'en, ardantegi eta jatetxean patxaran jarrita entzuten ditut asteroko egotzaldi oek, eta entzun nai duenak ere etorri ditezela bertara.

 

¡Eup! Dagonilaren 21 an.— E.A.B. eta Mendigoizaleen ikurriñ onespena degu, 21 an.

Ernai anai arrebak; danok Elgoibar'era. Batez ere nai nituzke egun ortan emen ikusi, idazle talde bat bai prakadun eta bai gonadunak.

Emakumeeri «Mirentxu»k «txokolatea» eskeintzen die «merienda»tan, guztiak batu ditezen. Nik, prakadun anaieri, tragoska bat eskeintzen dizutet guztioi, batuaz anaitasun ezagueragarrian. Etorri bada danok, Luzear aurrena, idazle anai-arrebok eta zuekin ekarri talde aundia, jai eder-eder bat izango degu ta.

¡Eup! Dagonila'n 21 an Elgoibar'era.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala