ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1932-08-17 | Politika - Euzko Abertzale Batza | El Día, 1932-11-18 »
El Día, 1932-11-17

 

¡Egun on!.— Aspaldiko aldiz emen gera oraiñ ere EL DIA'ko Euskal Orri'ra irakurleri (ba ote det irakurlerik) zerbait esatera. Egun on ba guzioi.

 

Idazle batzuk.— Juan dan iganean emen izan ditugu Lezo'ko «Anaxtaxio». Errenderi'ko «Iturralde» «Litargi»kin. Egun zoriontsua igaro genuen idazliok, baño... uste det «Litargi» «Policía secreta» ekarri zutela.

Oyartzun'go neskazarrak eralduta itzaldi bat ematekua eida datozen ilean «Litargi». Ta, gaia itzaldirako eida...

«¿Mutil zarrek zergatik ez dira ezkontzen?»

Gai ori bear bezela azaltzeko, «Litargi» gizarajua neregana etorri da «dokumentatzera».

«Anastaxio» ta «Iturralde»k jakintzan bazuten «Litargi» zertara etorri zen. Oyartzun'go neskazarren entxufiak kito.

 

Zergatik bultzitik

botako zuten uretara

ta an egingo zan ito.

 

Abertzaleak.— Oraingo ontan gogor dabiltza bada toki berri baten jabe egin dira. Toki ontan erakutziko zaie ezpatadantza, kristau ikasbidea, Antzokia ta aldiran ikasbide guztiak.

Il onen 25'an goizeko zazpiretan izango da Arana Goiri'tar Sabin'en gogo aldezko meza.

E.A.B.'k baditu 230 bazkide ta gogor diardube lanian, batez ere Euzko langilien alde. Baita ere Sabin'en gogo aldezko egunian, itzaldi eder bat antolatu dute Batzokian: ta ortarako ekarriko dute Gipuzko B.B.'ko Lendakari Barrena jauna.

 

Esaten dute...— Azkeneko zaparradan 15 margarita bakarrik ito gabe gelditu zirala.

Zirkulo karlista'ko batzuek Euzko abendaren Ereserkia etxian jotzen dutela...

Onelakuak Alfonso Carlos alde Jeneral izan ezik, soldadu ez direla juango....

«Un Cavernicola» entxufe bila dabillela...

Sosolistuak emanda ere artuko lukela...

Uriarte «El Liberal»en ta «Cavernicola» «El Fuerista»n alkarren antza badutela...

Au amaitu dala, ta urren arte...

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala