ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-03-16

 

Izpar beltzak.— Uri gaxoetxe (Hospital)an Jaunaren besoetan ilda Iriondo'tar Joseba Mirena, 83 urte zituala (G.B.)

— Urtebete zuala donkiratu da Zabala'tar Ijini eta Arriola'tar Josebe «Natxikikua» aurtxo bat. Laguntzen diogu atsegabian sendikoeri.

 

Jaiotzak.— Semetxo bat izan dute, Zubizarreta'tar Joseba Mirena'k eta bere emazte Albizu'tar Josebe'k.

— Baita ere izan dute beste bat, Etxeberria'tar Benita eta bere emazte Agirre'tar Pelise'ik. Zorionak.

 

Izpar beltza.— Donosti'ko Abad Andoni gexoetxean Jaunari bere bizitza eman dio, Sanchez'tar Domeka 44 urte zituala. G.B.

Laguntzen diegu biotz biotzez sendikoeri atzekabian.

 

Lizardi'ren eriotza.— Uri onetako aberzaliok tamal aundia artu degu Agirre'tar Joseba Mirena «Lixardi»ren eriotza gaitik guztiok ezagutzen gendun bere idazki eta olerki lanetatik. Goian bego ba. Eta laguntzen diegu atzekabian G.B.B. eta bere emaztiari.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala