ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-01

 

Anai arrebak ongi etorri.— ¡Au poza! Euskal idazle batza eratzeko, igandean izango dan batzarra Elgoibarren izango dala. ¿Ta nola poztu ez? Orain ilabete bi dirala Aberri'ren omenaldia dala ta idazleok azaldu genduan nola, «euskal idazle batza» gertutzeko naia betetzera guaz. Eta nai ori emen Elgoibarren azaldu zan garbi orduan, eta gaur emen bertan berriztatua ta aurreratua geratuko da.

Elgoibarren; gure txoko txiki txukun ontan. ¿Zergatik emen? Bizkai anaien esanak kontuan artuaz, diote. Bai. Elgoibar erdi erdian egon; egoki nundik nai, goizeko zortzi ta zortziterdietan bertaratu, amarretan batzarra egin, bazkaldu bapo ta bostetan etxeruntz, ¿egokiagorik? Eta esango nuke gure txoko onen pakeak berak, begiak onuntz jarri dituala, ta edonun bertan azaltzen dan argitasuna, eta jan edanean berriz ¿zer «Mirentxu»k jarri oi duan bazkaria baño goxoagorek? Dana dala, Elgibar degu igandeko batzarra egiteko izentatua. ¡Au poza!

Etorri, bada idazle anai arrebok; besoak zabalik besarkatzeko gertu gera. «Aberri»ren omenaldian ezagutu giñanok eta gehiago alkartu gaitezela igandean. Baña... konturatu gaitezen orduan gure artean izan genduan idazle zintzo, anai maite bat gutxiago degua: «Zebain» jatorra, Jaunak ala nairik il da. Oroitu gaitezen alkar besarkada ematean, anai bat il zigula eta gure alaitasun eta eginbearren aurrez, otoi bat zuzendu dezagun guztiok «Zebain»en gogo alde.

Ontan, bada, anai arrebok ongi etorri bero ta biotzkorrena.

 

Euskel izena.— Gure baserrietan zear dijoa eusko aize garbia. «Bioiñ» baserriko senar emazte diran Egaña'tar Pedro ta Lizundia'tar Justak alabatxo bat izan dute. Bataioan aita ordeko Idiakez'tar Joxe Mari ta ama ordeko Juaristi'tar Benita izan dira ta jaioberriari euskel izen polita jarri diote: Miren Garbiñe. Zorionak.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala