ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1934-01-26

 

Andoni Abad Deuna.— Eskerrak Batzokiari oso ospatzu igaro degu gure uriko bigarren zaindari eguna. Beste urtetan baño ere jai gehiago izan ditugu aurten.

Goizian aresbatzak eta txistulariak kale jira egin zuten eresi alaitsuak juaz.

Amarrak laurden gutxiaotan eleizpian ibildeuna egin zan Deun Andoni irudiaki.

Amarretan bigarren «Pontifical»a abestu zuten oso ederki. Itzaldi sakon ta ederra gure eliz egin zuan aita Alegria burutamenduna (Kaputxinuak). Jaupa bukatu zanian gorpuzkia mun egiteko eman zan.

Ondoren Eresbatzak eresi aldia jo zun. Gero batzokiko ezpatadantzari ta pospoliñak beren anka piskorrekin erakutsi ziguten beren trebetasuna gure erriko dantzekin.

Arratsaldian Batzoki'ko bazkide diran Beristain'tar Tiburtzik eta Gabilondo'tar Julenek; Arriola'tar Sabin eta Lizarralde'tar Josu «Agarre» eskuzko pelota partidu eder bat jokatu ondoren irabazi zien.

Ondoren ezpatadantzari ta poxpoliñak berriz dantzatu zuten txalo aundiak entzunik. Au bukatzian eresbatzak dantzaketak jo zitun. Eta eskoletako enparantzan trikitixa egondu zan.

Gaubian Batzokiko antzezlariak «Itxaropena» aretuan antzestu zituzten «Una vieja que pasó lorando» eta «Joxepantoni» bakoizketa Ansola'tar Jone andereñuaren gain egon zan. Poxpoliñak ere oso ederki bete zuten beren egin biarra, obeto ezateko oso txalotuak guztiak izan ziran. Nere txaluak ere artu.

Gaur arratsalde eta arratsian antzeztuko dituzte «Una mujer que pasó llorando» eta «Txiribiri».

Arren ba, alegindu zaitezte gurasuok, arratsaldian bialtzen zuen umiak, gaubian ezaiote utziko nagusientzako izango dalako.

 

Izpar beltza.— Amazortzi urte zituala il da uri onetako «Lekonberri» baserriko Ayerdi'tar Pantzeska mutil gaztia (Goyan bego).

Laguntzen diegu atsegabian guraso tamaltsuei.

 

Deia.— Datorren astelen gaberako dei egiten zaie Batzokira, Deun Agate abestiak abestera etorri nai duten abertzale guztieri.

Arren ba guztiok Batzokira.

 

Txapelketa.— Igandian izango degu uri onetan Bergara erriko Batzokien pelota txapelketa.

Eibarren aurka jokatuko dute guriak.

Abertzaliak guztiok ikustera gure kirol eder au.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala