ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-04-08

 

Juan zan larunbat eta igande gaubian, ainbat notin juan zan Eibar'era Astelena pelota-tokian «Iru Gudari» eta «Aizteak antzerki ederrak ikustera Bilbao'ko Euzko-Gastedi'kuak botata.

Mendaro auzo urira ere igande arratsaldian abertzale talde aundia izan giñan bai gizon ta emakume ango Euzko-Batzokiak eta Emakume Abertzale-Batzak antolatu ta euzkel-itzaldia entzutera. Bertan oso ederki itz-egin zuten Egiguren'dar Kistiñe Ernani'ko andereak. Etxabe'tar Eli'k, eta Biteri'tar Bingen'ek.

Oso pozik etxeratu giñan oso itzaldi aberkoi ederra entzunda.

Egun ortan arratsaldian gure Jel Batzoki'ko antzezlariak Usurbil'en izandu ziran euzkel-jai eder bat usurbiltarreri azaltzen pozik etxeratu ziran zioten oso ongi artu zituztela.

¿Berok zelan portatu ote ziran?

Esango digute bertako idazlariak.

 

* * *

 

Gar aundia arkitzen da emengo abertzalien artian Berbezkunde Pasko egunian Gipuzkoa-Buru-Batzarrak antolatzen duan jai ederretara juateko uste det ezpatadantzariak ere au izango dirala.

 

* * *

 

Jaunaren besoetan il diranak: Pagola'tar Jon Ugutz 11 urtekua; Arakistain'dar Miren 59 urtekua; Maiztu'tar Koldobika, 58 urtekua eta Donosti'ko Abat. Andoni donearen gexoetxian Gabilondo'tar Sebastene andereak (Goyan bego).

Laguntzen diegu atsekabian sendikoeri.

 

* * *

 

Alabatxo bat izan dute, Estarta'tar Imanol eta bere emazte Rodriguez'tar Nekane'k. Zorionak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala