ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1933-10-01 | Gizartea - Heriotzak | Argia, 1933-12-24 »
Argia, 1933-10-29

 

Jaiotza.— Miren Lore, euskel izen ederra ezarri diote «Unastei» basarrian izan duten alabatxo berriari. Nere zorionik beroenak bere guraso, aita-ama bitxi ta batez ere bere izeba Miren'eri eta ia zu bezin abertzale zintzua izaten dan igali berri au

 

Eriotza.— Egun batzuek itun egin ondoren Goiko Jaunak Bereganatu du Agirregomezkorta'tar Jose Luis, lau urteko mutikotxua. Bere samiñ agurra bere guraso naigabetuari.

 

Dabiltzanak.— Emen agurtu ditugu euskel idazle jatorrak diran «Biriatu», «Burni Bide» ta «Kaiku». «Burni Bide» berriz ere laster degu emen bere olabarro ta guzti. Poztu «Aixerixa», «Aberri» ta «Ixaka», berriz ere beste betekada bat laster dezue ta «Kaiku» berriz etzaigu pixka baten azalduko, juan dan igandian bere baño ere kalabaza aundiagua artu dualako. ¿Zer uste dezu ba «konpañeo» erbestera etorri ta ere nagusi?

Afrika'n bere gudaritza egin ondoren etxeratu zaigu Ansola'tar Joseba «Zanboliñ» txistulari opatsu eta jatorra.

Terranoba'tik, bakallaotan denporale bat egiñ ondoren, Larreategi'tar Mikel eta lagunak.

 

Batzokiko txapelketa.— Gure pillota zaliak juan dan igandian Soraluze'n egin zuten beren batzarra, eta oso pozik etxeratu ziran batzar orretatik gure eusko jolas au aurrera eramateko asmo gogorrak artu zituelako. Ori da, ori, jarraitu gogor gure jolas auren alde, geuk egiten ezbadegu ez du iñork egingo ta. Gañera oso biarreko zaizkigu ta aurrera.

Eusko Araudiaren alde emen ere oso gogor ari dira gure anai eta aizpa zintzuak egunero Eusko Batzokira alduanak alduna egiñaz. Emen jentia oso gogor dago autarkia Eusko Araudiaren alde emateko, batez ere emakumiak, eta orixe biar degu. Ez da bildurrik izan zuek emakumiok eta gaur zortzi bakoitzari tokatzen zaion lekura juateko gertu egon autarkia ematera, eta onela egiten badezu aspaldiko urte auetan egiñ dezun beste negar ez dezu egingo, zure anai edo semeren bat Aprika edo Jaungoikuak dakian lekura eraman dizuelako. Baserritarrak, zuen artian ere ez dedilla iñor gelditu Estatutoaren alde autarkia eman gabe etzaizute damutuko-ta.

 

—Gure artian denporale bat egin ondoren Errezil'era joan da Agirretxe'tar Kaxilde.

 

Errezil'ko «Garbiñe»ri.— Asko poztu naiz gure ARGIA onek beste laguntzalle bat geiago ba duala ikustiakin eta jarraitu gogor orko berriak bialtzen pozik irakurtzen dituguta. Eskumiñak «Itziartxo»ri ta San Martiñak ondo igaro. Agur.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala