ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-07-22

Deun Laurentzi

 

—Eup?

—Zein da?

—«Bertako bat».

—Zer nai zenuke?

—«Zapelaitza»rekin iz bi egin nai nituzte ta, etxian ote dan edo.

—Bai, oaintxe etxeratu da amorrai billa ibilli ondoren; gosaltzen dago, ta atoz aurrera.

 

* * *

 

—Egun on «Zapelaitz».

—Bardin iri-ere.

—On egiñ deikela.

—Eskerrak, nai badek baziok iretzat ere.

—Eskerrik asko, iru talo ta erdi barruratu dizkiat eta ez diat geiagoren bearrik; ¿amorrai asko arrapatu al dek?

—Bai zea... ordurik aña izateko lau gutxigo, goizeko lauretan asi nauk eta berialaxe arrapatu dizkiat bi guri-guriak, da, bi ezkero iru dala esaera ta etsi eziñik amarrak arte jarraitu diat baño ez diat geio isatsik ere ikusi.

—Emaztia engañatzeko naikoa dituk oyek.

—Biarko, da ze berri on dakarkik ba?

—Nere berriak onak diran edo ez, gero ikusi bear, ik ontzat ematen dituken edo ez ziok gora bera guzia ta.

—Ni epaille bear e? Tira ba ezanzak azkar esan bear dekana, lana ere badiat gaur eta azkar egin bearrekua gañera, «Aberri»ren andregaiak biali ziak laubuu aundi bat, esanaz anka batian bere izen abizenak eta bestean «Aberri»renak egiteko txukun ta bizkor.

—«Aberri»k andregairik ba aldik ba?

—Andregaia bai, andrerik ez dik izango iñoiz ere baña.

—Beiñ berrogeiko mallara iritxi ezkero naiko lan...

—Tira mutil, utzi «Aberri»ren ipuñak eta bota zak euria.

—Tira ba... or ziak, badakik Deun Laurentzi'ren eguna gañean degula ta... egun orretarako Donosti'ko Poxpoliñak ekarri bear genituzkela Laborda jaunarekin batian.

—Astakillo demoninua! Ta nundek txindia ortarako?

—Labordak ez dik sosik ere artzen. Poxpoliñen bideaku ta jana, ori dek ba nere miña, «kajan» egongo dek puskat baña, ortarako gutxitxo alajaiña.

—Donostiraño jun gabe errian bertan ere badizkiagu Poxpoliñak; dantzari trebeak gañera.

—Ango edo emengo, aurten zerbait geiago egin bear diagu beintzat. Elizkizunak ez dik akatsik, jaupa abestu ederra eratzen ditek, izlari eta abeslaririk jatorrenak ekarriaz. Igaz etzekiat zergatik etzan abestu «Iñaki» bukaeran. Aurten abestuko alditek orretxek edertzen dik bukaera ta.

—Da jaupa ondorengo oitura zar eder aurresku soka?

—Ez natxiok aztuta, igaro diran iru urtetan ez diagu ikusi len urtero izaten dan dantza eder ori; lotsatu egin bear genikek, ballera guzia abertzaleak gaituk, esate baterako. Maite degula Aberria, maite ditugula oitura zarrak esaten ari gaituk eta nola utzi oitura zar eder ori galtzen? Ez, aurten berrituko diagu jolas, garbi ori, Arriola'tar Modesta abertzale jatorra «enkargatuko» diagu aurresku soka orren eratzaille, billatu deitzala mutil dantzaririk ederrenak, eta eratu deixala aurresku soka eder bat.

—Aurresku dantzak eta ortarako Arriola'tar Modesta ori beori litzakek bat egundokua.

—Bai, txikia danagatik ikusiko likek jendiak, baño auten orrek eziñ leikek, aitaren eriotzaren samiña igarotzeko astirik ez dek oraindik eta.

—Ostian ere badituk emen mutil jatorrak.

—Bai, baño «gaitz bat» ditek guziak, lotsa dituk lotsatu biar ez luteken gauzetarako, eta lotsarik ez ditek lotsatu biar luken jolasetarako, euskotarren dantza garbirik ez ditek nai, eta atzerriko zikiña bai. ¡Lotsagarriak!

—Badituk oraindik ere banakak dantza garbi askatua maite dutenak, eta ikusiko dek Modestak eratutako aurresku ederraren ondoren zenbat gazte eta zar dantzatuko dan geok ere egin bear diagu eta.

—Da eguardian dantza garbian dantzatzeak ze esanaidik illuntzean «lapa» dantzan egitekotan?

—Gauza gutxi, baño zeregingo diagu ba, «Txanboliñ» mutillak ederki jotzen ditek txuntxuna arratsaldean, baña ez dik iñork ankarik ere jasotzen, ori «atrasaua» omen dek, eta auspusoiñua asten danian, an ari dituk atso-agurietarañoko guztiak tatarrasian, alkarri eutsiaz errezago ibiltzen omen dek eta.

—Nik agindu biar banu atzerriko dantza lotu ortan dantzatzen diranei, onenbesteko «multa» edo izun bat jarriko niokek, edo bestela zaintzalle batzuk jarri urritz makilla biguñ-biguñekin.

—Mutil, gu ezgaituk iñor ortarako, aginpiderik ez diagu ta, baño jungo nauk Mikel ziñegotziarengana eta «Upei» «maiordomo»arengana, itzegingo diat Poxpoliñen gañean eta aleginduko gaituk oitura zarren alde zerbait egiten.

—Da, aurreskua?

—Aurreskua, esan diagu ba len ere, Arriola'tar Modesta'ren gaiñ gelditzen dala ori eratzea.

—Ni aske gelditzen nauk orduan.

—Ik antolatu bitartean itzaldi aberkoi bat.

—Arbilurrak antolatzea egokiagoa dek neretzat itzaldia baño, ire gaiñ gelditzen dek «Zapelaitz» agintzen dutenekin itz egin ondoren, egitarau eder bat ARGIA'n argitaratzea. Agur.

 

BERTAKO BAT

 



Bilatu:


elgoibarko udala