ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-04-26

 

Arnoateruntz.— Ba'guaz goruntz talde aundian; jai ospatsua degu. Bertatik gure Euskal-erriaren zati eder ederra ikusi eta gozatu degu. Goazen ba Arnoateruntz; Arrilaga'tar Antonio sendagile trebe eta biotsuaren omena degu-ta. Goazen... Ba'guaz, Jauna lagun.

 

Langile jaia.— Orrila'n lenbisiko egunean da Langilearen jaia «Solidaridad Obreros Vascos» deitzen zaion bazkunekuak «San Lorenzo» Ermuaran aldian ospatzeko asmoan dira, jaupa abestua, «bankete» eta txistu erromeria egiñaz. Ederki; euskaldun bezela ibil gaitezen behintzat.

 

Izpar beltza.— Irurogeita hamaika urtekin, il da «Aldamar» baserriko Leyaristi'tar Manuel. G.B.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala