ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-08-02

 

Euzko jaia Deun Laurentzi'n.— Bai genekian gure deiari erantzungo ziela emen inguruko abertzaliak (jakiña aspaldian egarri zeuden da). Artu degu Soraluzetarren idazkia: bertan diote igandian etorriko dirala ainbat lagun bazkaitara eta berekin ekarriko dituztela bederatzi ezpatadantzari eta txistua guztia beren gain.

Baita atsegin zaigu irakarririk igandeko Euzkadi'n gar aundia zortu dala Azkoiti'ko abertzalien artian ere. Diote mordoska ederra etorriko dirala. ¿Soraluzetarren eran etorriko ote dira txistu eta ezpata-dantzariekin? Gure naia alan beteko lukete... guk umoria besterik ez degu ba...

Eibar'tik ere oso ipar alaiak ditugu, ba onek ere bai diote ozte aundia etorriko dirala. Ez dira ba makalenak ziur gaude al duten guztiakin lagunduko digutela, bai biotzez, animaz eta sakelez.

Ermu'tik emen izan gendun lengoan Ermu zale eta arek ere agindu zigun batedonbatzuk etorriko zirala eta berak lan egingo zuala ainbat geien etorri ditezen. Eskerrikasko lagun zarra, eta alegin egin.

Bergara'n ere uste degu garbizia, sortuko zala, ez dira ba arazo onetan atzenenguak. Eta zuek ere bai Azpeiti eta Mendaro, ia aspaldiko urtetan ez gera alkarrekin batu ta eta orainguan itxura baten biltzea geran badago bierra eta.

Jaia onela izango da:

Ilan 2'an, gabian biribilketa txistuagaz.

Ilan 3'an: Goizean, berdin biribilketa.

Zortziretan eta zortziterdietan, emengo Batzoki'ko batzordia [...] detozan abertzale bidera irtengo da.

Ondoren Deun Laurentzi'ra.

Amar terdietan bertako txadonan izango da jaupa abestuba. Perossi'ren laburra (brebia) aditzen eanten zaie beste errietako abeslariei entsaiatzeko eta korura etorteko.

Ondoren espata-dantzariak.

Gero oturuntza [...] Jolas-Toki pelota-lekuan:

Bazkaria au izango da:

Sopa bi: Solomua. Egaztia.

Postriak.

Sasoieko igaliak eta abar.

Ardua eta Sallobenteko sagardua.

Akeita, txoia eta txokorra.

Guztia sei laurleko.

Arratzaldian itzaldixo bat egingo du Altzeta, Zumarraga'kuak, azaldurik Artazo pelotaria'ren iaiotasuna.

Gero espata-dantzariak eta euzko-erromeria.

Au bukaturik txistu otsian guztiok etorriko gera uri ontako Euzko Oituren enparantzara eta an dantzatuko dute berriro espata-dantzariak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala