ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-07-06

 

¡Eup! Elgoibar eta Azkoitiko anai abertzale zintzoak bere biziko euskal jai ederrenetako bat antolatu dute (J.L.) datorren iganderako, Azkoiti'ko Madarixa menditxo txukun orretan ospatzeko. Irakurle, emen azaldu nai nizuke zerbait jai onen berri: baña nik emen esaten dizudan baño zer ikusi geyago izango dezu.

Amarretan, Perosi'ren iru abotsetako Jaupa nagusia. Bertako Txonislaria izango da Arrue'tar Joseba jauna «Argia»ko zuzendaria.

Jaupa ondoren Iñaki Deunaren ereserkia.

Gero abeslariak eta izlariak. Izlariak izango dira gaur Euzkadi guztian ain ezagunak diran Urtzelai'tar Julene andereñoa, eta Leunda'tar Pausta.

Ordubatian oturuntza edo jan pesta, sabelak bete bete egiñ arte. Sukaldaria ez al da beintzat aistuko «letxuga» edo olako gauza prestuak ipintziakiñ «Atarrene» ta «Aberri» ere an izango diralako.

Arratsaldeko iruretan elizkizun edo «bezperak» Deun Ixidor'en bazeliz-txoan. Onen ondoren itzegingo dute Azkoitiko E.A.B.'ko uru andereñok. Irurak izango dira zeiñ baño zeiñ izlari obiak guk entzutia degunez beintzat. Gero iluntzera arte eusko erromeria.

Badakizu ba, irakurle, datorren igandian egun eder bat igaro nai badezu juan zaitez Madarixa'ra. Eta antxen bai ederki. Emendik ere abertzale guztiak juango gera, eta bertatik juango dira txistulari , dantzar-txiki eta abeslari onenetakuak diran Gabilondo'tar Lontzi eta Uriguen'tar Jerman «Etxeiña». Beaen abesti goxuak entzutiarren bakarrik ere juan leike. A zer nolako une atsegiña eta algara gozuak Madarixa [...] gizon eta emakumeentzat.

Ia ba zuek ere Mendaro, Itziar, Lastur, Azpeiti, Soraluze, [...] eta aizpa abertzaliak, nere enpada oni entzunkor egin gabe guztiok Madarixa'ra. Oraindik denpora gutxi dala Azkoiti'ko piper poto saliak ortxe Madarixan bertan, gure Euzkadi Aberri bakarra lurpera sartu ziguten lekura.

¡A [...] gixaxuak! [...] uste ote dute gure Euzkadik oyek lurperatuko ote duen bildur daukala? Oriek beziñ arerio gogorrak izan ditu, baña oraindik ezka iñork lurperatu eta ezta egingo ere. Euzkadi, danen gañetik, beti zutik ezango da. Oraindik seme eta alaba zintzuak berak baditualako.

Emengo anai eta aizpa abertzalei ere imurtxi bat egin biar diotet.

Badakizu irakurle nola emengo Emakume Abertzale Batza'ko il guztietako 25'an jaupa bat emanarazten duala, eta jaupa au Deun Mikel zaindariari ezkeintzen diogula gure otoitzakiñ batera. Euzkadi'ren azkaztasuna lenbailen iritxi dezagun, berak lagun deigun.

Tamala zait, baña esan biar dizutet, oso notiñ gutxi ikusten detala jaupa onetan. Bai gizon ta bai emakume. Eta imurtxi onekiñ esan nai dizutet guztiok zintzo jarraitu biar degula jaupa ontara.

Ikusiko degu datorren ilan edo il ontan enbat juaten diran.

Agur ba guztieri eta lenago esan ditudan erri oyetako abertzalieri, igandera arte, agur.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala