Batzar artezkari berriak.— Gau gurtzallak datorren urterako artezkari Batza au aukeratu du:
Lendakari, Iriondo'tar Iñaki.
Idazkari, Garate'tar Kirika.
Txindira, Iriondo'tar Kisar.
Arteskari-lagunak, Untzueta'tar Estepan, Beruedo'tar Pelagi, Unzueta'tar Laxar, Ansola'tar Joseba.
Baita ere Euzko Batzokiak aukeratu zuan urte ontako Batzar artezkaria onela:
Lendakari, Aizpitarti'tar Joseba Mirena.
Idazkari, Epelde'tar Alberta.
Txindi-zai, Iriondo'tar Kasir.
Arteskari-lagunak, Konde'tar Maxima, Mendikute'tar Laurentzi, Argarota'tar Txaka, Ulazia'tar Joseba Erramon.
Euzkel-izena.— Igazi dan igandian txadon nagusian ugutzatu zan Euzko Langille-etako bazkide dan Gabilondo'tar Lontzi eta bere emaste Arakistain'tar Josune'ren mutiko bat. Aita-Ama bitxi izan ziran, Armendia'tar Gillelma eta bere emazte Izagirre'tar Miren. «Sabin» euzkel-izen ederra ezarri zioten. Zorionak Lontzi eta emaztiari, eta alegin egin zuen antzeko abertzalia izan dedin mutiko ori.
Iri indarketa.— Kandelario egurako iri apostu bi antolatu dituzte, aldebatetik izango dira, «Juariste aundiko» itzai eramanik Learisti'tar Kepa jaubia, eta Osoro'tar Balendin abatetxekua.
Beste iriak dira «Kaskante» baserrikuak, itzayak Mugertza'tar Jose jaubia, eta Urrutia'tar Martin edo bestela Arrieta'tar Imanol.
Etxeratu.— Da Donosti'n osakuntza eginda Aizpiri'tar Pantzeska. Ongi etorri.
Emakume Abertzale-Batza.— Onek emakume abertzaliok, datorren igandian nai izan zuten, beren zabalkundia egitia, baña baibenik ez dute izan agintariekandik, eta urren arte utzi dute, Jaungoikuak lagun aditzera emango degu sasoez.
Baña egun orretan zerbait egin gabe ez dute nai utzi eta antolatu dute itzaldi aberkoya, arratsaldeko lau-laurden gutxigotan itsegingo du Euzko-Batzokian, Lazkano'tar Miren Eibar'ko andere argi eta abertzaliak.
¡Elgoibartar emakumak! gustiok biar arratsaldian Batzoki'ra.
AIXERIXA