EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA ELGOIBARREN


HONI BURUZ

Euskararen egoera erabat okertu zen gerra aurretik gerra ostera Elgoibarren. Garai hartako debekuek eta zapalkuntzek euskarari bidea zeharo oztopatu arren, zenbait herritarrek euskarari eusteko zirrikituak bilatu zituzten. Ibilbide horretan asko izan dira euskararen alde lanean jardun dutenak, arlo ezberdinetan: hezkuntzan, euskalduntze-alfabetatzean, komunikabideetan, musika alorrean, antzerkigintzan...



—Helduen euskalduntze-alfabetatzea—

Agirre Osoro, Jabi

Elgoibar (1958)

Agirregomezkorta Laka, Itziar

Elgoibar (1956)

—Eta etxeko girua... ze hizkuntza... euskeraz eitten zan zuen etxian?

—Hori da. Euskeraz eitten zan nere etxian, baiņa, klaro, eskolara hasi giņanian, erabat erdalduna zan giroa eta nere ama zanak ipintzen zaban frigorifiko gaiņian ipintzen zaban itxulapiko bat eta pezeta bat edo ez naiz gogoratzen oin –ze txakur haundiak eta txakur txikiak ere ezagutu genituen–, baiņa dirua sartu bihar izaten genun, ama oso gogor jartzen zalako, euskeraz egin bihar genula eta… Klaro, gu eskolatik, bueno, etxera juaten giņanian, hasten giņan erderaz eta... hori. Hori ezagutu naban, bai. Eta gerora, ba, 8 bat urtekin-edo hasi giņan… hasi zan ba Elgoibarko Izarra elkartearen bittartez edo, euskera pixka bat reforzatzeko edo, Kinak. [...]

Ajuria Garate, Itziar

Elgoibar (1924-2023)

Alberdi Gorostiaga, Andres

Getaria (1950)

Hor Elgoibarko institutuak, gaiņera, suertia izan zuen. Garaitsu horretan, 79an, sortu zan hemen artian ez Eusko Jaurlaritza baizik eta Consejo General eztakit-zer –holako izen bat zuan– eta horrekin batera hasi zan “euskal” ikuspuntutik eskolak eta institutuak montatzen. Eta hemen bi pertsona ibili ziran nahiko fuerte, apustua egin zuten Donostia aldian honeako, eta izan ziran Mari Karmen Altzueta eta Xabier Mauleon. Eta habek ez dakit berez ze entidade administratibo –ze izen– jarri zioten, baiņa Gipuzkoan Elgoibarko, Hondarribiko eta Hernaniko institutuak nolabait ere “instituto piloto” modura izendatu zituzten. [...]

Arrieta Soraiz, Ion

Elgoibar (1952)

Arrieta Soraiz, Regina

Elgoibar (1947)

Astigarraga Zubiaurre, Jesus Mari

Elgoibar (1951)

Azpiazu Kaltzakorta, Antton

Elgoibar (1956)

Belategi Okina, Izaskun

Elgoibar (1946)

Bilbao Aizpiri, Jesus

Elgoibar (1940)

Castilla Molin, Ana

Elgoibar (1958)

—Ta gero, horretaz aparte, pues, hori, ikusten genuen zer indarra hartzen ari zen euskera eta ikusterakoan zer indarra hartzen ari zen, eskolak berak beraren planteamentua egin behar izan zuen. Orduan, A eredutik lehenengo pausua izan zen B eredua eskatzia. Horrek suposatzen zuen plantillatikan hainbat plaza perfilatzen zirela euskera... Orduan, horrek suposatzen zuen zeuden irakasleen artean beste toki batera jun beharko zirela. Hori ez da inoren gustokoa, baina, klaro, mahai gainean jarri behar dituzu gauza guztiak. Aurrera jarraitzea nahi badegu, gure aldetikan ere jarri behar degu. Orduan, hasi giņen hortikan. Klaro, geundenon artean ere euskera ez genuen menperatzen. [...]

Elustondo Oņederra, Mari Karmen

Elgoibar (1947)

Epelde Iriarte, Agurtzane

Elgoibar (1960)

Estibariz Astarloa, Mari Jose

Elgoibar (1958)

Garmendia Txapartegi, Marijo

Tolosa (1962)

Gartzia Konde, Pake

Elgoibar (1952)

Guilló González, Alfonso

Elgoibar (1953)

Iņurrieta Leturiondo, Amaia

Soraluze (1952)

—Gero ni 80. urtian, ya 1980xan, ni hasi nitzan txikixekin, lau urtekuekin. Hor egon nitzan ni denpora mordua egon nintzan lau urteko gelan. Orduan ya hori, bestiak, ya nausixauak eta, beste lan batzuk eta beste gauza batzuk igual eitten zeben. Ez dakizu? Baiņa nik lau urtekuekin zan... ba, ez dakit... gauza… berekin berba ein, abestu… ez zan halako... gramatika erakustia eta horrek gauzok.

—Eta zelan izan zan prozesua euskalduntzekua? Ze hasieran euskera asignatura moduan emoten zenduen eta gero ya noiz hasi zan pixkanaka...?

—Ba horixe, horregaittik... nik hor ez daukat base haundirik esateko. Ze, esaten dotsut, zelan egon nintzan ni txikixekin, ya ni neuan pixkat horretan... aparte. [...]

—84 inguruan jarri ziala euskera-ereduak. Ez?

—A! Ereduak, klaro. D eredua... Bai, bai.

—A, B, D... 84 inguruan.

—A, ba, igual bai. Igual bai. Txikixak D eredua zan, Haur Hezkuntza D eredua zan. Ta bestia... bestia, klaro, gero A izan zan... A da...

—A erderaz.

—Dana erderaz. A! Orduan ez. B. B. Gu giņan B. Osea, txikixak, D, Haur Hezkuntza D, eta bestiak B. B. Zan B. Bai, bai. Hori da. B. Dana euskeraz, baiņa, bueno, gero matematika erderaz emoten zeben. Gizarte-ta ez, gizarte euskeraz ta…

—Bai, pixkat Herri Eskoliak euki izan daben eredua, ez, gure epokan. [...]

Konde Zubiaurre, Joseba

Elgoibar (1954)

—Mekanikara bueltauta, nere lankidiak, euskerazko adarrian, bazauden. Karlos Ansola. Horrek ematen zaban matematika finanzierua. Nik kontabilidadia ematen naban bezela. Gero Mariasun etorriko zan, baiņa uste dot beranduau dala.

—Orduan hasi ziņan lehenengua euskeraz emoten...

—Kontabilidadia bai. Eta hau, Karlos, bestia.

—Bixok. Zuek izan ziņazien...

—Bai.

—... Mekanikan euskeraz zeozer emoten hasi zian lehenenguak.

—Bai. Baiņa copyright-a ez daukat, e! Ez dakit seguru-seguru, baiņa baietzian nao. Eta horrek zian 5 urte; orduan, jun giņan urtetik urtera. Hasi giņan “preparatorio” eta 5.enera allegau giņan. Preparatorio zien... [...]

Larraņaga Bilbao, Amaia

Elgoibar (1961)

Larraņaga Uriguen, Sebas

Elgoibar (1956)

Lasa Amorebieta, Edurne

Elgoibar

Loiola Ugarteburu, Maritxu

Elgoibar (1948)

—Gero, ya handik, bueno, itzultzaile ikastarua egin eta gero, hasi ziņan udaletxian edo...?

—Bai, hori da. Ni... Kalean bi munizipalek esan zidaten: “Zuk erakutsiko zenizkiguke guri euskeraz?” eta “Bueno, ba, bai, nahi baduzue, bai” eta bata zan gallegua eta bestia andaluza. Eurak ez zeukaten heziketa ezta gazteleraz ere, e? Oso zaila zan, ortografiako faltak eta abar, ezta? Baina, bueno, hor egon nintzan eurekin pare bat urtian edo. Eta gero... hoiek hasi ziren eta gero udaletxean esan zidaten aber zergatikan ez nintzan hasi langileekin, funtzionarioekin, ezta? Eta hasi nitzan funtzionarioekin. Eta jendea interes haundiarekin eta dana, eta baita ere batzuk titulua ere –EGA ere– atera zuten. [...]

Mujika Latxa, Txomin

Elgoibar (1952)

Odria Aldazabal, Lurdes

Elgoibar (1952)

Odriozola Sustaeta, Iņaki

Elgoibar (1961)

Ortuoste Arana, Angeles

Elgoibar (1949)

Segundo Armero, Andoni

Elgoibar (1957)

—Esan doguna, zuek hasi ziņaten ya guraso bezela D eredua lortu nahian eta zer gertatu zan... hasi ziran irakasle euskaldunak etortzen eta hango irakasliekin zer gertatu zan? Euskaldundu ziran edo...?

—Ba ez. Alde batetikan ya nagusiak ziran. Eta, gaiņera, ba, bueno, lortu zuten –puntuazio nahiko altua zuten eta– lehiaketa.... Zelan esaten da? Leku-aldatze lehiaketan lortu zuten bere probintzietan edo beste lekutan… hau da, bueltatu zian jatorriko... jatorrizko herrietara.

—Orduan, eskolia berritu in zan guztiz, ez?

—Guztiz, guztiz, guztiz. Elgoibartar batzuk ere ya sartu zian eta, enfin, hasi zan… Prozesua, ba, pentsau, ba, 6-8 urte zian EGBn gehi 2 eskolaurrian, ba, 10 urteko prozesua izan zen. [...]

Eta azpimarratu behar dut, gainera, D eredua ezartzea guztiz –guztiz, e!– espaiņolizatutako eskola baten ez dala erreza, lehen esan dudan bezala. Klaro, gurasoen onespena ere lortu behar zan eta guraso gehienek ez zekiten euskara. Eta, hala ere, D eredua beti babestu egin zuten, hau da, oso babestua izan zen D eredua. Eta Muguruza eskola garai hartan oso kontraste haundiko eskola zan. Ze zan eskola komarkala. Ordun, jasotzen genitun auzoetako ikasleak, inkluso baserrietako jendia. Ordun, bazegon –ba, ez dakit ze porzentaia egongo zan, baiņa– porzentai bat euskaldun peto-petoez... [dago]. Hau da... Holan. Eta kontrastea zen. Ba, bueno, hori lortu zan aurrera eramatea. [...]

Solupe Zulaika, Ixidor

Elgoibar (1948)

Ugarteburu Meabebasterretxea, Angel

Berriatua (Bizkaia) (1942)

Vallejo Arriaga, Miren

Elgoibar (1923-2020)

—Eta zu ikastolan be, edo ikastolak sortzen be ibilli ziñan, ezta? Zu edo gizona edo bixok…

—Bai, gizona, bai. Gizona bai. Nik gero klasiak ere ematen nittuan.

—Ikastolan?

—Ikastolan ez. Ikastolarik ez zauan oindio.

—Euskeria erakusten?

—Bai. Gero haura egon zanian kartzelan, hemen egon nitzan Mecánica-n. Zeoze bihar naban ta, taillarretik ez genduan ezer atara ta, ezer ere ez. Eta hemen egon nitzan ta hemen denpora gitxi in naban, e? [...]

 


elgoibarko udala