Berak etxean egindako azken erreteilan, porlan masatan ondo itsatsitako gailur-teilak eraman zituen azkenengo haizeteak.
-Zienkuenta y seisa, "ciencuenta y seis. Cinco seis. Pufff! Cuarenta y un"uan haizia. Oin ein dau eta orduan ere...
-Trena eta bota ebana, ezta? Hor Zarautzen edo trena ez eban bota haiziak?
-Bai. "Cuarenta y un"uan bota zaban. Atzeko kotxian beratzi itto zian. Erdixan geratu zana ez zan uretara aillegau, baiņa bestia ondokua uretan eta atzeko buztanian zixena behera eta uretan zaudenak itto. Orduan Donostiatikan etxera etorri nitzan ni haura han zeuala.
-Zu soldau zegozen orduan?
-Bai, ni orduan begira egon nitzan eta haura azpikua ta artian etaratzeke zauden eta. Hori barixakua edo izango zan eta ni zapatuan etxera eta han zauan behera txintxilixka haura.
-Ointxe badaukazu etxe onduan pinu pilatxo bat apurtuta azkenengo haizetiak. 41ko hori zer izan zan, haundixaua?
-Pufff! Bai, hor bastante tokau da, hor gogor joten zaban bertan ere. Gure etxeko gaillurrian zauden taillak harek libratzia. Hori ein naban ointxe dala..., taillatua arreglau naban ointxe dala "treinta y dos", hogeta hamabi urte ein nabala ta. Gaillurian albuetakuak eta danak [...] ta amaittu ta gero ekarri nittuan beratzi milla tailla erretaillia itteko; azpi guztia ta dana dan-dana berrixakin sartu naban. Gero geiņian batzuek zaharrak eta bestiak danak berrixak geiņian. Gero haura kanala haura erdikua ipini sokia zuzen eta edarkixao hartu zaban dana. Eruan masia eta brau!, zulo guztiak bete ta haren geiņian da!, jota masatan tailla berrixak, berrogeta hamar gaillur-tailla blast!, edarkixao kolokauta ipiņi zittuan, hartu bueltia bertako masiakin, eta haura soltau leikenikan ez zauan pikatxoiakin soltatzeko ta. Haiziak haura soltau leike handikan ein daben haiziak. Ia zelakua egongo zan. Ez dakit nun izango dian harek tailliak geiņera. Sei edo zazpi leku baten eta bestian beste lau edo bost..., hamar bat tailla bai behintzat halaxe pegauta harek han porlanetan...
-Azkenengo haize honek atara dittu?
-Lehengoko haiziak.
-Kontxo!
-Harek han gaillurrian porlan-masatan harek sartuta laga. Holaxe masia gaillur guztian jota semiak eruanda baldakara handixa ta brooo! bota ta haren geiņian brast! Haura haura tailla berrixa pegauta dauan moruan esan naban, hau libratzeko ze haize...!
Arana baserrian jaio zen. Sei anai-arrebatatik bigarrena izan zen. Aita etxekoa eta ama auzoko Goikoetxe baserrikoa zen. Arana baserria Elgoibarko mojena izan zen harik eta liberalak karlisten aurkako gerra irabazi eta kendu zieten arte. Baserria salgai jarri eta Pedroren aitonak erosi zuen. Zortzi urtetik 12ra arte auzoko eskolan ibili zen, dotrina baino ez zuten ikasi. 12 urterekin Eibarrera eramaten zuen esnea astoan, bezeroei banatzeko. Soldadutzan Asturiastik Ebrorainoko frontetan borrokatu zuen. Arana baserrian eman du bizitza guztia. Eibarko Gorosta bailarako Altzubarren baserrikoa zen Petra Iriondorekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Aita Agirre plaza [Kaleak eta plazak]
Apatrizerrota [baserriak / Arriaga]
Autonomia kalea [Kaleak eta plazak]
Egia (Egi) [baserriak / Idotorbe (San Pedro)]
Gazteluerreka [Errekak]
Jibraltar [baserriak / Sallobente-Ermuaran]
Lorigorta (desagertua) [baserriak / Sallobente-Ermuaran]
Oleta [baserriak / Arriaga]
Santsongoa [baserriak / Azkue (San Roke)]
Urruzunoandi [baserriak / Urruzuno]
—Odeoian –Odeoia teatrua zan, zinia, ta– hor ere eitten zian noizbehinka, akordatzen naiz, konkursua eitten zan, euskerazko konkursua. Ni egonda nao han konkursuan. Ta han zeuan tribunala. Ba zeintzuk? Ba esan dizutena, `Plaentxi´, Felix Etxeberria, Pako Juaristi… ba enfin, pixkat, hor. Ta segun ze adin zakazun… 14 urtekuak ba galdera batzuk, 10ekuak beste hori… tal, tal, ta bestia. Ni akordatzen naiz aittak buruz erakutsi... "Hizkuntzak jakin arren zazpi edo zortzi, euskerak merezi du... " bueno, ez dakit. Bertso batzuk ikasi naban buruz eta han bota naban eta premixua eman zien.
—Eta euskerian lehiaketia zan?
—Bai, euskerian lehiaketia. [...]

Sotera Zubiaurre eta bere ama, Sotera Garitaonaindia,
Usetxe baserriko askan. 1929 urtea.
17 urtekin erten naban estraiņekoz nere basarrittik zerbitzera. Olasarte basarrixan izan nitzan. Nere ahizpa hantxe zaguan, baiņa Movillasen fabrikan kolokau zan eta basarrixa laga zaban. Eta lagatzerakuan ni jun nitzan zerbitzera hara, beste bat topau arte. 18 hilabete egin nittuan han. Beste bat topau zabenian Aitz-Bizkar basarrira bueltau nitzan. Gero Eibarren zerbitzen egon nitzan gerra denporan. Orbea alkate zanaren etxian egon nitzan, eta 14 duro hilleko irabazten naban. Aberatsak ziran eta fabrika haundixa zauken, Beistegi Hermanos fabrikaren aldamenian. Oso jai egun gutxi izaten nittuan nik orduan, eta kaleko neskeri esaten niuen nik ere nahi nabala kalian ibilli, baiņa ezin naban. Eibarren egonda, gerria hasi zan, eta Orbeatarrak bildurrez ibilli ziran, alkate karlista zan seņoritua-eta. Aitz Bizkar basarrira bueltau nitzan berriro.
Ventura Agirregomezkorta Ibarluzea
Sigman emakume askok egitten zaban lan, makiņak probatzen, montajian edo lan txikixak egitten, torlojuak lotu eta askatu, adibidez. Igual, gizonezkuak baiņo azkarraguak izango ziran eskuekin.
Juan Lariz Garate
Lehen nagusixentzat zaguan errespetua askoz handixagua zan gaur baiņo. Aittak esaten bazaban zeozer, egiņ egiņ bihar. Ni ez naiz akordatzen amak sekula jo ninduanik, baiņa aurpegi serixua jartzen baldin bazaban... errespeto handixa zauan.
Juliana Irizar Goiburu
Lan hau Gotzon Garate bekaren II. deialdiaren bidez burutu da, Elgoibarko Udalaren babesean. Beka honen bigarren deialdiaren ikerketa gaia “Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak” izan da, eta Gotzon Barandiaran Arteagak aurkeztutako elgoibarreraz.eus lana izan da beka eskuratu duena. [informazio gehiago]
Atal bakoitzari buruzko informazioa:
AMORRAU: Adj. DA aditza. Enrabietarse. Azkenerako, amorrauta juan nitzuan etxera. Gosiak amorratzen egon: Gosiak amorratzen najauan, eta eskura nakan lelengo gauzia jan naban.
DAIXOLA: Dariola. Lexikalizatutako forma da: odola daixola juan da / zan. Babia / eldarra / dindirrixa ... daixola: Gernikako al tzan lekutikan pasau giņan, ez kamiņo normaletikan, ze(rg)atik eze zaudezen sua darixola etxiak. / Etorri etxera eskolatik, bazkaldu, eta antxitxika frontoira: izerdixa daixola eskolara. Aitxa eta ama beti errietan.
GAIZTO, gaiztua: Zaila. Geiztua ere bai. Eta saltokakua gaiztuaua izaten zuan.
KABAL, kabala: Ori ez dok kabala: Burutik sano ez egon.
NAHIZ DA (ETA): Kontzesioa adierazteko lokailua; aditzak partizipio forma izaten du. (...) Zeatik eze handitxik pasau bihar genduan, nahiz da ezkiņaren batetik edo bonbak botatzen jardun.
SOKAMUTUR, sokamuturra: Herriko jaietako jolasa; zezenari lepoan soka lotzen zaio, eta kalerik kale ibilarazten dute.
Azal lodixa euki: Ser un caradura.
Ez daguan lekuan, ez dago: ĢNo pidas peras al olmoģ esaeraren zentzua du.
Hutsaren hurrengua izan: Gutxi balio. Gaur irabazi dogun dirua hutsan hurrengua dok.
Lepo(raiņo) bete: Lekuren bat gainezka egon. Lepo bete zuan gure tabernia Gabonzar egunian. Baita jaterakoan asko bete ere.
Tripak jaten egon: Asko sufritzen egon. Urduri egon, gai bat burutik kendu gabe darabilela.