ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


HONI BURUZ

Elgoibarko Udalak eskatuta, gerra aurreko idatzizko ondarea bildu eta digitalizatzeko lana burutu zuen Dijitalidadea enpresak 2008 urtean. Modu horretan, 1930 eta 1936 urteen bitartean Euzkadi eta El D�a  egunkarietan argitaratutako euskarazko kronikak eta albisteak bildu, digitalizatu eta sarean jarri zituen Udalak. Hala, guztira, 394 kronika eta 1.607 albiste jarri dira sarean. [informazio gehiago]

Elgoibarko kronika zaharrak

Elgoibarko Udalak eskatuta, gerra aurreko idatzizko ondarea bildu eta digitalizatzeko lana burutu zuen Dijitalidadea enpresak 2008 urtean. Modu horretan, 1930 eta 1936 urteen bitartean Euzkadi eta El Día  egunkarietan argitaratutako euskarazko kronikak eta albisteak bildu, digitalizatu eta sarean jarri zituen Udalak. Hala, guztira, 394 kronika eta 1.607 albiste jarri dira sarean.

 

Webgunea honela egituratuta dago:

 

— Argitalpen urtea  6 urteko kronikak

Kazetariak  8 kazetari

Izendegia: pertsonen edo baserrien izenen arabera, albisteak bilatzeko aukera ematen du. Guztira, 1.368 pertsona izen eta 110 baserri izen.

Gaiak: Albisteak honako gai hauen arabera sailkatu dira:

 

— GIZARTEA (kronika gehien dituena, 277 kronika)

— POLITIKA

— ERLIJIOA

— KULTURA

— KIROLA

— KAZETARIEN ARTEKOAK

— NAHAS-MAHAS

 

Albisteak bilatzeko sistema bat ere bada, berba bat sartuta, berba hori azaltzen den kronika guztien zerrenda azaltzen zaigu, adibidez, “udala” hitza sartuz gero, 19 kronika azalduko zaizkigu.

 

Hortaz, modu erabilterraza eta praktikoa garai hartako kontuen berri izateko.



elgoibarko udala