Elgoibarko Udalak 2001. urtean martxan jarritako proiektua herriko memoria historikoa berreskuratzeko, eta grabazioen bidez, herriko berbetia jasotzeko. Jabi Leon kazetariak adineko 21 elgoibartar elkarrizketatu zituen, euren gaztetako oroipenak jasotzeko: orduko bizimodua, antzinako jai eta ohiturak, eskola, kirola eta abar. 2004. urtean “Elgoibartarren esanetan” liburua eta CDa ere kaleratu ziren. [informazio gehiago]
Egilea: Jabi Leon
Elgoibarko Udalak 2001. urtean martxan jarritako proiektua herriko memoria historikoa berreskuratzeko, eta grabazioen bidez, herriko berbetia jasotzeko. Jabi Leon kazetariak adineko 21 elgoibartar elkarrizketatu zituen, euren gaztetako oroipenak jasotzeko: orduko bizimodua, antzinako jai eta ohiturak, eskola, kirola eta abar. 2004. urtean “Elgoibartarren esanetan” liburua eta CDa ere kaleratu ziren.
Lan honen helburua elgoibartarrei (batez ere belaunaldi gazteenei), XX. mendearen hasieratik erdi aldera arte, Elgoibar nolakoa zen ezagutaraztea, eta herriari buruzko ikuspegi orokorra ematea izan da. Aitzitik, Elgoibarko herriaren eta bertako auzotarren ikuspegi orokorra eman nahi izan dugu. Elgoibartarrek nola ospatzen zituzten jaiak, zerk kezkatzen zituen, zer zaletasun zuten, zer nolako garrantzia zuen erlijioak euren bizimoduan, zein zen euren ogibidea...
Hori guztia liburu batean jasotzeaz gain, CD bat ere argitaratu zen eta bertan elkarrizketatik ateratako 500 mozketa inguru jaso dira, guztiak euren transkripzioekin.
Jabi Leon Casado |