Elgoibarko Udalak 2001. urtean martxan jarritako proiektua herriko memoria historikoa berreskuratzeko, eta grabazioen bidez, herriko berbetia jasotzeko. Jabi Leon kazetariak adineko 21 elgoibartar elkarrizketatu zituen, euren gaztetako oroipenak jasotzeko: orduko bizimodua, antzinako jai eta ohiturak, eskola, kirola eta abar. 2004. urtean “Elgoibartarren esanetan” liburua eta CDa ere kaleratu ziren. [informazio gehiago]
Egilea: Jabi Leon
FESTA HERRIKOIAK ELGOIBARREN, Koldo Lizarralde Elberdin. Elgoibarko Udala, 1995.
KALEGOENGO FRONTOI ZAHARRA , Koldo Lizarralde Elberdin. Elgoibarko Udala, 2003.
ELGOIBARKO ONDARE HISTORIKO ARTISTIKOA: Arkitektura Zibila, Pello Arrieta Soraiz. Oñati, 1996.
ELGOIBAR DE LAS FERRERIAS A LA MAQUINA HERRAMIENTA. MAESTROS REJEROS, RELOJEROS, ARMEROS, Luis Mª Ecenarro Osoro. KUTXA fundazioa, 1996.
APUNTE ETNOGRAFIKOAK I , Koldo Lizarralde Elberdin. Elgoibarko Udala, 1994.
APUNTE ETNOGRAFIKOAK II, Igarotze Errituak, Koldo Lizarralde Elberdin. Elgoibarko Udala, 1997.
ELGOIBAR DANTZAN , Oier Araolaza Arrieta, Pello Arrieta Soraiz, Koldo Lizarralde Elberdin, Jose Inazio Sarasua Garate. Ongarri Kultur Elkartea, 1999.
MAKINAK ETA GIZAKIA. Gida historikoa. Patxi Aldabaldetreku Saiz. Makina-Erremintaren Museo Fundazioa. 2000.
Oharrak:
— «Elgoibartarren Esanetan» Elgoibarko Udalak argitaratutako azterlana da, non estreinakoz gure herriko euskara jasota geratu den. Jesus Mari Makazaga filologo elgoibartarrak onginahi hutsez egokitu ditu aipu horiek guztiak gure herriko hizkerara.
— Liburu honetan agertzen diren argazkiak elkarrizketatuek, Udal Liburutegiko fondoak eta ElgoiBARREN aldizkariak utzitakoak dira. Argazki horietariko asko Azkue familiak ateratakoak dira.