ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

Elgoibarko euskara

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara.

 

Jesus Mari Makazaga elgoibartarrak 2007. urtean kaleratu zuen Elgoibarko euskara liburua (Elgoibarko Udala, 2007). Urte batzuk lehenago, 1999. urtean, herriko hizkera biltzeko hainbat grabazio egin zituen egileak, Elgoibarko Izarra elkarteko kideen laguntzarekin, herriko adineko jendearen artean. Elgoibarko auzo guztietako lekukotasunak bildu zituen.

 

 

Jesus Mari Makazaga

 

Lanaren helburua ahozko tradiziozko euskara jasotzea eta indartzea izan da, eta bide batez, tresna bat lagatzea belaunaldi berriek Elgoibarko euskararen eredu formala zein den ezagutu dezaten.

 

Lan hau egiteko, 34 herritarren jardunak aztertu ditu Makazagak, adin batetik (60-70 urte) gorakoak, herriko bailara guztietako ordezkariak eta kalekoak hartu ditu kontuan, baita inguruko herrietako batzuk ere.

 

Makazagak bi modutara jaso ditu testigantzak:

1. Gai baten inguruan jasotako testigantza.

2. Aurrez aukeratutako hiztegi, sintaxi eta arloetan oinarritutako testigantza.

 

Lan horri esker, bi argitarapen ditugu eskura: “Elgoibarko Euskara” (2007) eta “Elgoibarko Ahozko Euskara” (2010). Lan horietan jasotakoa izango da atari honetan aurkituko duzuena: fonologia, morfologia, sintaxia, esamoldeak, irakurgaiak, hiztegia…



elgoibarko udala