Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
Azken erroldako datuen arabera, Elgoibarren 10.615 biztanle daude.
EUSTATen arabera, eta betiere 2 urtetik gorako biztanleak kontuan hartuz, 10.615 biztanle horietatik 6.222 lagun dira euskaldunak (%58,61), 1.315 ia euskaldunak (%12,38), eta 2.679 erdaldunak (%25,23).
Ama-hizkuntzari dagokionez, 10.440 pertsonanatik 4.794 lagunek (%45,91) euskara dute ama-hizkuntza; 4.800ek (%45,97) gaztelania; 707k (%6,77) gaztelania eta euskara, biak batera; eta azkenik, 139 biztanlek (%1,33), ez euskara ez gaztelania ez den beste hizkuntza bat.
Etxeko erabilerari dagokionez, 10.440 biztanletatik 3.499 lagunek (%33,51) euskaraz hitz egiten dute etxean; 5.087k (%48,72) gaztelaniaz; 1.794k (%17,18) euskaraz nahiz gaztelaniaz; eta, bukatzeko, 60 pertsonak (%0,57) beste hizkuntzaren batean.
Kaleko erabilerari dagokionez, 2006ko martxoaren bukaeran egindako kale-neurketaren arabera, elgoibartarren %39,78k hitz egiten du euskaraz gure herriko kaleetan. Azterketa hau egin ahal izateko, 4.959 elgoibartarren hizkuntza-jokaera neurtu da.
pertsonak | euskaraz | % |
4.959 | 1.973 | 39,78 |
Hona adinaren araberako erabilera:
GUZTIRA | haurrak | gazteak | helduak | adinekoak | |
euskaraz % | %39,7 | %60,8 | %39,3 | %27,7 | %40,3 |
Haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%60,8); helduak, berriz, gutxien darabiltenak (%27,7).
Euskararen erabileraren bilakabidea honako hau izan da azken urteetan, adinaren arabera desglosatua:
1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | |
Haurrak | %58,9 | %52,9 | %68,6 | %68 | %66,7 | %63 | %70,9 | %63,5 | %63,6 | %58,5 | %60,8 |
Gazteak | %25,2 | %29,5 | %39,3 | %39,1 | %37,6 | %40 | %44,6 | %43 | %41 | %36,7 | %39,3 |
Helduak | %23,4 | %23,3 | %26,7 | %29,8 | %27,6 | %25,7 | %32,9 | %35,1 | %30,6 | %31,5 | %27,7 |
Adinekoak | %39,4 | %40,8 | %35,1 | %40,6 | %33,2 | %33,2 | %40,8 | %41,1 | %40,8 | %36,7 | %40,3 |
GUZTIRA | 31,9 | 31,7 | 37 | 40,3 | 38,3 | 37,4 | 45,5 | 44,7 | 41,4 | 40,9 | 39,7 |
Datuon arabera, nabaritu dezakegu euskararen ezagutzak gora egin duela baina erabilerak behera egin duela; euskaldunak eta ia euskaldunak %70 inguru diren bitartean, Elgoibarko kaleetan %40 ingurukoa da euskararen presentzia.