Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
¬ DIONISIO: (...) Beti, bai, bai. Eta ostian, bazabiz biharrian, ba, konparazio baterako, ni Txitxarruanian ibilli nitzanian, egitten naban fresadoran igual, tornuan igual, kopixadoran ere bai, retifikadoran ere bai, mandrinadoran ere bai… Eta, ba, baten fallua baldin badago, ba, hara bialtze(n) zaittue, eta orduan, ba, kubriu egitten dozu asko.
(...) Bueno, guk… Bai, oingo gaztiak, hortxe dauke… Da Elgoibarren ni ointxe bi urte edo, izan nitzuan esposiziua ikusten. Eta makiñarixa ona etarata dago Elgoibarren, e! Hónek, Danobatek eta, Etxetar batek eta, Kondiak eta, Soraluzek eta …
¬ GALD.: Bai. Badakizu zenbat taller daguan hemen?
¬ DIONISIO: Asko, asko. Industria asko dago Elgoibarren ere, e! Eta kanpora mordua jun dirala! Itziarreraiño ta; pentsaizu.
¬ GALD.: Itziar esaten dabe ari dala zabaltzen.
¬ DIONISIO: Bai, bai, ikeragarri, ikeragarri. Eta hor ere problema txarra dago: familixia apurtuta geratzen da. Gizona juten jatzu ... egun guztian han.
¬ GALD.: Kotxia bi'ozu, gaiñera, denbora guztian.
¬ DIONISIO: Bai, denpora guztian. Eta zeozer etxian, hau, hori baldin bada edo, … abixau egin bihar. Teleponua jo bihar, edo bestia, edo bazkarixa aparte egin bihar…
(Dionisio Txurruka)