Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
1.2.1. AI / EI ALTERNANTZIA
Hitz gutxi batzuetan alternantzia hori gertatzen da, bai eta bi formak erabili ere.
gaiztua / geiztua
gaizki / geizki
naikua / neikua
gaiņera / geiņera
Hona adibide batzuk:
—Geizki ikusitta zauan basarrittarra len.
—Geiztua pertsonia haura zan!
—Ezteixak, ondo: soiņua nehikua behintzat eta.
—Kalian eztago lekurikan. Eta, geiņera, kalian kotxia nun lagarik eztago.
1.2.2. DIPTONGOAK BAKUNTZEA
Zenbait kasutan, diptongoak bakuntzeko, sinpletzeko joera nabaritzen da. Monoptongazioa deitzen zaio horri. Hona hemen alternantzia hori erakusten duten hitz batzuk.
guraizak / gurizak
bakoitza / bakuitza / bakutza
laurden / laren
aurpegi / arpegi
laurogei / larogei
...
Ez da gertatzen, berriz, mendebalerago hitz amaieran gertatzen den diptongo bakuntze berezi bat: AIN > AN.
ezpaiņa (eta ez ezpana)
labaiņa (eta ez labana)
zaiņa (eta ez zana)
1.2.3. OI / UI ALTERNANTZIA
Hitz jakin batzuetan, gutxitan, alternatzia hau gertatzen da.
bakoitz / bakuitz
Azkoitti/Azkuitti
Adibide pare bat:
—Kuarteleko bakuitzari tokatze(n) jakuan.
—Azkuitti aldian-da ertetzen zittuan gaiņera (sorgiņ) asko.
1.2.4. DIPTONGOAK KONTSONANTE BIHURTZEA
gaba, gabez
esan dabe, debe