ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

3.4. ADITZ BEREZI BATZUEN ERREGIMENAK

 

ENTENDIDU (NOR-NORI)

—Jesus! Andriari asko gustatzen jako pelotia! Neri baiño gehixago entenitzen jako, gaiñera.

 

EKIÑ (NOR)

—Zazpi hillabeteko kontua jun zan gero bakarrik! Bueno, hor ekin dira kanpotik etortzen, soiñeko-erropak, beste maleta zahar bat eta.

—Eta ekin zan gaixotzen, e! Medikuana juaten zan Donostiara, eta gero indiziuak eta hartze(n) zittuan.

Ekin zan klasia ematen Bergaran, euskerazkua.

—Hamabost urtekin ekin nitzan lanian.

 

AKORDAU

NOR-NORI

—Eta zaguan dana jenerua, ointxe daguan dana, botata zaguan. Neri horrek akordatze(n) jataz oiñ.

—(...) eta, gaiñera, haura espezialistia Mendarora etortzen zana, ene, apellidua etxata akordauko, eibartarra, euskalduna da.

—Izena horrena etxatak akordatzen.

NOR

—Altara ixa gehixenetan danak mezak ematen batera, abade asko zaguan orduan Elgoibarren mezak ematen. Akordauko zara hori!

—Ez zeben billatzen iñor itxuria, eta nerekin akordau ziran.

—Ba, haura ogixa nik eztakitt zer zan. Harekin akordatzen naiz.

—Neure alboko laguna zein tzan akordatze(n) naiz, Urbano Arriaga.

—Eta, akordatzen naiz detallia: zaudezen danak militarrak.

 

GOGORATU

NOR

Gogoratze(n) naiz, bai, ondo asko gaiñera.

NOR-NORI

—Eta ni primerara eta segundaraiño allegauta naguan. Eta segundan nabillela, gogoratze(n) jata, maixua, neure alboko laguna, zein tzan akordatze(n) naiz.

 

URTEN / ERTEN

NOR

—Honek erten tziran hamazazpi urtekiñ erten zaban kriada, e!

—Ni ez, ni ez naiz erten... boda-egunian, boda-egunian bakarrikan.

NOR-NORK

—Aurrekaldian itxasua zauan; bueltia eman, eta atzera urten genduan kaletikan.

—Amaitzerakuan gerria, segiduan barko guztiak urten tzeben.

—Bixa(ra)monian guk erten egin genduan.

 

IXO (NOR-NORK)

—Azkar ixotzen juan harek Karakatera!

 

JARDUN

—Nik etxian esaten dot hori baten baiño gehixagotan, beti hori esaten ez zara jardungo, baiña esaten dot lantzian behiñ.

—Ointxe etorri da seme bat. Hamen, hor jardun dau, eta oin kalera jun biha(r)ko dau seguru asko.

—Hortxe jardun genduan jo ta ke.

NOR-NORI-NORK

—Eta hola ba, esaten jardun jauat: ...

—Eta esaten jardun zien eze haura egitteko egin bihar izen zebela, berrogeta bi milloi arbola kendu.

BEGITTANDU (NOR-NORI)

—Jatorra begittandu zitzakuen gure laguna.

—Han jarritta egotia, bankuan, tristia be(g)ittantzen jata neri. Bah! Etxian ibiltzen naiz mordo bat.

Etxata, ba, begittentzen hainbeste izan zeikianik.

 

ZORATU

NOR

Zoratu egin zan, zoratu. Jota ... galdu egin zaban kontrola.

NOR-NORI

—Gure alabiari zoratu egin jako.

 

PENTSAU

—Eta gero, etxera, ez genduan pentsatzen etortzia oindik, baiña etxera etorri giñan.

—Ni ez naiz akordatzen, baiña pentsa'izu zelako bizimodua zatorren, e!

—Harek pentsau zaban ni haren danen artian bilddurtu egingo nitzala, baiña toki edarrera etorri zan!

—Gaiñera, pentsatzen debe euron inbirixa daukagula, geu ez gerala gauza.

—Erderaz egitten jone dana. Zeattik don? Ba erderia elegantiagua dalako, holaxe pentsatzen jone.

 

DAMUTU

NOR

Damutu nok, bai.

NOR-NORI

Damutu jata faena hori egittia nere lagunari!

 

HASARRAU (=berotu)

—Oingo hontan, benetan hasarrau nok.

—Aittari hasarrau jako azkenian. (= aita haserretu da)

 



elgoibarko udala