Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
¬ GALD.: Preguntauko dizuet basarriko bizimodua zelakua dan. Zuek basarrixan, basarriko bizimodua gustatze(n) jatzue zueri?
¬ BALENTIN: Bueno, gustau bai. Beti hauxe usau dogu, eta badakizu.
¬ GALD.: Zuri?
¬ INAZIO: Gustau bai. Horretxegatik etorritta gauaz, bestela…
¬ BALENTIN: Bestela, alde eginda honezkero.
¬ GALD.: Gogorra dala pentzatzen dozue?
¬ BALENTIN: Bai. Bueno, oiñ ezta lehen beste, e! Lehen zan lan asko basarrixan, e! Hamen egoten zan garixa eta artua, eta hartze(n) zan kantidadia. Eta lana orduan, bai. Gaur basarrixan eztago lehen adiña. Gogorra bai, e! Gogorra. Badakizu.
¬ GALD.: Beste basarrixetan berdiña esan die.
¬ BALENTIN: Bai, bai, bai. Basarrixan hori, hori kalkulauta dago.
¬ GALD.: Eta lanik gogorrena zuentzat? Lanikan gogorrena.
¬ BALENTIN: Lana? Basarrikua?
¬ GALD.: Bai. Txarrena zein da zuentzat?
¬ BALENTIN: Bueno, ze izengo da, ba? Lehen esan doguna: gaurko egunian, ba, dana makiñia dagok.
¬ GALD.: Eta lehen?
¬ BALENTIN: Lehen, segia ta, segia ta itaixa ta, dana hauxe. Eta oiñ, berriz, bedarra eta holakua, ba bedarra ezta hainbesterako oiñ. Danak ganauak libre egote(n) (d)ia baztarretan. Danian dabixaz oiñ.
¬ GALD.: Baiña egongo zan lan bat bestiak baiño txarragua zana zuentzat, ez?
¬ BALENTIN: Bueno, gari-ebagitzia ta izeten ziran hórrek. Itaixakin-da izeten zan…
¬ GALD.: Gero makiñak (…)
¬ BALENTIN: Gero, makiñekin-da hasi ziranian... Baiña lana len asko egitte(n) zan. Gure aitta zan batek eta, asko lana. Boj! Asko! Lehen esan doguna. Eta gero, berriz, soruetan ere, ba, laixa ta izeten ziran.
¬ GALD.: Bai.
¬ BALENTIN: Eta gero goldia-ta zela sartu ziran, ba, (...) holaxe izaten da hori.
¬ GALD.: Eta urtian zihar garairik gogorrena?
¬ BALENTIN: Urtian zihar garairik gogorrena, ba, hauxe izaten zan.
¬ GALD.: Garixana?
¬ INAZIO: Garixa eta bedar-ontzia, eta holakotxiak. Ostian, ba, ze esango dot, ba? Neguan lan gehixago jeneralian, baiña udan estuasunekuak: bedarra ta, garixa ta ... behintzat estuasun haundixenekuak. Eta gero, handik aurrera, ba, lasaixago… Beti lana baiña.
¬ GALD.: Basarrixan beti lana. Basarrixan parorik eztago.
¬ BALENTIN: Eztago parorikan. Gure anaixak esaten zabana, horrek lehen esan dogunak, Mintxetako horrek, hil zanak (haura kalian gero lanian ibilli zan): harek esaten zaban «kalekuak eztakitt zer ta, ordua da ta ... Basarrixan eztago ordurik. Illunian edo egunez (…) jaiki, eta illunduta laga. Han eztagok ordurik, ezta egoten basarrixan». Halaxe da ta. Basarrixan etzara hasiko kalian moduan, ya bostak dittuk edo bost t'erdiak, eta laga.
(Balentin eta Inazio Egaña)
* * * * * * * * * * * *
¬ GALD.: Zuk pentsatzen dozu kaleko jendiak badakixala ze dan basarrixan lan egittia? Estimatzen dau?
¬ BALENTIN: Batzuek estimau. Bertakuak izen direnak badakixe, basarrikuak direnak, askok. Baiña kalian jaixotakuak ze daki, ba? Kanpuan ibiltzia dala, eguzkixa hartzia, eta kitto.
¬ GALD.: Hori pentsatzen dozu pentsatzen dabela?
¬ BALENTIN: Gehixenak, bai.
(Balentin Egaña)
* * * * * * * * * * * *
Azoka - Feria
¬ GALD.: Oiñ azokara bajau, etzera bajatzen, baiña lehen bai. Askotan.
¬ TEODORA: Ni ez. Lehen bai. Lehen esniakin juten nitzan-da beti. Nik esnia, juten nitzan esniakin kalera beti. Han basarrittik ere bai. Iriarte-Etxeberrittik, neure etxetik ere bai.
¬ GALD.: Eta zela bajatze(n) ziñan?
¬ TEODORA: Astuakiñ. Astuakin beti. Eta antxitxika zortzi tt'erdixetako mezetara; astua hartu eta esniak ere. Astua kortan laga, Majestadeko kortan astua, eta mezetara (…) Merkatura beti. Lehen ere, larunbat, zapatu zerian, hillan azkenian ferixia izeten zan. Ni ferixara enitzan juten. Ni goizago juaten nitzan esniekin da, ferixara. Iñoiz, egunen baten bai, oillaskua zaguanian-da, handik-hemendik saltzera. Azokiari bai, azokiari beti bueltia egiñ, baiña ferixetan ez.
(Teodora Arakistain)
* * * * * * * * * * * *
¬ JOXE: (...) Da, baiña basarriko gizonak ferixara juten dittuk, esate baterako… Bueno, gehixagotan ere jungo dittuk kalera, baiña hillian behiñ, ferixara. Eta ohitturia, ba, kafia hartu koadrillan. «Koño! Kafia hartuko juagu?». Eta: «Bai». Eta bueno, kopia ta puru bat plazara juterako. Badakik: gizona hazi egitten jok harek, eztakik?
¬ GALD.: Honbre!
¬ JOXE: Bai, eta gero kaletarrak (oin gitxitxuago, lagun gehixago dittuk oin basarrixan eta kalian orduan baiño) ... orduan kaletarrak basarrittarra, ostikua jo eta txakurra bezela bialtze(n) juen.
¬ GALD.: Bai? Geizki ikusitta zaguan basarrittarra lehen?
¬ JOXE: Bai, gizona! Gu komurgau giñan sasoian-da!
¬ GALD.: Bai?
¬ JOXE: Hori, zera haundixa egoten zuan, bai, burla haundixa. Eta lehen esan dotena: puruakin, kafia ta kopia ta puruakin. Ba, perixara plazara, eta han batekin da bestiakin kontuak esaten da, kaleko gizonak, hi, gizon sasoekuak, gero, e!: «Hi, basarrixetan geizki bizi dirala! Beittu egik horra, hi, puruakin danak!». Eta eurak etzittuan konturatzen zapatuetan jai hartu, eta sartu tabernan ta atsalde guztia han, puruak erre ta puruak erre. Eta jaixa etorri, eta igual; eta zapatu gaba etorri, eta kalera andriakin edo, bakarrik edo, lagunekin edo; eta etzittuan konturatzen, baiña basarrittarren bat ikusten bazeben puru bat erretzen… Buenoo! Perixa egun baten uste juat eukiko zabala eskubidia basarrittarrak, eztok?
(Joxe Gurrutxaga)
* * * * * * * * * * * *
Kalea eta baserria
Kaletarra naiz. Santa Ana kalian jaixua naiz. Gure gaztarua gerra ostian izan zan, baiña politta izan zan. Gerria etorri arte, umetan, gure bizimodua politta izan zan. Gero, gerra asuntuakin, kanpora jun giñan, Bilbo aldera, ihesi. Aitta gerran hil zan. Kartzelan sartu zaben, eta hantxe hil zan aitta. Altzolan jaixua zan, eta ama Elgoibarkua. Aman gurasuak, hemenguak danak, inguruko basarrixetakuak, baiña aittan gurasuak Etxarri Aranazkuak. Aittan aittitta, Etxarrikua, lanera etorri zan Altzolara. Karretekin ibiltzen ziran.
Orduan Altzolara sartzen zan itxasua, eta juaten ziran kargak hartzera Altzola eta Mendaro ingurura. Gure aittitta-eta ibilli ziran kargamentuekin, barkutikan ateratzen eta ekartzen herrira-eta. Nik eztot ezagutu, baiña behixekin juaten ziran kargamentu billa. Behixak karruakin. Hala esan ziguen guri amamak eta gurasuak. Hiru anai etorri ziran Etxarritik. Haren semiak bi geratu ziran Altzolan eta birek hotela eduki zaben Altzolan. Bestia Elgoibarrera etorri zan.
Ostian, gaztetan bizimodu normala egin gendun. Beti fubolian edo pelotan. Hor, Plaza Txikixan eskolakuak beti fubolian, baiña fubolian akabatzera beti, e!
(Manolo Unzilla)
* * * * * * * * * * * *
Baserriko lana
Zeleta basarrixan jaixua naiz. San Migelera bidian Metalkua pasau, eta kilometro erdira dago gitxi gorabehera. Gaur egunian, inbernadero haundi batzuk daude. Ni hantxe bizi izan nitzan ezkondu arte, eta gero kalera etorri nitzan. Gaur egun nere koiñata alarguna eta Arantxa illobia bere bikotiarekin bizi dira han. Noizbehinka basarrira juten giñan bixitan, baiña bizi, kalian.
Basarriko eta kaleko bizimodua oso diferentiak dira. Gaur egungo basarriko bizimodua ezta lehengua bezelakua, orduan gogorragua zan. Basarrixan eztago ordurik: goizian eguna argittutakuan hasi bihar da, eta lana ezta amaitzen.
Bazkarixa beti ordubata aldian izaten da, baiña noiz erretirauko zeran, eztakizu. Bero daguanian bero dagualako, hotz daguanian hotz dagualako, eta eurixa danian eurixa dalako, beti kejia, baiña lana egiñ egin bihar da. Gaur egunian makinerixa ona dago, eta lana erreztuta dago, baiña, hala ere, gogorra da: han eztago oporrik.
(Antonio Berasaluze)