ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

1.1. BOKALAK

 

1.1.1. BOKALEN EGOKITZAPENAK

¬ Hitzaren barnean eta bukaeran, e + a, e, o elkartzerakoan, e i:

etxea etxia

etxeetan etxietan

etxeok etxiok

behorra bihorra

behar bihar

¬ Hitzaren barnean eta bukaeran, o + a, e, o elkartzerakoan, o u:

besoa besua

besoetan besuetan

besook besuok

joan juan

¬ Hitzaren barnean eta bukaeran, i + a, e, o elkartzerakoan, -x- epentetikoa tartekatzen da:

gorria gorrixa

gorrietan gorrixetan

gorriok gorrixok

kanbia(t)u kanbixau

bihar bixar

ia ixa

¬ -a + a -ia

neska neskia

gona gonia

gauza gauzia

Goian aipatu ditugun bilakabide berak gertatzen dira erakusle mota batekin ere, hori gizonori gisakoekin, alegia, izenaren aurretik eta ondoren doanarekin. Hona hemen erakusgarri batzuk:

andra + erakuslea hori andriori (-a -i-)

ume + erakuslea hori umiori (-e -i-)

ardi + erakuslea hori ardixori (-i -ix-)

asto + erakuslea hori astuori (-o -u-)

Hona elgoibartarren jardunetik ateratako adibide batzuk:

—Bitorrenekua, oiñ Iriondonekua dana, (...), horixe taberniori.

—Nik hori gauziori, ... gero enterau nitzan. Eta holaxe ba, haura ere eztakitt nun hil tzan eta nola, baiña etzan hill orduan. Eta, gau haretxetan zan hori alarmiori nola sortu zan Markiñan.

—Mutrikurako bidian, Debatikan, han badago Plásticos Reiner, (....) ba hantxe inguruan zaguan hori astilleruori.

Bilakabide hauek direla eta, batzuetan gaizki ulertu izan da hitzaren beraren forma zein den. Horregatik, nahasketak sortu izan dira zenbait berbatan: illuntze hitzean, adibidez, pentsatu izan da iluntzi dela hitza. Hona, horren erakusgarri batzuk.

—Hantxe, eguzkixa zaguan arte, eta gero, illunabarrian, illuntzixan, lan asko eitteko, eta arrapataka.

—Da etortzen zuan aitta, illuntzi aldian etortzen zuan.

—Oin junda, enaiz etorriko iual illuntzira arte.

 

1.1.2. -A / -E BOKALEN ALTERNANTZIA HITZ AMAIERAN

lora

laba

landara

andra

ahata

(txakur) kuma

bela

ota

emakuma

...

Berez -E bukaera duten hitz batzuetan -A egiten da askotan Elgoibarren; hala ere, nahiko arau indartsua izan arren, mendebalderago indar handiagoa du arau honek, han -A egiten den zenbait berbatan ez da eta hala egiten Elgoibarren. Esate baterako, ez dira erabiltzen mendebalderagoko forma hauek: agura, hoba, suba ...

Hona elgoibartarren jarduneko adibide batzuk:

—Horrek lorak, danak eskuz ebaten dira… Oiñ hori ere ezta egitten.

—Oiñ, gu egoten geran sasoian, hau «tercera edad» egoten dok asko. Andra zaharra, emazte, andra-gizonak, zaharrak gehixenak.

—Baiña hau zela dan landara haundixa, honek lur gehixo eskatze(n) jok.

—Da behiñ egin zittuan ume kumak, txakurkumak, eta gure gizon zanari esan tzion: (...)

 

1.1.3. -RR- GOGORRAREN AURREAN, E A

tallar

basarri

baztar

edar

bida

iztar

txarri

izard

pipar

...

Nahiko indartsua da Elgoibarren bilakabide hau, nahiz eta ez gertatu ingurune fonetiko hori duten hitz guzti-guztietan: adibidez, berdin eta berri erabiltzen dira, eta ez mendebalderagoko bardin eta barri (adibidez, Markina ondoko herriari Etxeberri esaten zaio Elgoibarren, nahiz hangoentzat Etxebarri den).

Hona adibide batzuk:

—Gero, tallarretan ere, ba, jun da autuekiñ ere berdiñ.

—(...) eta Tolosakuekin eta danekin, edarki ni.

—Hor dago, goixan, Aittola onduan basarri bat.

—Danak ganauak libre egote(n) (d)ia baztarretan.

 

1.1.4. BOKAL IXTEA: A > E / I-_ ; A > E / U-_

A bokala itxi egiten da, eta E bilakatzen da aurreko silabako bokal itxiaren (I-ren edo U-ren) eraginez:

ikesi

iez ( iaz)

uezaba (ugazaba)

siketu

ikeragarri

ueri ( ugari)

izen ( izan)

ihertu ( ihartu)

...

Batzuetan, bokala erabat ixteraino ere iristen da: ikixi (a e i).

—Da oin guk eztogu balio telebisiorako, ezer ikesi be.

—(...) iez, eta oin bi urte ere bai.

—(...) bedarra siketzia.

—Etzi zortzi egun, Irukurutzetako eguna izeteko.

—Itziar esaten dabe ari dala zabaltzen. Ikeragarri, ikeragarri.

—Eta nik esaten jauat landariari: «Nahi bok, ihertu hari».

 

1.1.5. -OI /-OE ALTERNANTZIA HITZ BUKAERAN

morroe

milloe

sasoe

batalloefrontoe

...

-A mugatzailerik gabeko egitura mugagabeetan, -oi / -oe alternantzia gertatzen da sarri.

Ikus ditzagun adibide batzuk:

—Bata morroe eta bestia kalian.

—Eta gero sorteo bat egon tzan, bi batalloe: bat Castro Urdialesera, eta bestia hona, Debara. Eta guri Debara tokau jakun.

—Eske len, sasoe baten, medikuak-eta basarri askotara etzeben jun nahi izeten.

—Oingo gaztiak horrenbeste milloe batuta! Eta hontxe ere saldu egitten dira etxiak! Hogeta bi milloe ta, hogeta lau milloe ta.

—Elgoibarren ere hortxe fallo haundixa dago: prontoe ganorazko bat ez.

 

1.1.6. U / I ALTERNANTZIA

gitxi

gizur

—Neke gitxikiñ eitten dittu lanak.

—Da alkarri gizurrak esan da, halaxe ibiltzen dittuk.

 

1.1.7. BOKAL-SINKOPA edo AFERESIA

Ez da indar handiegiko bilakabidea, baina badira bokal-erorketaren adibide batzuk, batez ere hizkera azkerrean eta informalean. Normalean azenturik ez duten bokalak dira erortzen direnak.

artsalde ( atsalde)

pezta

izten ( izaten)

beratzi ( bederatzi)

Hona adibide batzuk:

—Han tiraka ibiltzia izten (izaten) zuan, pixkat azkenerako nekatzen zuan baiña.

Txakixat (etxakixat) hi egonda egongo haizen han.

Artsaldian (arratsaldian) geratuko gaittuk txikito pare bat jotzeko.

—Zenbat pezta (pezeta) izango zian, ba?

 



elgoibarko udala