ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

4.2. MENDEKO PERPAUSAK

 

Menderakuntzaren barruan sartu ditut aditz nagusia ez bestelako aditzak dituzten perpausak, beti perpaus nagusi baten edo nagusi horren osagairen baten mendean daudenak. Egiten den sailkapena semantikoa da lehen maila batean; gero, atal bakoitzaren barruan, formazko sailkapena egin dut: berri-emaileen jardunetik bildu ahal izan ditugun menderagailu mota guztiak ekarri ditugu hona, aditz jokatuetan nahiz jokatugabeetan.

Gatozen, bada, gramatiketan (gure kasuan, esan bezala, Euskaltzaindiaren gramatikan) erabili izan den sailkapena egitera, eta perpaus mota eta egitura bakoitzaren erakusgarri batzuk jasotzera.

 

4.2.1. PERPAUS OSAGARRIAK

 

4.2.1.1. -eLA menderagailua dutenak

Hauek aditz edo predikatu baten osagarriak dira. Hona adibide batzuk:

—Eta koiñatak esate(n) jak honek artaburua emango dabela oindio.

—Han bai (Argentinan), beitzen dozu hola, eta lurra ustez itxasua dala, jooo! Eta dana laua! Jooo! Eztozu ikusten ezer ere. Dana jota lau, lau, lau, lau. Dana laua.

—Halako baten esan jan bera aspertuta zauala bakarrik, eta etortzeko.

—Uste dot Elgoibar kanbixauta dauala lendik.

—Nik esaten dot eztauala deretxorik gaur dixen beste milloe estranjerora bialtzeko Espaiñiatikan, hasi fubolista, hasi entrenadore: danak estranjeruak daure, ekipo guztiak estranjeroz beteta daure.

Honako perpaus mendeko hauek, ordea, ez dira perpaus osagarriak, Elgoibarren hiztun batzuk (gazteek batez ere) hala erabiltzen badituzte ere:

—*Kontuz Patxirekin, hasarre daguala!

—*Kontuz platerarekin, berua daguala!

—*Hain gezurtixa da, iñok ez diola sinisten.

—*Aitxa, politxa dala nere soiñeko berrixa!

Horregatik, beste era batera eman behar genituzke: bakoitza bere adieraren arabera. Batzuek kausazko kutsua dute:

—Kontuz Patxirekin, hasarre dago ta!

—Kontuz platerarekin, berua dago ta!

Beste batzuek, ondoriozkoa edo kausazkoa. Hona hemen molde zuzen batzuk:

—Hain gezurtixa da, iñok ez dio sinisten.

Iñok ez dio sinisten; hain da gezurtixa.

—Iñok ez dio sinisten, gezurtixa da eta.

Beste batzuek menderakuntzaz kanpoko moldeak behar dituzte:

—Aitxa, politxa da nere soiñeko berrixa, ezta?

 

-eLA denborazko predikatuekin: 10 urte dira ezkondu giñala.

—Hogeta bost urte domekan ezkondu giñala.

—Eta gero, ba ointxe dala hamabost egun izan giñan.

—Baiña gaur, hori zala berrogeta hamar urte da.

—Eta pentsa'ik, haura hil tzala ointxe datuaz hamar urte.

Denborazko egitura bat osatzeko ere erabiltzen da -eLA atzizkia:

—Gero, laga najauan, oin dala hamar bat urte laga najauan.

—Eta han urria-edo billau zebela han lehenago. Oin dala urte asko urria edo, zeoze hortarikua.

 

4.2.1.2. EZE ... -eLA egitura dutenak

Ahozko jardunean entzuten dira batez ere. Perpaus osagarriari sarrera ematen diote EZE dutenak. Lehendabiziko bokala galdu ere egin daiteke ahoskeran: (E)ZE. Hona adibide batzuk:

Nik esaten dot eze, injinerua zan eta bazakixan berak ere, edozeiñek haura ezin tzekiela ibilli, haura katxarro zaharra.

—Eta esaten jardun zien eze haura eitxeko berrogeta bi milloi arbola kendu zitxuela.

—Gogoratzen naiz, ba, esan tzian eze «Eibarrera juan bi'ok Unzetanera», eta «Bien»; muestria edo zeozer emango zian pieziana, eta hauraxe ekartzeko.

—«Ez juan urrutiregi!», hola esan tzian. —«Gelditxu hari, gelditxu hari!»; eta, juntau giñan bixok, eta esan tzian eze «ez egik pauso bat gehixo eman, zeatik eze beheraiño etorritxa dauaz tankiak italianuak eta».

 

4.2.1.3. -eNA menderagailua dutenak

Batez ere indarra mendebaldean duen ezaugarri bat da zenbait aditzekin perpaus osagarriak -(e)NA menderagailuaren bitartez egitea. Elgoibarren ere nahiko arrunt erabiltzen da, gazteen artean indarra galtzen ari bada ere. Adin batetik (50-60tik) gorakoen artean, ugariak ditugu adibideak:

—Horren aitxa naukan nik neure eskola-laguna. Eta edurra ere behiñ egin tzabana gogoratzen naiz.

—Harekiñ, Lekeitxion, ostatu billa ibilli giñana akordatze(n) naiz. Neuk eruan nitxuan neurekin.

Dudarik ez eruango zitxuena.

—Ez, ez. Badakixe geurekin ezin leikena ezer eiñ.

—Tristia dok, ba, euskaldun guztiak alkar ez entenditzia! —Klaro tristia dana!

Aditz nagusia falta duten esaldiak ere arrunt-arruntak dira:

—Etzaben nahi bialtzerikan harek. Nik bai beti hori esate(n) zebena!

 

4.2.1.4. -eNIK menderagailua dutenak

Aditz nagusia ezezko forman behar dute nahitaez mendeko perpaus hauek.

—Gu bizi geran parajia, ba guk etxuagu hobia daguanik pentsatzen, ezta Canariasen ere.

—Nik eztot pentsatzen zahartu naizenik, ezta gitxiorik ere. Ni txabalito bat sentitzen nok.

—Oiñ eztakit nik zer, osasunian, txarra daukatenik eziñ leike esan: jateko gogo ona, (...); lantzian behiñ eukitze(n) (d)itxut neure kejatxuak ere, ezta?

Batzuetan galde-hitz eta guzti ager dakiguke menderagailu hau, zehargalderetan:

Zein zanik ere ez nakixan.

Kontsonantez amaitutako kasu-marka askok hartzen duten bezala, -AN espletiboa ere hartu izan du -eNIK menderagailuak:

—Ez naban uste hain mozolua zanikan.

 

4.2.1.5. PERPAUS OSAGARRI IZENLAGUNAK: -eN errezelua; bildurra eduki ... (ete) ...-eN; -eLAKUAN ...

Mendeko perpausa izen gobernatzailearen aurretik badoa, -eN (-aN) menderagailua erabiltzen da, eta ez -(E)LAKO.

—Bixar etorriko dan errezelua daukat.

—Laster ezkonduko dan susmua daukat.

Izen gobernatzailea isilduta dagoen kasuetan bakarrik erabiltzen da -eLAKO menderagailua:

—Eta harek eztakixe, barren, ze dan, zela hartzen dan hori. Lurretik, eta gaiñera, ipiñi eta bere kasa urtetzen dalakuan.

—Eta alabantzat ere, beste hainbeste geratuko dalakuan gaure.

—Baten balia hementxe sartu, Gabonetan zan, eta hementxe geratu. Hau hazurrau apurtu da, hemendikan erten ziralakuan, zulua zauan da.

—Urtiak zela dixezen, e! Lenguan zalakuan, baiña...

—Eta sasoe hori hola zan, lana ein biharrekua. Errekreorik etzauan. Bai, bai, holaxe zan! Halaxe ikisitxa, eta halaxe bihar zalakuan.

—Oiñ arrokerixa gitxi! Len bai, firan-faran. Urkiolara juaten bagiñan, mundua egin gendualakuan. San Antoniora juan, eta... Uff!

Kontuak kontu, perpaus izenlagun osagarrietan erabiliena den egitura honako hau da: izen gobernatzailea aurretik eta mendeko perpausa ondoren duen egitura:

Errezelua daukat bixar etorriko dala.

—Eta gu lelengo bilddurrak, hantxe jausiko ete dan!

—Eta, eztakit nik denpora asko ein naban zai, han kalian noiz amaitxuko bere eginkizuna.

—Egualdixan kanbixuetan-da, igerri eitxe(n) (j)ako. Eta nik neuk ere, ba eskerrak hantxe moldau nitzan. Eta harrezkero, ba, urtero juaten gara.

Edo, bestela, aditza jarririk mendeko perpausaren eta izen gobernatzailearen artean.

—Bixar etorriko ete dan dakat errezelua.

Erizkizundi Irukoitzean aurkitu dugun egitura bat ere jaso nahi nuke hemen:

Etortzeko ustia dogu.

Okerrak dira, esan beharrik ez dago, era honetako egiturak:

—*Bixar etorriko danaren errezelua dakat.

 

4.2.1.6. ZEHARGALDERAK

 

A. -eN

—Batzuk hartze(n) ete deben esan tzeben.

—Esaten dabe euskaldunak banatuegixak ete gauden.

—Neu ezkondu eta gero, kartia; eta zeiñena ete zan, eta harena!

—Eztakitt azkenian oporretara juan ziran.

ETE partikula, ikusten den bezala, oso erabilia da zehargalderetan. Hona adibide gehiago:

—(Gabi jatetxia) batzuk hartze(n) ete deben esan tzeben.

—Radixuak esan tzaban, eta hamengua ete dan, ba.

 

B. ABER / IA ... -eN

—«Monjak?» —Eta, bai. Bueno, eta aber monagillo nahi naban bertan izatia, ze(rg)atik eze Bizentek laga ein bihar zabala. Ezingo zabala atendidu eztakit zer. Bueno, baietz ba.

—Gero etorri jatzun bateron bat balnearixotik zu kontratatzera, aber nahi zendun juatia.

—Presentau zien Alfonso Freire, eta aber harekin ibilliko nitzan, haura ere militarizau eingo zebela...

—Zera eskatu, jornal gehitxuago aber eman leikien, estu zabillela ta, gure aitxak (ziharduan «de siete de la mañana a siete de la tarde»).

—Beitxu debe, eta, aiba Dios! Ia zein dauan hor! Eta hasi dira, eta ...

—Baten preguntau nion, ia «bulegua»k ze esan nahi dauan, eta honek, «opiziñia». Eta oiñ bajakixat.

—Eske aurten negua luzia dixe. Ia noiz hasi zan? Iezko oktubrian.

—Eta len esan doguna, bedarra ebagi bihar dogunian-da ia ze esate(n) deben egualdixagatikan, eztakik?

Batzuetan bi sarrera hitzak batera erabiltzen dira, bi hurrenkeretan, gainera: IA ABER / ABER IA ... -eN.

—Eta honek: ia aber iñok antzik ematen diozuen hori montatzeko ze ein bihar izan zan hemen?

 

C. GALDE HITZA ... -eN

—(...) baiña len; oiñ nun zer dauan etxakixat ixa ta!

—Ni Bilbon soldau egondakua nitzuan, eta honek berdura-plazia nun zauan erakutsi tta...

—Apustua zuan kaletikan Azkaratera ordu batian zein lehenago juan.

—Armia desmontau, eta izenak. Zein zetarako zan esplikau bihar.

—Nik etxakixat zenbat urte naukazen, baiña ni akordatzen nok dana zihero, e!

 

D. GAUZAK ZEREN ARABERA DIREN ADIERAZTEN DUTEN EGITURAK

Azken urteetan, adiera horretarako segun (batez ere) eta depende-ren bidez osatutako egiturak nagusitzen ari zaizkigu. Erosoa egiten zaio gaur egungo hiztunari (gazteari bereziki) segun erabiliz egitea molde hau; hala ere, euskararen tradizioari dagokionez, azken ordukoak dira egitura horiek. Tradizio sendoa dute, berriz, hemen jasoko ditugunak; alegia, perpaus hasierako segun eta depende horiek kendu, eta zehargaldera baten bidez osatzen direnak. Horiek dira erabili beharrekoak, nire ustez:

—Familixa danetan dagoz bi-hiru... eztakit zenbat kotxe. Zenbat seme-alaba dauden, hainbeste bihar.

—Zuk pentsatze(n) dozu gogorra dala basarriko lana? ?Basarriko lana? Bueno, zela hartzen dan da.

—Asko irabazten emen jok horrek! —Etxakixat. Zertara ohittuta dauan! Zenbat dirukin konformatzen dan!

 

E. BENETAKO ZEHARGALDERAK EZ DIRENAK

—Akordau, bai. Ni akordatzen nok zela egoten giñan, han itxetik behera Urruzunon, mina-zulua dagok han, gure etxetik behera? Mina-zulo haundi bat dagok. Han egote(n) giñuazen.

—Harek nik goguan jauka(da)z danak. Goguan, gehixenak bai behintzat. Zela egon giñan hamen, (…).

—Arantzia badakik zela eukitzen daban gaztañiak?

 

4.2.1.7. SUBJUNTIBOKO PERPAUS OSAGARRIAK

Kasu hauetan, aditz gobernatzailea —komeni izan, opa izan, desiatu, nahi izan edo horrelakoren bat, desira edo nahia adierazten duenen bat— askotan elidituta, isilduta egoten da, haren beharrik ez eta. Gelditzen den bakarra mendeko perpausa da askotan, bere subjuntiboko aditzarekin. Ia gehienetan -eLA menderagailua darama subjuntiboko aditzak.

—Ze moduz umiak? —Ondo. —Hori dok, osasuna behintzat euki deixela!

—Imajiñarixia, ba ... —Guardixia egittia edo? —Guardixa moduan, imajiñarixia. Ba, ezta(d)illa iñor sartu kuartelera.

—Oiñ, ein daban eurixa ere, ba, mesederakua da patatiantzako ta. Asko eztaixela egiñ. Oin komeni da egualdixa garbitzia, garbi egon da(d)illa. Osasunerako ta, garbi egon dailla.

—Halakotxe toki bat erosi, garajia urrian izan deixela, eta auto bat. Gero, ibilli, batera eta bestera.

—Guri, guri etxaku geratzen, baiña behintzat, ondoren datozenak ere, ba eutsi deixela, «gure aitxitxak eta amamak, hola eta hola eitxe(n) zaben berba ta...».

—Bai baiña esaten dot lantzian behiñ: «ni hiltzen naizela ta ez neri negar eiñ, e!» Holaxe da, eta kitto. Gaiñera, gaixua edo zeoze etortzen danian, len baiño len eruan deigula.

—Bueno, ezteixogun zer gehixegi eman, amenazu gehixegi koittauari, ehun urte jaukaz ixa ta.

 

4.2.1.8. -T(Z)IA

—Nik zumua hartze(n) (d)ot, naranja-zumua goizian, eta horixe preparau eta hartzia lenengo lana izate(n) (d)ot.

—Oso politxa da hori; horrek gauzak eztira galdu bihar. Galtzia erreza da.

—Hamendikan bajatzia kostau eitten jata. (...) nere gizona ere bai, eta harek, itxuria baten batzuek banderia erretzia nahi zeben, eta harek banderia altzau.

—Eta buruan sartu zitzatan karneta hartzia nahi nabala, eta hartu ein bihar nabala.

 

4.2.1.9. -T(Z)ERIK(AN)

-RIK partitiboaren bidez osatutako mendeko perpaus hauek aditz nagusia ezezko forman izaten dute.

—Ez zan komeni han gelditzerikan, zeatik eze berriz ere beste disparo bat edo, neu hantxe nauala igual allegauko zan!

—Eta nik enaban pentsatzen ezkontzerikan, e!

—Etzaban amak nahi bera bakarrik geratzerikan, eta alaba etxian gelditzia nahi zaban, eta bertara ezkondu giñan, bai.

—Eta, geiñera, eztago bizi izeterikan basarrixakin berakin bakarrik.

—Orduan aittak esandakua, etzauan beste ezer egitterik, e!

—Lan da lan pasatzen genduan, ezta pentsau ere beste iñora juterik.

 

4.2.1.10. -T(Z)EKO (agindu, esan...)

—Hamarrak, jaikitzeko sasoia, eta hamarretan jaiki ein bihar da, ibilli. Makillia hartu, eta ibilli. Ibiltzeko esaten digue ta!

—Gure koiñatak, Ondarrukuak, esate(n) zidan ipintzeko arrandegixa.

Aditz gobernatzailea isilduta izaten dute askotan.

—Eta egongo zan ala etorriko zan, eta ni enuala esan nion hari, harek zela esan tzian hori... Ni enixela. Bera etortzeko segiduan. Eta halaxe etorri zan.

—Jun tzan hara, eta beste bat topau! Bai, eta neska guapia eta zera zan, e... Eta gero, aitxak ezetz! Ezkontzeko honekiñ, harekiñ etzala ezkonduko. Txoferrak eta (hau txoferra zan), txoferrak eta pelotarixak golfuak izaten dirala ta.

 

4.2.1.11. -T(Z)EN

—Bizikletan ibiltzen ikasi najuan han.

—Neure umiak lelengo hhemen, eskola txikian, gero kolejio Pilarren sartzeko; hemen letzen ikesi bihar zan orduan, letzen pixkat.

 

4.2.2. PERPAUS ERLATIBOAK

 

4.2.2.1. -eN ERLATIBOA

—Ointxe hil dok hori, esan doten hori.

—Eta zapatu baten, Artazo erre zan eguna?...

—Beti ezagunak hartze(n) (d)ittuk (…). Gero, soldau egon giñaneko lagunak ere, asko.

—Etxuat ikusi haiñ ondo eta haiñ azkar eitxen daban gizonik... akabatzaille ona. Ondo ta azkar.

—Eta ezin leike! Etorri zaitxe afalostian beste ordu bi lan egitxera, «de siete a siete» lanian diharduan gizona!

—Bera, Pedro Unzeta, ferreterixia sortu zaban gizona, hantxe dendan egoten zan beste bere seme bi eta beste denpendienteren batekin.

—Handikan kilometro bira, Urberuaga de Ubilla. Han tzauan zer bat, batalloe bat, komunistia, izena ere badakitx, Rosa Luxenburgo izena zaban batalloia; batalloia ondo formautakua, gero!13

Ez dira zuzenak -eN erlatiboa erabili beharrean -eLA erabiliz osatzen diren honako egitura hauek bezalakoak. Gure herrian asko entzuten dira halakoak, betiere hiztun gazteen jardunean:

—*Ezagutu naban gizon bat bi metro zaukazela.

Perpaus horretako mendekoa erlatiboa da, eta ez osagarria; beraz, honela zuzendu behar da:

—Bi metro zaukazen gizon bat ezagutu naban. (ONDO)

—Ezagutu naban gizon bat bi metro zaukazena. (ONDO)

 

4.2.2.2. -eNA

Perpaus erlatiboaren burua (izena) isildua dutenak dira:

Eta nik Azkarate gaiñian, allegau giñanian, lelengo lana egin nabana zan, bueltia eman automobillari, eta kale aldera edo hona herri aldera begira jarri.

—Eta hola, len esan dotena, Estartanera lanera gero.

—Gehixena ikesi genduna badakik zer tzan? Dotriñia. Maaltzan egitten zuan.

—Eta beste bat gu izeten giñana, haura, oiñez jun bihar izete(n) zuan eta urruti… Usartzan.

—Horrek egitten dabana normala danik ez pentsau, e!

 

4.2.2.3. ADITZ JOKATUGABEA DUENA: -TUTAKO

—Handikan kilometro bira, Urberuaga de Ubilla, han tzauan zer bat, batalloe bat, komunistia, izena ere badakitx, Rosa Luxenburgo izena zaban batalloia, batalloia ondo formautakua, gero!

—Len, zuek etzarate akordatzen, baiña lenengo bariantia eindakua hamen inguruetan Elgoibarkua dok, e! Hemen, San Pedron, Txankakuan zihar, Txankako zubixan sartu kalera, eta hortik buelta pasatzen zan kamiñua.

—Eta, poliki-poliki, pasau ein tzan; eta nik beti esaten dot, egunik ederrena mundu hontakua, lizentziautako eguna.

—Bizkaittik etorri giñan gu hona; ni kalian jaixotakua naiz, eta basarrixan bizi, hogeta zortzi urtian.

—Horrek kontatzekuak dira, e! Hori benetan pasautakua da, e!

—Dotriñia eta manuskritua esaten zitzakon len. Eskuz eskribidutako liburu bat zan, manuskrito esate(n) jakon.

—Esku askotan ibillittako umia naiz ni.

—Hor, forjan ein nittun hogeta bi urte ero. Hamen, estazio onduan, oiñ etxiak egindako leku hortan.

 

4.2.2.4. GALDE HITZA + PARTIZIPIOA + -A / -RIK

—Ez, ez, kalian eztago lekurikan. Eta, geiñera, kalian kotxia nun lagarik eztago.

—Bakarrikan zeiñek pagauko daban, hori falta da. Lana bakarrik egittiak eztau balio. Zeiñek pagaua falta da hamen.

—Oiñ, abrillian da, Aste Santuan da, gaztia dana, dana gaztia. Eta hor eztago orduan playara juan ere egitterikan. Eztago nun toallia ipiñirik eta.

—Hi, Elgoibarko konbersaziua hartziarren dok. Oiñ, hi, gure konbersaziua hik eztakak zeatik hartu, eta korridu hori, e! Holaxe dok, eztakik?

 

4.2.2.5. ERLATIBOAK ORDEZKA DITZAKETEN EGITURA BATZUK

—Takillan ipiñi, eta hurrengo kalera juten giñanian, erun kalera, tabernan amistadia geunkan lekuan…

—Gu lenengo hasi giñanian, gaiñera, hamabi-hamahiru ordu eitxe(n) ziran.

—Basarrixan ere, nun dau etxiak paretarik lodixena? Haren parian. Dinbi ta danba!

 

4.2.3. DENBORAZKO PERPAUSAK

 

4.2.3.1. -eNIAN

—Madriden bertan egon tzanian ere, horixe pasau zuan.

—Gero, ba, alaba haura hil tzanian, hiru umekin geratu zan.

Etorri zanian, ezkondu be nenguan artian. Ondio, gero ein tzian kartia.

—Gero, haura jute(n) zanian, bestia jute(n) zanian nunbaittera, errekistatzen ziozen kajoiak eta.

—Eta hiltzen zanian bateron bat, beti jute(n) zan. Gure ama zana hil tzanian ere, hantxe etorri zan holaxe.

 

4.2.3.2. -eNETAN

-eNEAN menderagailuak pluraleko forma har dezake zenbait kasutan. Ez da singularrekoa bezain erabilia, baina entzuten da tarteka:

—Etxe horretara jun izan naizenetan, beti ondo hartu naue.

—Gaixorik egon naizenetan, ondo zaindu nau andriak.

 

4.2.3.3. -eN BAKOITZIAN (MOMENTUAN, GUZTIXETAN, APURRETAN...)

Era honetakoak ere arruntak dira gure hizkeran. Berez perpaus erlatiboak dira formari begiratzen badiogu, baina erlatiboaren buruak denbora kutsua duenez, denborazko perpausetan kokatu dut, egin dudan sailkapena semantikoa baita lehenik eta behin.

—Tian etxera juten naizen bakoitzian bizkotxo zati bat ematen ditt.

—Eskolara juten giñan apurretan, jolasian ibiltzen giñan, eta ez gendun ezer ikisten.

 

4.2.3.4. BEHIÑ ... -eNIAN

—(...) Ez. Zeatik eze, behiñ sua han ez zauanian da, sua dauala etzaban esplotauko, lehenagotik esplotau eztabanian.

 

4.2.3.5. -eN ARTE (ARTIAN)

—Ba, Benidorren, hotelera jute(n) gaittuk. Eta hotelian, trankil jan, goizian lo ein nai dogun arte, jaiki, armuzau ...

—Eta hemen, hemen berriz euskeria ezta galduko mundua mundu dan arte.

—Hantxe eguzkixa zauan arte, eta gero, illunabarrian, illuntzixan, lan asko eitteko, eta arrapataka hauraxe eiñ ezinda.

—Eskolara? Gaztetan, bai. Baa … hamabost urtera arte. Aitxa hil zan arte.

Nahi duan arte, eta nahi badok, arratsaldian etorri!

—Pentsa'izu. Hamentxe, zubi-kantoian. Hori etxata neri ahaztuko burua ondo daukaten artian.

—Horixe, ibilli. Gauza dan artian, ibilli. Eziña berez etorriko jatzue.

 

4.2.3.6. -TU ARTE (ARTIAN)

—(...) Alfonso hori preparau artian...

—Konfiantzia hartuaz, ba, automobilla... Eta gero, karneta hartu artian, neurekiñ ibilli zan.

—Aitxak tallarra zaukan, plantxak eitxekua... harekin geratu nitzan, eta... hill arte, hill arte. Erretirua hartu arte.

—Gero, Kolejiora; eta han egon nitzuan, ba horixe, gerria etorri arte. San Juan inguruan hartu gendun oporrak, eta... uuuf! ... Juliuan hasi zuan gerra hori.

—Eske gu izan giñanian, dana euskeraz eitxe(n) zuan, Franko etorri arte. Guk gehixena, euskeraz.

—Ez. Pamplonara erun giñuzen kuartelera. Gero, handikan Bitorixara. Bitorixatik Otxandixora, frentia zeuan da. (...) Bilbo hartu artian.

 

4.2.3.7. HARIK ETA ... ARTE

Ha(r)ik eta lana amaittu arte, ez zerate juango etxera.

 

4.2.3.8. -eLA DENBORAZKOA

Moduzko kutsua ere izan dezake batzuetan.

—Sansonguan jaixo giñan gu, ni behintzat. Eta gero, ba, handikan kalera bajatu giñan, nik sei bat urte nakazela.

—Gero ze pasau zan? Ixa lizentziatzen nauala, berritz falta ni han, Loiolan falta. «Como desertor», horixe bihar juagu!

—Etzan komeni han gelditzerikan, zeatik eze berriz ere beste disparo bat ero, neu hantxe nauala igual allegauko zan!

—Eta jute(n) giñan San Migelera, eta holantxe, geure erromeixatxuori eiñ, eta etxera gatozela juntau giñan, etxeruzkuan, mutill horrekiñ, eta ene! Akabo! Haretxekin segittu gero!

—(...) eta ni azkenengotikan, primera eta segundaraiño allegauta nauan. Eta segundan nabillela, gogoratze(n) jata (ya segundia pixkat kategorixa zera zan) ... neure alboko laguna zein tzan akordatze(n) naiz.

 

4.2.3.9. -eN EZKERO

—Egualdixa ona. Hamen sarritxan, eurixa eiñ, eta garbi, bero garbixa bihar da, baiña haura bero garbixa lehen ezagutzen genduan geu gaztiak giñanian; hau gerriau pasau zan ezkero, bero garbirik sekula ez.

—Partidu edarrak asko ikusi ditxut, asko. Porke nik frontoera juten daruat soldautzatik etorri nitzan ezkero.

 

4.2.3.10. (BEHIÑ) ...-TU EZKERO denborazkoa

—Hori, hor zihar abantau zaitte, eta ixa Tudela alderaiño entzun eitten dozu edarki Arrate ere. Asko sartu da lendikan. Len, en kanbio, behiñ Bitorixa aldera pasau ezkero, etzan entzutzen.

—Oiñ, biharbada, eukiko deu atakia sartzeko; igual larra eukiko (d)au. Baiña behiñ atakia pasau ezkero, tente ere ondo juten da, eta hondua garbixa daka.

Aditzaren elipsia duena

—Len basarrixan behiñ urte bi-hiru ezkero, benga. Edo atxurra edo segia, laste izeten zan. Behin sei-zazpi urtera ezkero, segia.

—Belaunetatik eta, behiñ edade batera ezkero, txarrago gelditze(n) (d)ok.

Behiñ Itziar aldera ezkero, eta berriz ere, Azkoittiko zera (hizkeria) sartzen dok pixkat.

—Lo eitten det, baiña esna ere asko. Ni behiñ goizeko hirurak ezkero, gau bat ez det egiñ.

—Ez (eg)iazu esan, hiltzia? Hiltzia? Grandia da behiñ edade batera ezkero. Eztauana hill bihar da (nik beti esan dot), ba, sasoian dauan pertsonia.

 

4.2.3.11. -eNERAKO

—Eta halaxe hasi nitzan pagatzen hillian hamabost milla pezeta, hamabost milla pezta, hillian-hillian, eta etorri nitzanerako, kobratzen; jubilau arte pagatzen jun nitzan, hamar urte ein nittuan pagatzen.

—Eta koziñan. Frentiak alde egin zabanerako, koziñan biharra eiñ... eta jan, eta edan handik eitxe(n) genduan guk.

—Ni jaiki nitzanerako, ezkutauta zan etxetika, eta nun danik ere ez.

—Ez, ordurako hasitta, telebisiorako ya hasitta zauden (euskera) batuan puskat. Guk telebisiua ekarri genduanerako, bai. Oin beste ez, e! Baiña ikastolia edo hasitta egongo zan orduko pixkat.

 

4.2.3.12. -T(Z)ERAKO

—Eta bueno, kopia eta puru bat plazara juterako: badakik, gizona hasi eitten jok harek, eztakik?

—Holakuak (esaten doguz), eta haura igual baten batek ohetikan: Uak! Eta atian kanpora ertetzerako, hamarrek, edo batek igual: Juauuu!

—Radixua ipintze(n) juat, eta jakitzen jaittuat mundu guztiko kontuak ohetik jaikitzerako.

 

4.2.3.13. -TU ORDUKO

—Baiña haura hara erun orduko, eta haura han saldu, eta han pezetia hartu orduko, harek lehenak kontau ezkero ... Diziplinia falta.

—Kotxian baldin banijua, tak! Abantau orduko emango diot nik radixuari.

—Gu junda gaude hara, Markiñara. Eguna zabaldu orduko junda.

Aditzaren elipsiarekin ere bai:

—Oiñez jun bihar izete(n) zuan, eta nola jun? San Migel da, Usartzara ta, nola jungo hitzan ba? Erten bihar zuan bazkaldu eta segittuan. Eta hurrengo goiza, etxera orduko bestela.

 

4.2.3.14. -TU BAIÑO LEHEN(AGO) (LEHENTXUAGO)

—Enterau zan nik esan baiño lehenago zintxa-karreran parte hartu nabala, eta bronkia bota zian.

—(...) holaxe ba, klaro, harek (frankistak) etorri baiño lenago alde ein bihar...

—Eta haura ere iezko gabonak baiño lentxuo ere sustua hartu eta Donostian egon zan ingresauta.

—Eta gero, ba, handik etorri eta gerratia amaitxu baiño lehena(g)o hasi nitzan nere emaztiakin, oin dakaten emaztiakin.

 

4.2.3.15. -TU AURRETIK(AN)

—Harek beti ohera, telebisiuan «Goenkale» hasi aurretik, e!

—Gero, Arana y Uribe tallarrak-eta egin tzian, ba, hori eiñ aurretikan, hor tzauan etxe zahar haundi bat, eta hor egon tzian monjak, monja frantsesak.

—Udazkena zan. Gero hasi giñan lanian zerian, (...), eta hara hasi aurretikan Bekuteiñ.

 

4.2.3.16. -TU ONDOREN(IAN) / OSTIAN

Gehiago erabiltzen da izena + ostian egitura denbora adierazteko: meza ostian, afalostian, bazkalostian eta abar. Ikus -oste sarrera hiztegian.

—(...) baiña handik denporalera ... orduan momentuan ez, gerria amaittu ondorenian, ... errementarixan lana, atxurrak eta ondo zorroztu eitte(n) zeben.

—Aber, aber. Alberto Epelde, geuria ere, txiripaz librau zan. Hori gerria amaitxu ondoren, e! Ya amaitxuta egongo zan orduko, bai. Eta, geruagora bai behintzat.

—Juliuan hasi zuan gerra hori, eta geratu giñuan danok kalian. Danok kalian, eta gero Don Felixekin hasi nitzuan ni. Eibar hartu ondorenian ere Bilbo hartu ondorenian ere uste juat Don Felix hasi zala.

 

4.2.3.17. -TU ETA GERO

ETA GERO forma dela eta, ohartaraztea komeni da gaur egun zabaltzen ari den egitura bat ez dela zuzena: aditzaren ordez, izen-sintagma bat jartzea ETA GERO-ren aurretik ez da zuzena euskaraz; beti aditza (partizipioa) behar du aurretik. Beraz, Gabonak eta gero, Oporrak eta gero, Siestia eta gero bezalakoak, euskaraz ez dira zuzenak. Izatekotan, Gabonak pasatu eta gero (edo Gabonen ostian ere) edo horrelakoren bat litzateke egokia.

—Eta gero pasau zan gerra hori, eta jun tzian. Gero, ezkondu eta gero, ez zian ba kartia eiñ! Neu ezkondu eta gero, kartia; eta zeiñena ete zan, eta harena!

—Ni etortze(n) nitzanian etxekoandriakin, zuk topau ziazun laguna, aburriduta ez egoteko: Matias, eztakizu? O sea ke, zu balnearixuan sartu eta gero zan.

—Bitxan izendakua haura Ameriketan. —Baiña solterotan egongo zan, ezta? —Ezkondu eta gero bigarrenian.

 

4.2.3.18. -TUTAKUAN

—Ba pentsatzen da gaztetan zahartutakuan eztauala ilusiorik, baiña bai, zahartuta ere badaude ilusiuak.

—Esnetarako. Gero hazittakuan txahala hill, eta jan bat.

—Bueno, abixauko (d)izut hotel on bat billautakuan edo.

 

4.2.3.19. -T(Z)ERAKUAN

—Eta oindio han zauden, turbinia ipintzeko gauzak-eta han zauden. Eta han pasatzerakuan beitxu giñon, eta esan nion arrebari: ...

—Hamen zela pagatze(n) juek? Joe! Zela pagau! Harek bazakixen, eta etzeben estraiñekua. Eta ertetzerakuan firmatze(n) zeben, eta aurrera!

—Eta horri emakumiori allegatzerakuan, neu ere okerra... ba, pasatzeko ni justu txamar, neukan bezela kamiñu guztia hartze(n) naban da! Eta, hala ere, harrapatzeko moduan ein naban, brometan neuk. Jo zaban kañabera ezkiñiak emakumia, eta ni txahala moduan lurrera!

 

4.2.3.20. -eNETIK(AN)

—Danak, dudarik gabe, pertsonia jaixotzen danetikan gastatzen hasitta dago, eta urtia juan eta urtia etorri, batian katarruak eta bestian bihotzekua eta bestian estomagokua.

—Jaixotzez San Migelekua zera, baiña bizi zera San Pedron ezkondu ziñanetik.

—Ni, jaixo nitzanetik, bataixatu zienetik, Imanol, eta, «sin embargo», neure denporan ya gerria etorri zanian da, nik be(de)ratzi urte, eta handik eta Franco hill eta gerora, Manuel.

 

4.2.3.21. -TU ETA SEGITTUAN (SEGIDUAN)

—San Migelera ta, Usartzara ta, nola jungo hitzan, ba? Erten bihar zuan bazkaldu eta segittuan. Eta hurrengo goiza etxera orduko, bestela.

—Eta ze urtetan ezkondu ziñan? Handik etorri eta segitxuan.

 

4.2.3.22. JUN DANEKO X URTIAN

—Harek kendu, eta gero errepiak garbittu ganaueri, eta oiñ azken aldixan, ba, urte askuan, gu jun daneko hogei urtian edo, makiñiakin jeizten genduazen.

 

4.2.4. KAUSAZKO PERPAUSAK

 

4.2.4.1. -eLAKO

—Eta hamen andrak, Arostegiko ama ere, ba, iñude egon tzuan, Donostian. Halaxe zalako bizimodua, diferentia.

—Eta kastigauta egote(n) nitzan, matematikarik enakixalako, ze (…) maixuak zelakuak ziran orduan!

—Len, hola pelukerixara ta? Oiñ, jun eta enaiz etorriko igual illuntzira arte. Orduan etzauan hori. Ez gendualako hartzen geuk. Etzaualako erreztasunik, katibu gehixo. Norberak etzabalako hartzen. Eta gero, zaharrak etzebelako lagatzen edo.

—Eta bezperan, bizperan ere, ba, automobilla nola bazakixen askok ya manejatzen, juan nitzan bizperan, biajia ein bihar nabalako, Azkoitti alderaiño ein naban ibillixa, eztakitx zeiñekiñ eta nola.

 

4.2.4.2. ZE(RG)ATIK EZE… Ø

Mendeko perpauseko aditzak ez du kasu honetan menderagailurik hartzen; hori adierazi nahi dugu Ø zeinuarekin. Gauza bera gertatzen da beheraxeagoko ZE(RG)ATIK eta ZE partikulekin hasten den egituretan ere.

—Lehengo euskeria dagok oinguakin zihero diperentia, edo behintzat asko diperentziatzen dana, zeatik eze, gaur dauden gauzak, asko enteniu etxaittugu eitten.

—Baiña gutxik eukitze(n) jaittuek zabalikan Gabonetan, zeatik eze, badakik ze pasatzen dan Gabonetan? Eurak, pamilixakuak, juntatze(n) dittuk. Kanpora ezkondutako danak etortze(n) dittuk, eta nahixago izate(n) juek eurak, itxi eta euren bakian.

—Bueno, eta aber monagillo nahi naban bertan izatia, zeatik eze Bizentek laga ein bihar zabala, ezingo zabala atendidu ta. Bueno, baietz ba.

—Eta tabernia gau guztian irikitxa egote(n) zan. Gau guztian. Bai, zeatik eze hamabixak aldera arte edo igual egongo ziran normalian, eta ordubatak edo ordubixetarako banaka batzuek haste(n) ziran.

—(...) hola esan tzian: «Gelditxu hari, gelditxu hari!», eta juntau giñan bixok, eta esan tzian eze «ez e(g)ik pauso bat gehixo eman, zeatik eze beheraiño etorritxa dauaz tankiak italianuak eta».

—Ez zan komeni han gelditzerikan, zeatik eze berriz ere beste disparo bat ero, neu hantxe nauala igual allegauko zan!

 

4.2.4.3. ZE(RG)ATIK(AN) … Ø

—Zu len basarrixan bizi ziñanian, hango bizimodua gogorra zan zuretzat? —Bueno, gogorra, gogorra… Guk ez gendun asko egin basarrixan, zeatik hamahiru urtekin tallarrera haste(n) zan. Ittulan da, garo ebaten da. Gaurkua baiño gogorragua bai, e!

—Eta ze moduzko inpresiua ein dizu? —Oso ondo, e! Nik segiduan ezagutu naban, zeatik haren ama gure laguna zan, eta, han, zera, Jasone Osoro!

—(...) anekdotia politxa, zeatik guk dotriñia eta euskeraz emate(n) genduzen, beti. Liturgia beti eman juat euskeraz.

—Askotan pentsatzen dot herri-kirolak eta, ez ete diran galduko. Oiñ sostentzen dira oindiokan baiña, igual ... Dantzia, behintzat, gordetzen da. Dantzia seguruago, zeatikan dantzia da betikua, segitzen diona da, eta gazterixiak, itxuria, erretz eitxen deu.

 

4.2.4.4. ZE… Ø

—Andria noiz ezagutu naban? Handikan denporara, bastante denporara izango zan, ze normalizauta zauan «dentro de lo que cabe». Behintzat, gerria ya amaitxutzat edo hamen bueltetan.

—Horrek asko. Beti kalkulatzen zerian ere. Eta kastigauta egote(n) nitzan, matematikarik eman be, enakixalako, ze (…) maixuak zelakuak ziran orduan!

—Ba, (nere semia) derrior ezagutu bihar dok, ze Elgoibarren haura ezautzen eztaban txakurrik eztagok eta.

 

4.2.4.5. ETA ENKLITIKOA

Menderagailu mota hau jatorriz juntagailua dugu: bi perpaus juntaturen ordena aldatu eta gero gertatu da menderagailu bihurtze hau. Normalena izaten da aditzari lotua joatea, aditzaren ondoren, baina ez da nahitaezkoa. Hona adibide batzuk:

—Nun ezkonduko giñan, ba? Elgoibarren ezkondu. Bizimodu guztia Elgoibarren ein dogu ta.

—Baiña (hori) len; oiñ nun zer dauan etxakixat ixa ta.

—Bueno, ezteixogun zer gehixegi eman, amenazu gehixegi kottauari, ehun urte jaukaz ixa ta.

—Erromerixan. Ba, guk ez gendun dantzan asko eitten, ez genkixen da.

—Egualdixan berri zuek jakitzen dozuela guk baiño hobeto. —Bai. Hemendikan ikusi ere gehixago eitten dogu ta.

—Bai, han mina-zuluan egon giñuazen. Han gaiñetik jo arren, etxuek apurtuko haura, lodiera haundixa jaukak eta.

—Orduan lokatzia egoten zuan, pistarik etzuan da.

—Hortan ibiltze(n) giñan. Pelotan, ointxe ere dauan fatxadia eleizarako, zerian, Maalan, pelotan asko ein gendun guk, han kamiñuan ez zan autorik ibiltzen eta...

Aditza elidituta duela ere ager daiteke ETA kausazko hau:

—Zuek zakazuen baloria; nik ez neuke hori eingo. —Besterik ez eta

 

4.2.4.6. ZELA / NOLA ... -eN

XX. mendearen hasierako zenbait gramatikariren iritzirako, ez ziren zuzenak euskaraz era honetako egiturak, hizkuntza erromanikoen moldeetatik eratorriak zirelako (gauza bera gertatzen zen ZE(RG)ATIK moldea duten esaldiekin). Gaur egungo zenbait hiztunek (eta, beharbada, zenbait gramatikarik) ere iritzi bera dute, eta ez dituzte onartzen era honetako egiturak.

Nolanahi ere, esan behar da tradizio sendokoak direla (bai idatzian bai ahozkoan), gure herrian normal-normalak direla eta Euskaltzaindiak onartzen dituela, bai gramatikan eta bai bestelako idatzi eta irizpenetan ere.

—Gero, zela goizian mezia hasten dan, gero eskelak eta…

—Ba zure ama, bueno, ama eta aitta ere, hamen zela San Lorentzokuak diran bixak, ba guk ibilli dogun euskeria, iguala dana guk.

—Baiña hau zela dan landara haundixa, honek lur gehixo eskatze(n) jok.

—Donostia aldetik eta, ebakuaziuak izan tziran Altzolara. Eta hotelen batzuek rekisatzen zitxuen hor Donosti aldian da; hamen Altzolan ere, nola baiñuetxia eta ohiak eta zauden, egokixa zan lekua.

—Ostian ez genduan ordaindu ezer ere, baiña guk eruaten genduan jeneruakin, nola askoz gehixago guk bihar genduana baiño eruaten genduan, ba harekin, tabernia irikitxa zauan.

—Gero berau goixan, gaiñian zela zauan, ba, badakik, dana harrapau. Depentsarik ez honek. Eta beste batek eragitten jauan hola. Eta jota harekin zikin guztia ariña nola zan, eta garixa pixutsua, juten zuan garixa garbi-garbixa behera, jausten zuan.

—Eta hemen polideportibua zela dauan, ba, gaur danak dakixe igarixan, ezta?

 

4.2.4.7. PORKE

Gaur egun, gazteen artean nahiko erabilia den arren, adin batetik gorako hiztunen artean (hirurogei urtetik gorakoen artean batez ere) oso gutxi erabiltzen da. Hona adibide bakan horietako pare bat, hiztun berarenak biak:

—Partidu edarrak asko ikusi ditxut, asko. Porke nik frontoera juten daruat soldautzatik etorri nitzan ezkero. Urte asko. Bai, partidu asko eta politxak.

—Idi-probena oso gogorra da. —Neri penia ematen die. —Baitta neri ere. Penia ematen dau, porke ezin dabala esaten badau ere, oindiok ere han eitxen diue, entenitzen dozu?

 

4.2.4.8. ADITZ PARTIZIPIOA (-TU)

—Ez, danian gu ondo hartu gaittue oiñ artian. Edo geu onak izen, edo txukunak izen, edo…

—Etxok ezertan asmatzen gure Praixkok. —Aldrebes samarra izen

 

4.2.4.9. -eN ALDETIK

—Euskal Herrixan bizi geran aldetik, euskeria defenditzen ahalegindu bihar dogu.

—Emakumia naizen aldetik, ezin dittut tratu txarrak onartu.

 

4.2.4.10. -T(Z)IAGATIK(AN)

—Neskiari hola helduta jutiagatikan, hola helduta jutiagatikan, «doscientas cincuenta pesetas», multia.

—Espaloi gaiñian aparkatziagatik, kriston multia, hi!

 

4.2.4.11. -T(Z)IARREN

—Gezurra esatiarren egin ditt bronkia!

—Bai, miñik eztauanian, bixen bitxartian! Horrek miña baleuka nere modukua... ezta nik esatiarren, ni erutaille haundixa naiz miñakin, e! Haundixa!

 

4.2.4.12. -eLA TA

—Eta gero, aitxak ezetz! Ezkontzeko honekiñ, harekiñ etzala ezkonduko, txoferrak eta pelotarixak golfuak izaten dirala ta. Gero txoferra eta pelotarixa hartu!

—Bost laguneko familixia, jornal bat, bi seme soldau, estu agertuko zan, eta zera eskatu zion, jornal gehitxuo aber eman leikien, estu zabillela ta.

—Ba orduan ere, ointxe moruan, itxasuak, bere terrenuak dirala ta, noizik behiñetan negu gogorrian igual kamiño pusketak-eta botatze(n) zitxuan.

—Frankon kontrakuak zirala ta, gero etxakixat hogei hillabete edo zenbat ein giñuazen. Kontua dok sei urte inguru ein giñuzela soldau.

—Ba esan diot emen egoten ziñala ni ikusteko desiatzen, egunero hemen pasatzen nitzala ta.

 

4.2.4.13. ZE(R) BA menderagailu?

Hiztun gazte-gazteek bakarrik darabilte ZE(R) BA hau menderagailu gisa: berri-berria da, ez du euskaraz inongo tradiziorik, eta ez zaigu zuzena iruditzen.

—*Zugana etorri naiz, zeba liburu bat eskatu bihar dizut.

Horrelakoetan, baditu euskarak denetariko egiturak, denak jatorragoak. Mendeko esaldia (azalpena ematen duena) luzea bada, hiztunak behar izaten du hasiera-hasieratik perpausaren kutsua emango duen sartzaile bat; sartzaile hori ZE(R) BA izan beharrean, ZERGATIK (EZE) izan daiteke, gure artean askoz errotuagoa dena:

—Zugana etorri naiz, zergatik (eze) liburu bat eskatu bihar dizut.

Kasu honetan, sarrera-partikularik gabeko egitura ere oso egokia litzateke:

—Zugana etorri naiz, liburu bat eskatu bihar dizutelako.

—Zugana etorri naiz, liburu bat eskatu bihar dizut eta.

Galdetzaile gisa ere ez da onartzekoa, ez bada bera bakarrik, huts-hutsean:

—Ez naiz zurekin mendira juango. —Ze ba? (ONDO)

*Ze ba etorri zera hain berandu? (GAIZKI)

Zergatik etorri zera hain berandu? (ONDO)

Azken galdera horri ere ezin zaio erantzun zergatik baten bidez hasten den esaldi batekin:

—Zergatik etorri zera hain berandu? —*Zergatik bai.

—Zergatik etorri zera hain berandu? —*Zergatik nahi naban.

Lehenengoaren ordez honelako zerbait nahikoa litzateke:

—Zergatik etorri zera hain berandu? —Ha(g)atik!

Bigarrenak -eLAKO luke menderagailu egokia:

—Zergatik etorri zera hain berandu? —Nahi nabalako.

 

4.2.4.14. BAIT-

Ez da menderagailu horren inongo aztarrenik gaur egungo elgoibartarren jardunean. Ezta Azpeitia aldean eta erabiltzen diren esapide fosilduetan ere (baldin baite eta abar).

 

4.2.5. BALDINTZAZKO PERPAUSAK

 

4.2.5.1. BA- (errealak eta hipotetikoak)

—Konpesatzera jun bihar izaten zuan orduan. Eta biharko gaiñera jun, etxian lo eingo bazuan!

—Arantzia badakik zela eukitzen daban gaztañiak? Arekin danakin biok gaztañia konserbauko bada.

—Da euskeraz entzuten bahixan maistriak, erun aurrera, eta belauniko.

Lagako bagendu bixarko ere, gaizki ez…

—Eta berriz ondo garbittuta juten ezpazan, bi bider bialdutakuak ere bai, e!

—Eta ezertarako balixo etzabana. Aber dotriñiakiñ nora jun bi'ok gaur dotriñiakiñ? Haren lekuan ikesi bagendun beste zeoze…

—Orduan, egualdi ona bazan, ba, ni abarketa zurixekiñ lehenengo.

—Basarrixan illunduko ezpalau, ezkiñoke lagako lanari, e!

—Neri esango balie «bakarrik zaure, eta etorri zaitxe guregana», ni pozik.

—Hor (Urbixan) ohittuko nitzakela uste juat laste, jungo banitz.

 

4.2.5.2. BALDIN BA-

—Eta nik Azkarate gaiñian, allegau giñanian, lelengo lana ein nabana zan, bueltia eman automobillari, eta kale aldera ero hona herri aldera begira jarri, deskuiduan estuasun bat sortzen baldin bazan, prest eukitzeko alde eitxeko.

—Neuk ere idea pixkat baneukan, eta onen-onena apaiza ero olakotxia izango zala egokixena, habittaziua baldin bazeukan emateko.

—Antxobia txakur haundixan baldin badago, ekarri. Eta handik gora badago, ez ekarri.

 

4.2.5.3. -TU EZKERO

—Basarrixan, beittu ezkero, beti dago lana.

—Ostian bista haundixa dao amen. Hamendikan horra gaiñera jun ezkero, hortik Debako playia, itxasua eta dana ikusten da.

—Berak konsultau, eta beste bat hara billau laikiela, hala nahi izan ezkero.

—Soñua entzun ezkero, buenooo! Dantzan geldittu be. Goizian juan ezkero, eguardira arte, eta eguardixan juan ezkero, gabera arte.

—Eta hori peligrosua izaten dok oiñ: txispa bat jun ezkero horra, esplotau eingo leuke.

 

4.2.5.4. -T(Z)E EZKERO

Ez da ohikoena, baina batzuetan erabiltzen da.

—Permisorik izete ezke(r)o alako lekutik etortzeko, ba bie izaten zuan ba, zortzi-amar egun ero gitxienez.

—(...) —Bai, esaten da, baiña edadiak-eta, edadiak kortau eitxen deu asko. Moztu, moztu. —Ombre... Bai, bai, beintzat jute ezkero, nunbaitxera jute ezkero lagunakin...

-T(Z)E EZKEROTAN forman ere bai: izate ezkerotan.

 

4.2.5.5. -TU EZIK(AN)

Baldintza perpaus ezezkoak osatzeko erabiltzen da. Batzuetan elidituta egon daiteke mendeko perpauseko aditza.

—Pelotarixak danak ezautzen dittut. Eta hemengotxia izan ezikan bateron bat, oin dan-danak ezautzen jaittugu, pelotari danak.

—Elgoibarren basarrikua izan ezikan, kalekuak ya normala igarixan eittia da. Normal, normal, normala.

Aditzik gabe ere erabil daiteke, azkar berreskura daitekeenean aditz hori (izan, egon...):

—Ondo egon ezkero, soldautzia ondo pasatzen dok, tirorik ezian. Gerria txarra dok.

 

4.2.5.6. -T(Z)EKOTAN

—Ondo zaintzekotan lagako dixat liburua, e!

 

4.2.5.7. -T(Z)ERA

—Hori egixa izatera, ni ere hasiko nok lan horretan.

—Zure egoeria jakitera, enajuan ezer esango gaixotasun horren gaiñian.

 

4.2.5.8. -eNIAN

Formaz denborazkoak, baina balioz baldintzazkoak dira ondorengoak.

—(Eskelia) geuria eztanian, pozik gaiñera.

(...) —Ez. Zeatik eze, behin sua han ez zauanian, sua dauala etzaban esplotauko, lenengotik esplotau eztabanian.

 

4.2.5.9. -eLA

Ez da ohikoa baldintza perpausak -eLA menderagailuarekin osatzea, baina ezin uka ondorengo erabilerak baldintza balio nabarmena duela.

—Por ejenplo, zapatuan San Isidro eguna dator, eta orduan Arratera jungo gera, ondo gerala.

 

4.2.6. KONTZESIO PERPAUSAK

 

4.2.6.1. NAHIZ TA (/ DA) ... -TU

—Eta zapata garbixak, illia ere oiñ daukaten baiño txikixagua. Hobeto arreglauta eta, nahiz ta lepua mehia euki, illia kenduta behintzat.

—Abantau giñan hortikan, Aulestitikan Bilbora, Gernikatikan pasauaz. Zeatik eze handitxik pasau bihar genduan, nahiz da ezkiñaren batetik.

—Ba bueno, bedarra ebagitzera nua orduan, nahiz da bittartian igual eurixak harrapau.

—Bai, baiña orduan pasatzen da batzuk dirala Elgoibarkuak eta bestiak Eibarkuak, nahiz da hamen bizi.

—Eske batzuk esaten debe San Rokekuak euren artian eitxen debela era batera eta San Lorentzokuak, nahiz da antzerakua izen, beste era batera eitxen debela.

 

4.2.6.2. -TU ARREN

—Eta holaxe juate(n) nitzan elizkizunetara, monjak frantsesak izan arren, ba, euron kantuak eta euren gauzak polittak izeten ziran.

—Bai, han mina-zuluan egon giñuazen, lau bat aldiz bai. (Bonbak) han gaiñetik jo arren, etxuek apurtuko haura, lodiera haundixa jaukak eta.

—An batek esate(n) zian «hik eztaukak beste urtebeteko bizirikan», baiña astakertenak haura esan arren, neri berdin tzian.

—Eta gero, kanpoko abade bakoitzak zaukan obligaziua monagillueri erriala pagatzekua. Hogeta bost zentimo. Eta askok «por aquí» eitxe(n) zeben, abadia izan arren.

 

4.2.6.3. BA- ... ERE

—Ganau bat soltatzen bada, harek (txakurrak) gabian notatzen deu. Gabian soltatzen bada ere, kristaua bezelaxe, zaunka ein, eta abixua ematen deu horrek.

—Aura ya, borondatez eitxen dan gauzia da adarixana, baiña idixana ez; idixa ipintze(n) debe lotuta, Kristo bezela, atzian harri galanta, ezin badau ere, zazta-zazta, eragiñ hantxe. Idixana oso gogorra da.

—Idixana da oso gogorra. Neri penia ematen die, porke ezin dabala esaten badau ere, ondiok ere han eitxe(n) (d)iue, entenitzen dozu?

 

4.2.6.4. LOKAILU GISAKOA: ba(d)are

—Hemen pagau ein bihar juagu rondaren bat bada ere, hola eta hola.

—Beti gorroneuan, bestela. Baiña hantxe geratzia tokau, eta hau pixkat ba(d)a ere librau. Librau ein biha dala pixkat.

 

4.2.6.5. -TUTA ERE

—Ointxe amaitxuko dogu. —Hori, neri hori ez eginda ere, berdin zuan.

—Abade frankista katalan bat zan... eta gu bilddurrez. Ondo esanda ere, da! Makillakaria.

—Hogeta hamar milloe eta esate(n) (d)itxue ta. Ze, nundik batu biha (d)ia horrek? Bixak lanian egonda ere, urte askotarako kargia da hori!

 

4.2.6.6. BAIÑA ENKLITIKOA

—Baiña barruan ibiltzeko beti billatzen zaban, han tiraka ibiltzia izeten zuan (ona), pixkat azkenerako nekatzen zuan baiña.

—Eurok ere zauken zerian, han, eztakit nik, astillero antzerako taller mekaniko bat, barkuak eta reparatzeko, entzuna, e! ni enitzan allegau bertara baiña.

—Eta kinto mordua dittuk egon giñanak, oin bajauta gauaz baiña

—Ze esango juat ba nik, esajerau ezingo juat egin baiña, gaurko hamar milla pezeta bai.

—Gaur ere baten batzuk egongo dira, eztakit zein dagozen baiña.

—Hamaika urte, eztau ematen baiña.

 

4.2.6.7. PARTIZIPIODUNAK

—Hori, kostia kosta egin bihar juagu.

 

4.2.6.8. AUNKE

Guk bildu ditugun testuetan ez da AUNKE duen egiturarik ageri, baina badakigu zenbait hiztunek, elkarrizketatuak baino gazteagoek erabiltzen dutela. Ez du tradizio handirik, eta, beraz, ez dirudi bultzatzekoa denik.

 

4.2.7. KONPARAZIOZKO PERPAUSAK

 

4.2.7.1. BAIÑO ... -AGO

—Neretzako etzauan mundu guztian gauza edarragorik haura baiño.

—Eta hona etortzeko ere, ba, behetik gora ixo ein bihar dau. Eta goittik behera, asko hobe ez askotan. Goittik behera txarrago batzutan, behetik gora baiño.

 

4.2.7.2. -REN / -KO ALDIAN

Mendeko perpausen bidez izan gabe ere, oso modu arrunta da Elgoibarren egitura hau konparazioak bideratzeko: zerbait beste zerbaiten aldean polita (edo politagoa) dela esatea, alegia.

—Eta eibartarrak graziosuau egote(n) (d)ittuk hizketan Plazentziakuen aldian.

—Gehitxuago igual eukiko naban, zeatik eze beti izan tzan Eibar «socialista» eta «republicano», eta hamenguen aldian... oso abantzauak!

—Basarriko lana len zuan gogorra oingo aldian.

—Holaxe ibiltzen giñuazen. Horregatik zuan oingo aldian astuna.

Oingo aldian asko, sorgiñak eta.

Oingo aldian gaizki bizi ziran orduan, oiñ ondo bizi da jendia orduko aldian.

—Hego-haizia edo trumoi-denporia, hego hau, eskasa izaten da. Honen aldian naturala... iparhaize pixkat, eguzki garbixa.

—Baiña haren aldian honek gehixo balio deu, e!

—Lehengo bizimodua, oinguan aldian trankilla.

—Bai izatez, geure moruan dira, baiña nik ikusten dot euron kara(k)terra geurian aldian lotsagabiaua eukiko dabela hórrek.

 

4.2.7.3. ALDIA EGON

—Bai, diperente eitten dogu. Eske, aldia dago Elgoibartik Azkoittira, aldia dago. Eibartik Elgoibarrera ere bai.

—Eta gure sasoetik honera, berriz, alde haundixa. Gure sasoetik honera, alde haundixa.

 

4.2.7.4. BEZELA / MODUAN

Elgoibarren biak erabiltzen dira.

—Orduan etzan oin bezela, telebisiuak eta abarrak badira eta.

—Orduan kaletarrak basarrittarra ostikua jo, eta txakurra bezela bialtzen juen.

—Nik haura ahizta bezela juat.

—Bidiak, berriz, oin bezela egongo balira, bai; baiña orduan ez zaguan ibiltzerikan.

Brometan moduan esan nion: «Ño, ezta merkia».

—San Bartolomietan pixkat juten naiz herrira, normala dan moduan. Perixara eta hola.

—Jo zaban kañabera ezkiñiak emakumia, eta txahala moruan lurrera!

—Eta hor dauaz oiñ ere, lan astunak dauaz hor basarrixan; baiña basarrixa oiñ, hala ere, gu gabizen moduan ganauri(k) pe, ba, erreza dok bizitzia.

—Bueno, zoratzeko moduko zaratiakin!

—Orduan eitten genduan lana astuak modura.

—Eta Asturias aldera ihesika zixezen, bidekurutz batian, hamen Maalan izengo balitz moruan, ikusten naban banaka-banakak ihesika, Asturias aldera.

 

4.2.7.6. LEGEZ (LEZ)

Ez da ezaguna konparazio-morfema hau Elgoibarren. Eibarren, hiztun zaharrenek behintzat ba omen darabilte gaur egun ere.

 

4.2.7.7. LAKO (LAKOXE)

Eibarren erabiltzen da, baina ez da ezaguna konparazio-morfema hau Elgoibarren.

 

4.2.7.8. -T(Z)EKO LAIÑ

—Gero, len esan dotena, berriz ere enpleau, eta akabo eskolia. Eta gero, zera, gabeko eskolan pixkat. Ikesi genduan? Defenditzeko laiñ.

—Badago jendia domeketan mendira juten dana, e! Hori asko dagok. Ba, danerako lain jende dagok eta.

—Soldautzan, pezetia ero zuan eguneko. Tabakotarako laiñ ez.

—Ze landare eukitzen dozue? Patatia ta, porrua ta, tomatia ta, danetik. Asko ez, baiña etxerako laiñ.

 

4.2.7.9. -eN BESTE

—Nik esaten dot eztauala deretxorik gaur dixen beste milloe estranjerora, bialtzeko Espaiñiatikan: hasi fubolista, hasi entrenadore, danak estranjeruak daure.

—Gure garaixan, parorik ez! Orduan hamar ordu eiñ, edo hamabost eiñ ... Nahi zendun beste.

—Baiña gure denporan ez, ene… orduan nahi zan beste.

Aditzaren elipsia egiten dutenak

—Ez, orduko hasitta, telebisiorako ya hasitta zauden batua puskat. Guk telebisiua ekarri genduanerako, bai. Oin beste ez, e!

—Baiña han euskeraz? Han euskeraz eitxe(n) (d)ok hamen beste.

—Esan najuan geuk ere subastan erten ein biha(r) genduala, ixotzen ezpaldin bazan hango balixua beste.

—Hori dana kotxiak kendu jok. Kotxia ugaldu danian, geo len beste jenterik ezpada.

—(Basarriko lana) gogorra dala pentsatzen dozue? —Bai. Bueno, oiñ ezta len beste, e!

 

4.2.7.10. A(D)IÑA, BESTE

—(...) oiñ entzuten dan aiña azidentekiñ, hainbeste gauzakiñ!

—Jendiak eztau nai, baiña nahi izan ezkero, gaur egunian montajian, edo ajustian eta ... nahi aiña lan.

—Ni orduan sekula jan be orduan aiña eskabetxe, mermelada eta holako gauza!

—Hamendikan bajatzia kostau eitten jata, eta morala asko zertu jata, galdu ein jata, eta len aiña pena ez.

Gabon haretan aiña turroi sekula eztogu jan.

 

4.2.7.11. BEZ(A)IÑ

—Haren aitxa, buenooo, hemengua bezaiñ zintzua da!

—Ni pentsatzen egoten naiz, gaurko bat edo bi (seme-alaba) diran horrek, eztirala gure kuadrilla haundixa bezin feliz. Kuadrilla haundixa oso bizimodu zoragarrixa izan zan.

—Berbetan egon naizen gizona ezta zure semia beziñ altua. (EAEL)

 

4.2.7.12. BAIÑO ...-AGO

—(Andriari) neri baiño gehixago entenitzen jako gaiñera (pelotia).

—Goizian haste(n) (d)ittuk, zortzirak baiño lehen etortze(n) (d)ittuk hona.

—Oingua baiño haura txarragua (eskolia).

—Guk ez gendun asko ein basarrixan, zeatik hamahiru urtekin taillarrera haste(n) zan. Ittulan da, garo ebaten da... Gaurkua baiño gogorragua bai, e!

 

4.2.7.13. ZENBAT (ETA) ...-AGO, ... (ORDUAN ETA) ...-AGO

—Eta beti indiziua, beti indiziuak kalenturia ezteiñ egon, eta indiziua, zenbat eta antibiotiko gehixao, gero ta aguru(ag)o sendau.

—Eske oiñ baiño pertsonak usten dot sanuaguak giñala, e! Sanuak. Zenbat pobri(ag)o, eta pertsonia sanuagua da nik usten dotena.

 

4.2.7.14. AHAL DAN(IK) -eN(A)

—Esaten zigun guri, batek irakurri bi hoja edo, eta harek letzen zaban zera, buruz, hauraxe al dan onduen egitten.

 

4.2.8. ONDORIOZKO PERPAUSAK

Menderagailurik gabeko egiturak erabiltzen dira Elgoibarren ondoriozkoak osatzeko:

—Hamen Elgoibarren dana igual eitten dogu. Hamen ere, pasatzen zera Urkaregiñ, Gipuzkua-Bizkaia mugia? Hor ere kanbixau eitten da: hain da gauza rarua.

—Oiñ hainbeste entzuten diogu hóneri, politikueri ere, guk len entzuten ez genduzen izenak («Jaurlaritza» eta holako gauzak), oiñ ikixi egitten juagu, eta enteniu eitten dok.

—Beste batzuk, han (soldautzan) hainbeste denporan egonda, esaten zeben golferixara jotzen zauala jendiak.

—Baiña len pixkat zera baldin badago, ba, han hainbeste denporan, lanerako goguak alde eiñ, edo endredau.

 

4.2.9. HELBURUZKO PERPAUSAK

 

4.2.9.1. SUBJUNTIBOKO ADITZA DUTENAK

—Baraurik juten giñuazen etxetikan, eta bezperan arpegixa garbittuta, geiñera, ur tantarik sartu etze(d)iñ, pekatua zala ta.

—Eta beti indiziua, beti indiziuak, kalenturia eztediñ egon.

—Ibilli zan zertu nahixan automobilla baiña, nik kendu nion pieza bat iñok erabilli ez zeixan, pieza bat. Haura gabe ezin tzeikian juan garai hartako automobillak.

 

4.2.9.2. -T(Z)E ALDERA

—Emaztiak ere, nik baiño urte bi gitxio dakaz, baiña haura goixan, eta ezin eiñ izaten dogu lanikan. Ba, pixkat denporia pasatze aldera, zeozeren arduria.

—Nobixua topau ere bai. Zan mutill on-ona, on-ona zan, baiña ibilli, ibiltze aldera ibiltzen nitzan nobixuakiñ.

—Sasoia bai, klaro! Oiñ ere jute(n) (d)ia bizikletan, edo saltaka-ta hor behera zeri(k) pe, ibiltze aldera, afizioz. Mehetze aldera ero, eztakigu zetara!

—Etxeberriñ, anaixan etxian bi hillebete egin dot. Egon nitzan bi hillebetian da garua ebai tta, hori basarriko lanak eiñan da, mantentze aldera.

—Astakertenak haura esan arren, neri berdin tzi(d)an. Gaiñera, harek ze jakingo zaban, ba? Medikua ere etzan... Ezer ez arek (…). Adarra jotze aldera.

 

4.2.9.3. -T(Z)IARREN

—Hau jungo litzake hara, harek han daurelako baiña, e! Alabana jutiarren baiña. Ez bestela; ez haura parajia gustauta.

—Hi, Elgoibarko konbersaziua hartziarren dok. Oiñ, hi, gure konbersaziua hik eztakak zeatik hartu.

Mehetziarren gehixegi ezin laike sufri(d)u, e! Batzuek alperrik galtze(n) (d)ia, e!

—Gaztae pixka bat hartu'izu. —Ez, ez, estimauta dago, eskerrik asko. —Lodittu? —Hori ere bai, ja, ja, ja. Hori ere bai. —Ez loditziarren.

—Eta tiruak bota jaittuen, hi. Bilddurtziarren, e!

—Gero, gabian jango zuan diperentia ero, baiña eguardixan behintzat, ezer ipintzen ez ibiltziarren, kafitesne katillukadia, eta hala!

 

4.2.9.4. -T(Z)EKO

—Basarrixan oiñ ondo gaoz gu. Geuk pentsatzen dogunian denporia pasatzeko, ba zeoze: patata pixkat jorrau, ero bestia ...

—Eta Elgoibarren lekuak zagozela hori, e! Elgoibarren lekua bazagon nehikua tallarrak ipintzeko, e!

—Eta gero, etorri eta Burgosera eruan giñuazenian ere, ni enitzuan batere etorri etxera, behiñ ere. Permisorik izete ezkero halako lekutik etortzeko, bihe(r) izaten zuan zortzi-hamar egun edo gitxienez.

—Auzuak egote(n) (d)ittuk alkarri laguntzeko, eztakik? Lanetan da.

—Eta San Antonio egunian, egun horretarako basarritxarrak etortzen ziran oiñez, tren espeziala hartzeko, goizian seirak-seitxerdietan izaten zan.

 

4.2.9.5. -T(Z)EKO INTENTZIUAKIN (ASMUAN ...)

—Jua(n) nitzan hor San Antoliñ aldera ero, peskan eitxeko intentziuakiñ ero, eta, hamen Intxaustiñekua, Gillermo, han inguruan tzan.

—Etxe asko, tallar asko eitxeko kontua dago hor goixan ere, hor goiko Albitxuriko esplanada hortan da, hamen ere etxia danian eitxeko asmuan daure, eta oso ondo ikuste(n) (d)ot herrixa momentuan, e!

—Bai, bai, bai ba(j)akixat bai. Guk eztogu balio telebistarako ikesi be. Nik ze eingo juat ba han? —Honbre oiñ eztozu pentsauko ba … oiñ telebisiora juteko asmua dakazu?

—Neri kolejixuan lau reglak erakutsi jaen oso ondo, hiri ere bai, lau reglak oso ondo ... ortografixia bastante ondo, hortxe, sei urte-be(de)ratzi urte arte. Seitxik beratzira baiña problema bat ze zan? Izenik enakixan artian. Gero, beste mailla baten hasteko asmuan, baiña gerria etorri zan, eta...

 

4.2.9.6. -T(Z)EKOTAN (-T(Z)EKO ASMOTAN)

Esatekotan e(g)on nok, baiña enok atrebi(d)u.

—Bakaziotara jutekotan gera, baiña ez dakigu nora.

 

4.2.9.7. -TU NAHIXAN

—Ibilli zan zertu nahixan automobilla baiña, nik kendu nion pieza bat iñok erabilli ez e(g)ixan ... haura gabe ezin tzeikian juan garai haretako automobilla.

—Hasten nok, eta orduan hauxe irakurri nahixan, azkenian etxa(k)ixat ze irakurtzen ari naizen, o sea, irakurri ein bi'ozu, eta pentsatzen bixak batera: horixe da, irakurtzia da buruan sartzia zetan ari zeran.

—Ni lelengo hasi nitzuan eurona ein nahixan; nahastu nitzuan, esan najuan «que le den tila a todo». Nik neuria eingo juat, eta kitto!

 

4.2.9.8. -T(Z)ERA

—Eta bakazio batzuetan esan tzien: «pare bat hillebete edo bakazio denporan etorri heike pixkat hamen la(g)untzera? Eta, badakizu, mutil koskorra, eta jun.

—Haura paraje haura da ... bueno! Haura, len esan dotena, hamabost egun pasatzeko edo hamar egun, edo eskiatzera edo udan agostuan, bueno, hamabost egun pasauko (d)itxugu.

—Sastre ikasi zabanian Jonek, aitta gaixotuta zauan ordurako, eta aitxari laguntzera juate(n) zan.

 

4.2.10. MODUZKO PERPAUSAK

 

4.2.10.1. -eLA ADBERBIALA

—Baiña pelotari elegantia izen dok hori, e! Elegantia pelotarixa. Horrek muñekiakin, gorputza geldi-geldi dakala, pelotia ondo ateratzen dau.

—Bai, baiña, gerrarik eta eztaguala, sano egon ezkero, soldautzia pasatzia eztok ezer. Hantxe egon bihar dala!

—Fubolian ari nitzala bihurrittu naban orkatillia.

 

4.2.10.2. -eLARIK

Arrotza da menderagailu hau Elgoibarren eta inguruetan. Horren ordez, menderagailu hauek erabiltzen dira: -eLA (moduzkoa denean) edo -eNEAN (denborazkoa denean).

 

4.2.10.3. -TUAZ / -TUEZ

—Beti toki diferentera juten zerate? —Beti, urtero ganbixauez.

—Gure arteko konbestaziua ta. Han, jarri mahaixan bueltan, ekarri txanpana mahaira, eta bueltan edanez, danok hantxe egoten gaittuk.

—Domusantu egunian. Eta izaten zan Gaztañaerre egunan moruan ero, lenengo aldiz gaztañak erretzen ziran eguna. Eta, haretxek, gero illuntzixan, gaztañak afalonduan jan, eta hurrengo goizerako ere, preparau, eta harek janaz, mezetara.

—Honetan, ya komandantiak ere bere obligaziuak zitxuan, eta Bilbora juatia nahi zaban, eta holaxe ba, illunduta, abantau giñan hortikan, Aulestittikan Bilbora, Gernikatikan pasauaz.

—Beste batzueri segittuaz, urten genduan Durangotikan Amorebietarako bide batera.

—Orduan lagatzen zigun. Gero, ba berba batzuk, disparatiak esanez kontestau-ta egitten genduzen.

 

4.2.10.4. -TU AHALA / -TU AHALIAN

—Gu (basarrittik) kalera etorri giñan danok, ezkondu a(ha)la.

—Abade frankista katalan bat zan... Igual tablia esaten, eta hola illaran danak, jarri eskua, hola dogula, eta jota eman a(ha)lian, di-da, di-da! Jota bilddurrez!

—Zuek, akordau a(ha)la, holako istorixak lasai kontau, e!

—(...) kanbixuak hartzen bati, eta, eman a(ha)la, ekarri a(ha)la eman egitten niuen dirua.

 

4.2.10.5. -eN BEZELA (-EN NEURRIAN-en kideko)

—Gero, bidiak, berriz, oiñ bezela egongo balira, bai. Orduan ez zauan ibiltzerikan, orduan hankak nola-hala. Hor, basia galanta, besterikan ez… Hala (…) motorra hartu naban. Eta gero, mejoratzen dijuan bezela, kotxia hartu, eta hola.

—Pertsona batekin konfiantzia hartzen nixen bezela, hika hasten naiz.

 

4.2.10.6. -eN BEZELA

—Nik egin naban txofer, len esan doten bezela, beti txofer.

—Joxek esaten daban bezela, onena dok egunero pasiara bat egittia.

 

4.2.10.7. -eN MODUAN

—San Bartolomiak pixkat, bai, herrira. Normala dan moduan. Perixara eta hola.

—Jo zaban kañabera ezkiñiak emakumia, eta txala moruan, lurrera!

—Lan astunak dauaz basarrixan, baiña basarrixa oiñ, hala ere, gu gabizen moduan ganauri(k) pe, ba, erreza dok bizimodua.

 

4.2.10.8. -T(Z)EKE

Indargalduta dago atzizki hau Elgoibarren. Oso hiztun zaharrek bakarrik ezagutzen dute, eta haiek ere ez dute hau aukera bakartzat.

—Lana amaitzeke laga juek langilliak.

Horrekin batera, ondorengo egitura hau ere badarabilte.

 

4.2.10.9. -TU (GA)BE

—Lana amaittu be laga juek langilliak.

Erizkizundi Irukoitzean, Sin callarse, sans taire galderari isildube erantzun zion Elgoibarko berri-emaileak, eta ez isiltzeke.

—Hemen ertetzen dogu, eta geratu be, Venezuelara. Hamabost egunian edo hamasei egunian, jota geratu be juten gara.

—Len lau ero bost ordu eruaten zittuan lanak; oiñ, hórrekiñ makiñiakin, ordubetian eitten dok. Eta nekatu be egitten dok.

 

4.2.10.10. -TUTA

—«Milizianuak» esaten zitzakuen hareri, eta (…) han pasau eta holaxe ikusten zittuen gero sasittikan, bilddurtuta, eurak, goittik.

—Zapatak apurtu samartuta zaukazen.

—Bizkaiko jentia, andra gaztiak-eta oiñ, Bizkaikuak-eta asko. Eta hárek eurena. Oiñ, nahastuta egongo dala igual asko? Bai.

 



elgoibarko udala