ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

1.3. KONTSONANTEAK

 

Kontsonanteei dagokienez, hona hemen Elgoibarko hizkeran gertatzen diren arau fonologiko garrantzitsuenak.

 

1.3.1. TXISTUKARIEN BEREIZKETAREN NEUTRALIZAZIOA

S, Z S

TS, TZ TZ

Mendebaldeko hizkeretan bezala, Elgoibarkoan ere nahasi egiten dira idatzizko <Z>-ren eta <S>-ren ahoskerak: [S] ahoskatzen da guztietan. Horri deitzen diogu S-ren aldeko neutralizazioa.

Hona txistukari frikarien adibide batzuk:

ezagun esagun

esan esan

zakixan sakixan

izan ziran - > isan siran

Txistukari afrikatuekin ere antzeko neutralizazioa gertatzen da: kasu honetan, ez dira bereizten <TZ>-ren eta <TS>-ren ahoskerak, eta TZ-ren aldeko neutralizazioa gertatzen da6. Hona adibide batzuk:

arratsalde arratzalde

etzi etzi

etsi etzi

atso atzo

atzo atzo

Ohar garrantzitsua: gaur egun salbuespenik gabeko arau bat da neutralizazio bikoitz hori, soinu-nahasketa horiek biak. Hala ere, sarrerako hitzetan adierazi dudan bezala, berri-emaileen testuak transkribatzerakoan, gorde egin ditut bereizkuntza horiek, eta grafia guztiak erabili ditut (s, z, ts eta tz), horrela irakurketa samurragoa eta argiagoa egingo zelakoan. Gauza bera esan behar, bide batez, H-ari dagokionez ere: ez da ahoskatzen, baina transkribaketetan erabili dugu <h> grafia.

 

1.3.2. BUSTIDURA

Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, Elgoibarko euskaran ere indar handia du i bokalaren nahiz bokalerdiaren ondorengo kontsonanteen bustidurak edo palatalizazioak:

milla

baiña

dittut

ikusi ninddun

mutilla

ofiziñista

habittazio

iñor

itturrixa

etorri de(d)iñ

...

 

-IT- -ITT ( -ITX-)

-IL- -ILL-

-IN- -IÑ-

-IND- -INDD-

Hala ere, mendebalderagoko herrietan are indartsuagoa da bustidura; Elgoibarren ez dira gertatzen, adibidez, honako bustidura hauek: bakotx, eritxi, gatx, haretx, elexa, haixe, gatxizen... Eta beste batzuk ere, indargalduta daude gaur egungo ahoskeran: inddar, hildda, hiltten... Indar gehixeago du, dirudienez, bilddur hitzeko bustidurak.

Txistukarietan, gutxi batzuk baino ez dira erabiltzen:

atxur, aixkora, keixa, txintxilik...

Erabilera adierazgarrietan, jakina, egiten da bustidura:

adixkirau, otxana, exkax, dexente, gixajo, gixaixo, xamar, txankaluze, txankamehe, xixko egiñ, xelebria, motxa...

Ezezko EZ partikula hasieran J- duten hitzekin juntatzean, txistukari busti baten ahoskera gertatzen da:

-Z + J- -TX-

 

etxako jausi ( ez jako jausi)

etxata etorri ( ez jata etorri)

etxakan arrazoirik ( ez jakan arrazoirik)

etxone esan ( ez jone esan)

T leherkariaren bustidurari dagokionez, jatorrizko bustidura -ITT- da (dittu, aitta, maittia...). Nolanahi ere, aspaldi samarreko urteetan zabaltzen hasita dago -ITX- bustidura, kalean, bai adinekoen jardunean, bai eta (batez ere) gazteen jardunean ere. Hala dio Yrizarrek ere (Y, 1991)7.

Berri-emaile batzuek kaletarren ahoskera berri hori salatzen dute elkarrizketetan:

—Nik askotan esan izan jauet tallarrian ibiltzen giñanian da: «zuek eztakizue ez erderaz eta ez euskeraz». Egixa dok, geiñera. Gauza bat eittia esan bihar dok, eta eitxia gaizki dagok. Hau geizki dagok. Ume bat ero, igual dok nobixiari edo andriari esan bihar badiok maitxia! Maittia esan bihar badiok ere, maitxia.

 

1.3.3. LEHERKARI AHOSTUNEN AHOSKABETZEA

Aurretik kontsonante ahoskabe bat dutenean, ahoskabetzeko joera dute B, D eta G leherkari ahostunek.

KONTS. AHOSKABEA + B, D, G KONTS. + P, T, K

Hona adibide batzuk:

—Estuasuntxo ba(t) pai.

—Baiña gu(k) paiño euskera hobia dauke han.

Etxakixa(t) pa!

—Oin behintzat pezeta biren bilddurri(k) pe bizi gera, trankill.

Ezta holakorik esan bihar, umia!

Aurreko kontsonante ahoskabea, behin ondorengo kontsonantean aipatutako aldaketa eragin eta gero, galdu egiten da gehienetan, ez da ahoskatzen.

 

1.3.4. TXISTUKARI FRIKARIEN AFRIKATZEA

L, N, R + S, Z L, N, R + TS, TZ

Elgoibarko euskaran /n, l, r/ kontsonanteen ondorengo txistukari frikariak (s eta z) afrikatu bihurtzen dira normalean (ts eta tz). Bilakaera hori erakusten digute bai euskal jatorriko hitzek, bai euskarara ekarri ditugun maileguek ere.

kantzontzillo

dantza

kintzena

poltsa

saltsa

kartzela

pertsonia

pentsau

bertsua

...

Badira, hala ere, joera nagusi honen salbuespenak, asko izan ez arren:

konsegi(d)u

anibersarixo

eskursiua

...

Salbuespen horietako bat dugu, sistematikoa gainera, bilakaera honetako soinuan hitz barruan gertatu beharrean morfema-mugaren batean gertatzen direnean; kasu horietan ere ez da afrikatzerik gertatzen:

mutilzarra

ordainsari

arrain-zopa

...

Aditz formetako loturetan, berriz, bietariko joera dago; forma afrikatuak alternantzian ikusten ditugu frikariekin:

al zauana / al tzabana

izan zan / izan tzan

hil zan / hil tzan

zer zan hori?/ zer tzan hori?

 

1.3.5. EZ PARTIKULAK ADIZKIEKIN DITUEN BILAKABIDEAK

¬ EZ + B- EZ P-

Ez bada ezpada; Ez bazan ezpazan ...

¬ EZ + D- EZ T-

Ez dabil eztabill; Ez dizut eztizut; Ez dator eztator ...

¬ EZ + G- EZ K- / EZ G- (bietara)

Ez gatoz ezkatoz; Ez giñan ezkiñan ...

Ez gaittuzu ezgaittuzu; Ez gara ezgara ...

Bi aukerak entzuten dira, nahiz frikaria (bigarren aukera) arruntagoa den.

¬ EZ + N- E N-

Ez naok enaok; Ez nizun enizun; Ez nixe enixe ...

¬ EZ + L- E L-

Ez leuke eleuke; Ez litzake elitzake ...

¬ EZ + Z- E TZ- / EZ Z- (bietara)

Ez zan etzan; Ez + zittuen etzittuen; Ez zatorren etzatorren ...

Ez zaitez ezaittez; Ez zauan ezauan ...

Hemen ere bi aukerak entzuten dira, afrikatua eta frikaria; beharbada frikaria (lehena) gehiago, baina alde handirik gabe.

¬ EZ + J- E TX-

Ez jok ekarri etxok ekarri; Ez jata etorri etxata etorri; Ez jonat ikusi etxonat ikusi...

Gazteen artean erabat indargaltzen ari da ahoskatze modu hau.

 

1.3.6. ADITZEAN GERTATZEN DIREN TXISTUKARIEN AFRIKATZEAK

¬ -N + Z- -NTZ-/ -NZ-

Esan tzaban / esan zaban; egin tzeben / egin zeben

¬ -L + Z- -LTZ-/ -LZ-

A(ha)l tzabana / a(ha)l zabana; a(ha)l tzan / a(ha)l zan

Goiko ingurune fonetikoetan, bietariko ahoskerak entzuten dira: afrikatuak (binomio bakoitzeko lehenak) nahiz frikariak (bigarrenak).

 

1.3.7. BOKAL ARTEKO KONTSONANTEEN LEUNTZEA eta ERORTZEA

Bokal artean, kontsonante asko leundu edo are erori ere egiten dira ahoskatzerakoan; normalean, kontsonante leherkari ahostunei gertatzen zaie hori, baina, ikusiko dugun bezala, ez horiei bakarrik.

Bokal arteko B, G eta R-ren kasuetan, ia automatikoki gertatzen da erorketa hori. Hori argi utzi nahi dut, zeren eta, transkribaketak egiterakoan, automatikoak diren ahoskera hauek ez baititut islatu (idatzi egin ditut bokal arteko kontsonante horiek, irakurketaren eta ulermenaren mesedetan).

¬ D Ø / V_V

Amista(d)ia, e(d)o, emango (d)ixat, jan da e(d)an, be(d)arra, e(d)arki, esaiak (esan egidak), ezagutuko (d)ozu, esan zi(d)an ...

¬ G Ø / V_V

E(g)uzkixa, e(g)uastena, e(g)uena, e(g)ualdixa, eba(g)i, e(g)on, arrande(g)ixa, e(g)urra, a(g)uro, ha(g)inka eiñ, txapli(g)uak, pre(g)untau, esaixok (esan e(g)ixok), sosi(g)uz ...

¬ B Ø / V_V

Ez da D eta G bezain ohikoa bokal arteko B kontsonantea erortzea:

Jardun ze(b)en; makiña (b)at urte; ho(b)e biarrez; hartu na(b)an ...

¬ R Ø / V_V

E(r)e (au ee bai), zu(r)ixa, ze(r)ako ze(r)a, afa(r)i-me(r)ixendia, etxe(r)a, jene(r)alian, so(r)ua, ke(r)izpia ...

¬ J Ø / V_V

Gustatze (j)ata, egin biha (j)ako, akordatzen ba(j)ako, ikusi na(j)aittuan, laga in biha (j)ako ...

Ahoskera hau gazteen artean indargaltzen ari dela esan behar.

Badira beste hizkera askotan hain arrunki erortzen ez diren kontsonante batzuk ere; adibidez, honako hau:

¬ K Ø / V_V

Etxa(k)ixat, ezta(k)itt, ma(k)iñat bider ibilli naiz han …

Bokal-erorketa hauek, testuinguru hauetan, salbuespen direla esan behar, eta beharbada lagunarteko hizkera bizkorrean galtzen direla, oso zaila baita bokal arteko -K- kontsonante ahoskabea erortzera iristea.

 

1.3.8. KONTSONANTE TALDEAK BAKUNTZEA

Nahiko arrunta da Elgoibarren ere euskarak oro har duen joera hau: garai bateko euskal sistema fonologikoarentzat arrotzak ziren maileguzko hitzetako kontsonante-taldeak, eta talde horiek hautsi egiten zituen euskararen sistemak, bakundu. Argi ikusten da bilakabide hori gure adinekoen jardunean, maileguzko hitzetan.

arrelau

tratoria

biziketia

biziletia

karaterra

prolemak

anedotia

direto

...

Hona adibide batzuk:

—Eta gero, ba, biziketia hamazazpi urtekiñ edo, biziketa zahar bat hartu naban.

—Eta nik han ikusi najuan zela arrelatzen zaban, eta gero etorri hona, eta banakixan nik zela arrelau deposittua.

—(...) anedotia politta, ze(rg)atik guk dotriñia-ta euskeraz emate(n) genduzen, beti. Liturgia beti eman juat euskeraz.

 

1.3.9. L / D ALTERNANTZIA

bedarra

idarra

zidarra

edurra

...

Hona adibide batzuk:

—Len, segia ta, itaixa ta, dana hauxe. Eta oiñ, berriz, bedarra ta holakua; ba, bedarra ezta hainbesterako oiñ.

—Ta oin, badakizu: porrua, ero idarra, ero baba beltza, eta hola...

—Eta orduan edurrik ere ez zauan egin negu guztian, ezauan edurrikan egiñ; eurixa bakarrik.

 

1.3.10. D / R ALTERNANTZIA

Indar handia du alternantzia honek elgoibartarron ahotan. D eta R-ren arteko txandakatze honen adibide ugari dago:

abaria

aldaparia

entsegira

partirua

biria

ero

erozer

...

Horiekin batera, -kada (-kara) atzizkia duten hitz eratorriak:

zaldikaria

ostikaria

eskukaria

kamioikaria

...

Bai eta aditzaren jokoko forma batzuk ere:

ikusi zindduran

ekarri dizueraz

haura etorri dakiran

hemen daure

esan deiran egixa

...

Alderantzizko bidea ere gertatu izan da: alegia, jatorrian D zegoela uste izatea eta berezko R-a zuzentzea: hiperkorrekzioa esaten zaio horri. Berrido da adibideetako bat.

Hona bilakabidearen adibide batzuk:

—Gaur diperentia da. Biriak ere, ba Diputaziua portau zan. Bire zementuzkuak egin tzittuan hainbeste basarrittara, danetara.

—Hori, telebisiua ere, ba euskeraz ere bai. Eta partirua ugeri ere ikusten dok aspaldixan.

—Udakua. Bedarra ero garua, ero hortariko gauzia zauanian, ba ezin ziñan jun danak lagata ohera.

—Andra gaztiak-eta, bizkaittarrak-eta daure asko.

—Egunero juten zian txandan zaldixakin jana erutera, hiru zaldikara.

—Haura juten zan baldakariakin.

 

1.3.11. F / P ALTERNANTZIA

Ugariak dira F-ren ordez P darabilten hiztunak, denak 60 urte ingurutik gorakoak.

konpesau

diperente

apari

perixia

plakua

pamilixia

golperixia
konpiantzia

depentsa

...

 

Ekar ditzagun adibide batzuk:

—Klaro, hori diperente da. Oingo gaztien bizimodua eta lenguena diperentia da.

—Eske badakik hamen ze pamilixa zaguan?

—Beste batzuk, han hainbeste denporan egon, eta golpeixara ero, ...

—Haren aitta San Lorentzoko semia zuan: plako altu bat.

—Gero, berriz, inpartua eman tzion, eta orduantxe juan tzan.

—Baitta hamen ere, zuen etxeko patxadan, lora edarrak ikusten dira, e!

—Aiba Dios! Hau dok konpiantzia!

—Geuk egitte(n) genduan inpanterixan; ni inpanterixakua nitzuan.

—Kurutzetan egote(n) zuan (erromerixia), pijo.

—Eta telebisiua, berriz, eguardixan eukitze(n) juat pixkat; gabian, apalostian.

Konpesatzera jun bihar izaten zuan orduan. Eta biha(r)ko gaiñera jun, etxian lo eingo bazuan!

 

1.3.12. K / G ALTERNANTZIA

ganbixau

gonbirau

gonbestazio

ganbiona (kamioia)

...

Alderantziz:

kindak (gindak)

konbestazio

...

Hona adibide batzuk:

Kamionak eskuz kargatzen ziran danak, hartu, eta bun eta bun; oin kamiona hartuta lastua ekartzen dozu, eta aurrera.

—Eta gero gonbirauak, ba, preparau egin bi'ozu, egun guztian lana. Ostian, ondo. Eta beti, ba, gonbirauak.

—Baiña Azkaraten harutz pasau ezkero, asko ganbixatzen dok.

—Bueno, iñoiz kanbixatzen juat Radio Euskadira.

 

1.3.13. -ND- / -NT-; -NB- / -NP-

Bietara erabiltzen da Elgoibarren kasu honetan:

jendia / jentia

Denpora / denbora-ren kasuan, lehenbizikoa erabiltzen da, ahoskabea; bai eta hartatik eratorritako formak ere: adibidez, denporalia(n).

Konparazio / gonbarazio-ren kasuan, lehena da nagusi.

Hona esandakoen erakusgarri batzuk:

—Gero jentia asko / jendia ugeri.

—Etorri ordu bixetan, bazkaldu, jentia egoten da ostian ere.

—Baiña trenak ere denpora asko egitte(n) jok.

Konparazio baterako, ...

 

1.3.14. Z / TZ, X / TX ALTERNANTZIA

Hiztun beraren ahotan ere, normala da hitz beraren bi aldaerak erabiltzea.

berritz / berriz

errez / erretz

xamar / txamar

penditz / pendiz

Berriz-en kasuan, jakina da bi erabilera dituela; horietatik, aditzondoa da batez ere alternantzia izaten duena, bietara esaten dena (berriz/berritz egingo dogu); lokailuak (semia mendira juan zan; aitta, berriz, kalera) aldaera frikaria izaten du gehienetan.

Hona alternantzia honen adibide batzuk:

—Len-len bai, eta gero laga-aldixa, eta gero, berritz.

—Lanera berriz ere.

Baju txamar entzunda, hobe dok hori.

—Eta oiñ, eskribitzeko ta, erderaz erretzago dok, e!

 

1.3.15. ADITZ-IZENETAKO AZKEN -N-AREN GALERA

haste giñan

ezkontze ziran

halaxe izete zan

etortze jatan

...

 

1.3.16. BIGARREN MAILAKO BILAKABIDE ETA ALTERNANTZIA BATZUK

Hainbeste indar ez duten bilakabide eta alternantzia batzuk jasoko ditugu azpiatal honetan. Orain artekoetatik bereizi behar dira, haiek, nahiko sistematikoak izanik, arautzat jo behar baitira; hemengo hauek, berriz, hitz jakin batzuetan bakarrik gertatzen diren aldaerak besterik ez dira.

¬ -M- / -NB- ALTERNANTZIA

Alternantzia honek azaldu ditzake hiperkorrekzioko adibide batzuk: kanbioi, adibidez.

zemat

kanbioiak

ganbioiak

...

—Zela ferixa haundixak diran horrek, eta zela karabanak dauren kanbioiak kargatzeko, makiñak kargatzen denporia bi'ozu.

Zemat, zemat kontu esate(n) ete(n) juek! Horrek jaukek berriketia!

¬ ILD / ILDD

bilddur

bilddots

Bilddotsa / bildotsa Eta hamar ordu kotxian.

—Txarrena, bidia. Horretxek ematen dau bilddur pixkat.

¬ KONTSONANTE(N) TALDEAK SORTZEA

endredau

endredo

aldrebes

aldrebestu

Endrike

¬ METATESIAK

prepezioz / perpezioz

Gabriela / Grabiela

¬ G / R ALTERNANTZIA

eroki (egoki)

—Hau bastante eroki ikuste(n) naban, eta andriari esan nion.

¬ T / P ALTERNANTZIA

Ahizpa / ahizta

—Gero hementxe; ba, hemen, ama eta ama-semiak eta nere andria, emaztia, bizi ziran. Eta beste ahizpa ere bai. Artian soltera zaguan oin kalian da(g)uana.

—Bi ahizta ziran horrek.

Era honetako beste bikote batean (aipatu/aittatu), TT-duna da elgoibartarren ahotan erabiltzen dena.

¬ J / K ALTERNANTZIA

joño

majiña (b)at

Ez da ohikoa alternantzia mota hau. Hona adibide bakan batzuk:

—Sospetxa bat bai, txarra. Joño, zer da, eta ...

Majiña (b)at lagun bildu ziran!

¬ ERROTAZISMOA (RS / ST)

konbersazio / konbestazio

¬ L / N ALTERNANTZIA

lumerua

lelengo

lasai / nasai

laranjia ...

Hona adibide batzuk:

—Oin bizi gustora. —Bai. Oin lumero diperentia laste(r) eta. Ja, ja, ja…

—(...) —Keba! Hor lelengo, ba hor egingo zeben da.

¬ R / B ALTERNANTZIA

oratu / obatu

¬ L / R ALTERNANTZIA

komurgau

armuzau

...

—Bai gizona! Gu komurgau giñan inguruan.

—Edarki armuzau gendun, ba!

¬ KONTSONANTEAK SORTZEA

—Eta jun dittuk baiñura, eta hemen orduan ere, barkaziuekin da.

Surtara bota nittuan urte osoko gauza txarrak.

¬ ADITZ-TALDEETAKO KONTRAKZIOAK

—Egin bihar dot E(g)in bi(ar) dot / bidot / biot

 



elgoibarko udala