ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.14. ALTZOLAKO BERRI

 

¬ PEDRO: Hamen frentia zerian egon zan, Kalamuan…

¬ GALD.: Kalamuan.

¬ PEDRO: Eta Muskurutxun. Hor, bata bestiari tiroteua, eta gu horra mendira, eta tenplau begira. Umiak!

¬ PAKO: Hamen zerian, balnearixuan, zera egote(n) zan, ospittala egoten zan hor.

¬ PEDRO: Ospittala balnearixuan.

¬ GALD.: Bai, gerra-denporan.

¬ PAKO: Balnearixuan. Eta hor, bueno, hildakuak-eta morduak ikusten genduzen guk, gerrakuak. Gu mutilkozkorrak, eta zera, hildakuak-eta barra-barra ikusten genduzen.

¬ GALD.: Etzan giro egongo orduan, e?

¬ PAKO: Bueno!

¬ PEDRO: Hori kapilliori, hor daguan lekuan? …Zera, komandantzia. Eta Hotel Alzola dan lekuan, militarrak zagozen lehen. Kuartela, baiña militarrena.

¬ PAKO: Bai, dana militarra zaguan hamen.

¬ PEDRO: O sea, jefiena, e! Kapitana, tenientia eta holakuak. Eta han ospittala, honek esaten dabana, eta hamen Zubia (hau restaurantia) daguan lekuan, kuartela. Prentetikan bajatze(n) ziran hiru-lau kamioikada soldau, eta beste batzuk jun. Relebua prentian. Italianuak ere mordo bat egoten ziran hamen. Eta elizpian ere bai. Estaziuan ere bai, mula mordua galanta, jatekua gora-ta altzatzeko ibiltze(n) zittuenak.

               (...)

¬ PAKO: Hórrekin reketiekin, eta haura elizako haura, eztakik? Abadiana?

¬ PEDRO: Bai. Don Markos, monagillo nenguan ni orduan. Bai, bai. Errosarixua errezatzen abadia.

¬ GALD.: Bai.

¬ PAKO: Euskeraz.

¬ PEDRO: Harek errezatze(n) zaban, uda partia zan. Udan balnearixuan zagon kapilla bat, kapilla txiki bat. Parrokixan euskeraz errezau, gero hara jun, eta han erderaz errezatze(n) zaban, ba, kanpoko jendiantzako ta… Hamenguak, ba, bueno, nahi zabanantzako, bi modutara. Eta, euskeraz errezatzen dagola, rekete batek, ra, erten, eta: «Oiga, haga usted el favor de callar!». Pulpittuan abadia, Markos, Don Markos. «Haga usted el favor de callar!». Eta bilddurtu, eta ixildu da. Eta han zaguan elizan orduan koronela izandakua, erretirautako bat, Doloresenian egoten zana, gizon haundi bat. Eta abade hori bilddurrak hona etortzeko; bestia bidian ertenda. Eta ni monagillo nenguan harékin orduan. Eta hona, eta bagatozen bixok, eta horrek, koronel horrek: «Usted tranquilo, e! Que no le va pasar nada». Eta reketia han zagon zaiñ, baiña horrek koronel horrek eman zion errespetua, o sea, bronkia, eta «a callar», eta kitto. Holakuak? Orduan?… Honen anaixa zana ta neri, nik lehen esan dedana jertse horrek, kaiku horrek, hola bolekin da?

¬ GALD.: Bai.

¬ PEDRO: Ikurriñiakin ez, e! Dibujuak bai, … baiña euskaldunen zerak. «Cómo os vea otra vez con ese jersey, os voy a matar a los dos!»

¬ PAKO: Pentsau (eg)izu.

¬ PEDRO: Hamentxe, zubi kantoian. Hori etxatak neri ahaztuko burua ondo daukaten artian. Etxera jun, ama zanari esan, harek ebagi, honen amak eta nere amak bakoitzak soltau, eta gero lisuago, beste modu batera egin, eta… Hamen, gero, gerra denporan, Elgoibarko ospittalekuak hamentxe egon ziran. Ospittalian oin dagon jentia, bueno, oin dagona, entenditzen da. Ospittalian zaguan bonbardeuen bilddurragatikan. Hamentxe (bota), Zelaia zan hau, hor, horko hau. Hortxe egon zan.

¬ GALD.: Hemen, garai baten, hotel asko zaguan, ezta?

¬ PEDRO: Hamen? Ba, zazpi edo zortzi.

¬ PAKO: Dana zan hotela hamen, dana.

¬ PEDRO: Balneario, Hotel de Balneario, bat; Hotel Larrañaga, bi; Hotel Bulevar, hau, hiru; Hotel Alzola, lau; Hotel Zelaia, bost; Hotel Albizkua, sei; Hotel Sebastiana, zazpi; Hotel Ituarte, zortzi.

¬ GALD.: Eta horrenbeste hotel zertarako?

¬ PEDRO: Udarako.

¬ GALD.: Udarako?

¬ PAKO: Udan jendia etortze(n) zan, urak hartzera etortze(n) zan.

¬ PEDRO: Urak hartzera balnearixora. Urak eta baiñuak hartzera.

¬ PAKO: Baiñuak hartzera, eta deskantsura etortze(n) zan hamen jentia, deskantsura. Bueno, batzuk bai deskantsura, etortze(n) ziran batzuk eee…

¬ PEDRO: Eta batzuk juergara ere bai.

(Pedro Lariz - Pako Isasti)

 



elgoibarko udala