ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.12. GAITZIZENAK

 

Postaria

 

Ama batek ez zaban ezagutu semian izena, gaitzizenez bakarrik ezagutze(n) zabalako, bai berak eta bai mundu guztiak:

POSTARIA: Hamen bizi al da Inazio Etxaniz [asmatutako izena da hori]?

INAZIOREN AMA: Ez, hemen ezta Inazio Etxanizik bizi!

AUZOKO BAT: Ez al da, ba, Inazio Etxaniz zure semia?

INAZIOREN AMA: Aiba Dios! Nere semia da, barren!

(Joxe Mari Betelu)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Gutuna Donostiara

 

Donostiara bialdu ei zaben karta bat gaitzizena bakarrik zabala azalian; bai allegau ere gaitzizenan jabiagana!

—Kartia egin bihar jat Tariņa [hau ere asmatutako gaitzizena da] nere lagunari. —Baiņa, ba al dakiz haren seņak? —Ez, baiņa ikusiko dok nola allegatze(n) jakon azalian Tariņa ipinitta. —Bai, zera! Nola allegauko dok, ba! —Posturia egingo juagu, nahi badok! —Bale! Bai jabiagana allegau ere kartia! Eta posturia, karta bidaltzailliak irabazi. Etara kontuak zenbateraiņo zauden sartuta gaitzizenak!

(Joxe Mari Betelu)

 



elgoibarko udala