ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

5.5. ERREPIKAPENAK

 

Errepikapen indargarriak erabiltzen dira, asko erabili ere, osagai baten gainean enfasi berezia egin nahi dugun kasuetan. Edozer izan daiteke errepikatzen den osagaiaren kategoria gramatikala: batzuetan erakuslea izan daiteke; beste batzuetan aditza, esaldia edo izenondoa. Betiere, esaten duguna indartzeko, elkarrizketei indar berezia emateko.

 

Hona adibide batzuk.

Hori dok markia, hori!

Haura zan ona, haura! Haura zan egur hotsa harek atara zabana!

Hi bizi haiz, hi!

—Gizon ttiki-ttiki bat zuan.

—Badakitt astuak haruzkuan neka-neka eginda juten zirala.

—Eta gero txarren-txarrena zuan, zera, biderik ez basarrixetara.

—Oin, dan-danak ezagutzen jaittugu, pelotari danak.

—Bi buelta ematen jaittuk horrek. Ordu-orduan gaiñera. Hor hamaikak aldian ero, goizekua...

—Andres ume txiki-txikixa zan.

—Aitta eta ama euskaldun itxi-itxixak dittuenak hobeto eitte(n) juek guk baiño.

—Hiru zati. Badakik ze ein naban? Lodi-lodixak aurretikan ebagi pixkat erdiraiño.

—«Tupi» esaten ziuen eurak, bel(tz)-beltza etortze(n) zan da, eske.

—Eta etortzen dira? Domeketan etortzen dira? —Bai, askotan. Ba, beti-beti eztittuk etortzen, baiña…

—Ur apurtxo bat botatze(n) jauat bakar-bakarrikan: hola eiñ, eta ttak! Ur pixkat-pixkat. Hauxe eskatze(n) jok bakar-bakarrikan.

—Baitta iñoiz-iñoiz tokatzen zuan koziñara jutia ere.

Lotsagabiagua zan, lotsagabiagua...

Mozoluagua haiz, mozoluagua!

Ibilli zan, ibilli zanez!

—Hamarna urte, harek seme-alabak. Bikixak dira, bikixak.

 

Errepikapen hirukoitzak

Bi aldiz baino gehiagoko errepikapenak ere jaso ditugu:

—Eta linterniakiñ, eta ixixa baztarrera allegauan ezkerretara dauka potzu bat. Ur zuri-zuri-zurixa ikusten da gaiñera, garbi-garbi-garbixa barruan.Tan, tan, tan! Haitzak ematen daban koloria. Baiña garbi-garbi-garbixa, e!

—Txalet berri-berri-berrixa geiñera, hau nekazari-turismokua.

 

Errepikapena eta ordena-aldaketa

Batzuetan, estiloan bariazioa bilatu nahian edo, ordena aldaketarekin egiten dira esaldien errepikapenak. Hona hemen adibide batzuk:

—Han eztago jausteko bilddurrik: haura eztok zabala, zabala eztok.

—Piñua ezpalitz basarrixan, gaur ere asko bizi eziñ eiñ. Eziñ bizi hor.

—Eta eskerrak horritxi, horritxi eskerrak hantxe salbau nitzan.

—Oiñ abrillian eta horretan, Aste Santuan da, gaztia dana, dana gaztia.

—Basarrixan parorik eztago. —Eztago parorikan.

 

Maiztasuna adierazten duten errepikapenak

Maiztasuna adierazteko ere egiten dira errepikapenak.

—Karruakin ibiltze(n) zan hori? —Bai, herririk herri ibiltze(n) zan, astian-astian eitxen zaban rekorridua...

—Mordua, pilla haundixa eitten genduan kanpuan estalpian, aterpian. Eta egunian-egunian bihar zana.

Lau urtetik lau urtera izaten dittuk Olinpiadak.

 

Aditzaren errepikapenak

Egitura sintaktiko batzuk ere aditzaren errepikapena dute ezinbesteko baliabide:

Esan banaban, esan naban! Ez naue pakian lagatzen harrezkero!

Egin zaban lana, egin zabanez!

 

Soinuen errepikapenak

Goian esan dugu edozer errepika dezakegula gure jardunean, edozer horri enfasi berezia emateko. Soinuak ere errepikatu (edo luzatu) ohi dira, indar berezia lortzeko.

—Ikasi, zeoze ikasten zenduen bestela? —Baaai! Ikesiko ez genduan, ba? Ikesi baaai.

 



elgoibarko udala