ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6. IRAKURGAIAK

 

Atal honetan bildu ditugun testuek gainerako ataletan maila teorikoan deskribatu dugun Elgoibarko euskararen erakusgarri bat izan nahi dute, erakusgarri praktiko bat. Orain arte, halako hizkuntza-gertaera bat ilustratzeko erabili ditugu Elgoibarko hiztunen testuak, baina esaldika baino ez, kasurik onenean. Erakusgarri luzeagoak eskaini nahi izan ditut atal honetan: hemen, testuak izango ditugu, eta ez esaldiak. Elgoibartarron berbak eta egiturak testuinguru zabalagoan ikusteko aukera izango du hartara irakurleak.

Bestalde, bestelako interesen bat duen irakurlerik ere izango da beharbada; haientzat, Elgoibarren eta elgoibartarren historiari eta bizimoduari lotutako pasarteak bildu nahi izan ditut.

Askotan ez da erraza izaten hiztunak hitz bat nola ahoskatu duen antzematea eta hura idatziz islatzea; ez behintzat zehazki islatzea. Horrelakoetan, parentesi artean jarri ditut zenbait soinu, batzuetan ahoskatu egiten delako, nahiz beti ez: hizketako inguruneak, helburuak, egoera komunikatiboak... zer esan handia daukate hitz edo hitz-kate baten ahoskera desberdinetan.

Nolanahi ere, ahoskera islatzeko zeinu bereziak erabili beharrean, euskara batuko alfabetoko hizkiak erabili ditut, lan guztian bezala, hizkuntzalaritzan aditua ez den irakurlearentzat erosoagoa eta atseginagoa izango delakoan.

Aurkibidean ikusten den bezala, atalez atal sailkatu ditut testuok. Esan bezala, Elgoibarko euskararen berri ematea da helburu nagusia. Horrekin batera, ordea, gure herritarren iraganeko eta gaur egungo bizimoduaz, pentsamenduaz eta sentimenpenez zerbait gehiago jakiteko aukera eman nahi izan diot irakurleari. Asmatuko ahal nuen!

Gatozen, bada, irakurgaiekin.

 



elgoibarko udala