Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
«Amabirjiña Garotarako»
¬ JOXE: Pilarika eguna, doce de octubre eztok, ba, izeten?
¬ GALD.: Bai.
¬ JOXE: Hillan hamabixan da. Eta haren zaiñ egoten zittuan basarrittarrak mendirako lagunak izateko. Tallarretan jai, eta garotarako lagunak. Han zabizenen zai egoten zittuan, gure zaiñ egoten zittuan. Eta gero, asmau jauen horreri Amabirjiña Garotarako. Amabirjiña Pilarrekua esan biharrian, Amabirjiña Garotarako esaten jakuan horri.
(Joxe Gurrutxaga)
* * * * * * * * * * * *
Domusantu eguna
Hori izen zan Maalan. Gero, horrek denporok pasauta, Maalako kapellauan zera, monagillo izan nitzan, hamen ere bastante denpora. Baiña hamen, goizian seiretan izaten zan mezia, goizian seiretan. Animetan da, Domusantu egunetan, egun horretan hiru meza ematen zitxuan apaiz bakoitzak; hiru. Eta, lenengua goizian lauretan edo lau t'erdietan edo. Eta, holaxe juaten giñan. Ni gogoratze(n) naiz, gure aitxa zanak, etxian (gu bizi giñan planta bajan, eta gero lelengo pisuan) ... lelengo pisuan zaukagun, hango sala baten, su bajua, eta gaztaiñak erretze(n) zitxuan gure aitxak, batez ere Domusantu egunian. Eta izaten zan gaztaiña-erre egunan moduan edo, lenengo aldiz gaztaiñak erretze(n) ziran eguna. Eta, haretxek, gero illuntzixan, gaztaiñak afalonduan jan, eta hurrengo goizerako ere, preparau, eta, hárek janaz, mezetara.
(Juanito Arrieta)
* * * * * * * * * * * *
San Antonio eguna (Urkiolan)
Butrongo tabernia eztakitx ezagutu zenduan zuk. Oin fruterixia badago hamen, La Huerta edo, badago, ba? Han izan zan ... Ezagutu naban nik tabernia orduan ere, Butrongo tabernia. Eta, hara inguru hartan, behintzat, bizi ziranak, hamen kaletarrak edo, maalatarrak batez ere, gu, Maalakuak. Eta San Antonio egunian (juniuan hamahiruan izaten da San Antonio eguna, Urkiolakua), eta egun horretarako basarritxarrak, Azkoitxi aldetik-eta basarritxarrak etortze(n) ziran oiñez, hor bueltako basarritxar asko, tren espeziala hartzeko, goizian seirak-sei t'erdixetan izaten zan da, horrako. Eta tabernia gau guztian irikitxa egoten zan. Gau guztian. Bai, zergatik eze hamabixak aldera arte edo igual egongo ziran normalian, eta ordubatak edo ordubixetarako banaka batzuek hasten ziran, eta han janaldixa ero, en fin, jatordua egitxen zeben Butronguan, gero estaziora juan eta lasai hartzeko trena Durangora.
(Juanito Arrieta)
* * * * * * * * * * * *
Santa Eske eguna
¬ FLOREN: Gure aitta zan soiñujolia, guri ez zigun ematen aurrerapenik sekula. Soiñujolia, beti bera lanian; da lan nekosua da soiñua, e! Harek ere soiñua joten-da ibiltze(n) zanian-da, haundi-haundi eukitze(n) zaban eskuturra ere; haura nekosua da. Oiñ, gaur egunian, adelanto haundixak daure, eta aurrian euren mahaitxuan soiñua ipiñi gaiñian, eta fazilidade haundixakin joten dabe gaur; baiña lehen, ez. Gure aitta zana gogorra zan: harek egitten zaban ... tallarrian lana egiñ, Santa Eske eguna izate(n) zan, Santa Eske egunian ertetze(n) ziran tallarrian zortzi-hamar lagun, eta bueno, zu soiñuakin, beste bat bertsolarixa, juntatze(n) ziran kuadrillia, eta gau guztia Santa Eskian ibilli.
¬ GALD.: Etxetik etxera.
¬ FLOREN: Etxetik etxera, eta gero, bixaramon goizian, lanera zuzenian lorik bat ere egin be.
(Floren Leiaristi)
* * * * * * * * * * * *
Inuzente eguna
Garai batian jendiak bilddur haundixa eukitze(n) zaban Iñuzente egunian. Izan ere, iñuzentekerixa gogorrak, astunak egitten omen ziran. Halako batian, langille gazte bateri nagusixak esan omen zion:
—Hartu'ik txunguria («ingudea», ehun bat kilo pixauko zittuana), eta erua'ik halako lekura (herrixan beste puntara). Allegau, eta:
—(Bestia konturauta iñuzentekerixia zala) Hi, ugezabak gaizki esan dik; eztok hamen! Txankakua zubiko errementerira eruan bi'ok txunguria.
Langille gaztia, kejauta, txunguriak zaukan pisuakin. Allegau zan errementerira, eta errementerixak, errukittuta, txantxa zala esan omen zion.
—Adarra jo dixe, iñuzentekerixia egin dixe, bai, eta erua'ik berriz ere txunguria bere lekura.
Langille gaztiak, hasarrian hasarriakin, hartu txunguria, eta Txankakua zubittik behera bota omen zaban, errekara.
Haura ikusi zabenak esaten dabe oindik hor egongo dala ehun kilo inguruko txunguria, Txankakua zubittik gertu, errekan.
(Joxe Mari Betelu)